Ezkutuan
Batzuetan ezkutuan daudela dirudi. Kalera irten eta ez dituzu ikusten, egunkariak zabaldu eta ez daude hor, telebista piztu eta ez dira ageri; baina bertan daude. Zuk badakizu hor daudela, bagabiltzalako, munduak aurrera darraielako. Behar den lekuan bilatuz gero, atea zabaldu eta barrura begiratzen baduzu, bertan ikusiko dituzu, lanean.
Ni ere ezkutatu egingo naiz hemendik, ez naiz leihatila honetara berriro azalduko baina ez naiz desagertuko. Behar den tokietan bilatzen banauzu, begiak zabalik mantentzen badituzu eta jakin minarekin so egiten baduzu, topatuko nauzu, elkar ikusiko dugu, ziur. Hemen ez bada, han.
Ondo ibili. Plazer bat izan da.
Abenduaren 21ean Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua; Bogan argitaratuko dudan azkena.