Ezkerrak eta txaketak
Ezkerrak eta txaketak –
Aspergarri egiten zait beste norbaitek idatzitako iritzi-artikulu bati erantzutea, baina Joxe Iriartek bere azkenean nire izena aipatu duenez, behartuta nago erantzutera. Are aspergarriago aurkariak errespeturik gabe idazten duenean. Izan ere, ni ez bainaiz deusetan “txapeldun” (sic). Dirudienez, gizon horrentzat ni korronte politiko berri baten bozemale edo liderra naiz. Ez, ba, pertsona arrunta naiz, bizi osoan ezkerreko eta abertzalea izan den militante politikoa izan dena eta inoiz txaketarik aldatu ez duena. Beste batzuek, aldiz, txaketa bat baino gehiago daukate armairuan eta, giro politikoaren arabera, bat edo beste janzten dute. Adibidez, batzuek atzo Leon Trotskiren ezkerreko ideiak defendatzen zituzten eta gaur elite ekonomikoen aldean kokatzen dira barrikadan.
Joxe Iriarte bezalakoek egiten dizkidaten kritikak Europako errealitate politikoa errusofobiaren betaurrekoen bitartez ikusten dutenek egiten dizkidate. Errusiaren aurkako gorrotoak itsutu egiten ditu eta oharkabean inperialismo yankiaren hatzaparretan bukatzen dute. 1945. urtetik hona inperialismo bakarra da planeta osoan, yankiena. Yankiek antolatu dituzte guda guztiak Vietnamen, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian… Nikaraguan, El Salvadorren, Kuban, Jugoslavian eta beste hamaika lekutan egindako bonbardaketak eta sarraskiak ahaztu gabe.
Zerrenda luze horietako beste bat gehiago da Ukrainako guda. Errusofobiak jota daudenek 2022an kokatzen dute hasiera. Ez dute ikusi nahi guda 2014an hasi zela eta bere gertueneko aurrekariak 1990ean kokatzen direla, SESB desegin zenean. 35 urte dira yankiek, Europako elite ekonomikoek lagunduta, NATOren arma hilgarriak Errusiaren mugarantz zabaltzen hasi zirela, noizbait herrialde erraldoi horri ekin eta desegiteko asmoz. Ahaztu nahi dute 2014an yankiek antolatu, babestu eta gidatu zutela Maidango estatu-kolpea, Gobernu berria nazi banderisten esku utzita. Ahaztu nahi dute Zelenskik, AZOVeko naziek zuzenduta, Ukrainan diktadura zorrotza ezarri zuela, aurkari politikoak legez kanpo utzita eta kartzelatuta. Ahaztu nahi dute 2022rako NATO Ukraina osoan hedatuta zegoela, Europako armada indartsuena bertan osatuta zuela eta Errusiako mugetan CIAk behatoki eta laborategi ugari zeukala eraso desberdinak prestatzen.
Ez dute gogoratu nahi 2014an eta 2015 Ukrainak eta Errusiak Minsken bake-akordioak sinatu zituztela, Europako eragileen begiradapean, hauek babestuta. Ez dute gogoratu nahi Istanbulen 2022an berriz ere Ukraina eta Errusia adostasunera iritsi zirela hitzarmen-agiria sinatzeko eta Biden-Johnson bikoteak behartu zuela Ukraina gudan jarraitzera. Garai batean ezkerreko sentimendua zutenek memoria selektiboa dute eta ez dute gogoratzen Ukrainako Gobernuak Donbassen milaka zibil hil dituela eguneroko bonbardaketaren bitartez azken hamar urteotan. Gogora dezagun, bidenabar, bonbardaketa horiek egunero-egunero egiten jarraitzen duela gaur egun Zelenski diktadorearen armadak, egunero hildako eta elbarritutako zibilak eraginez. Gogora dezagun ere, Errusiako Kursken inbasore ukrainarrek aitona-amonak torturatuta hil dituztela eta eskuak lotuta azaldu direla hamaika basakeria jasan ondoren.
Memoria selektiboa duten ezkerreko hauek ez diote garrantzirik ematen egun pairatzen dugun zentsurari. 2022tik ezin dugu komunikabide errusiarren informaziorik jaso. Haientzat, nonbait, xehetasun honek ez du eraginik gure bizimoduan. Zer motatako demokrazia nahi dute zentsura babesten duten ezkerreko hauek? Zentsura ezarri ziguten politiko berak dira urtarrilaren 17an, Auswichzen, bertako kontzentrazio-esparruaren liberazioa ospatu zutenak. Esparru horretan bertan milioi bat pertsona baino gehiago hil zuten alemaniar eta poloniarren oinordekoak ongi ordezkatuta zeuden, baita egungo nazi ukrainarren buru den Zelenski ere. Baina Auswichzen oraindik bizirik zeuden milaka presoak askatu zituzten Armada Gorriaren oinordekoak -egungo errusiarrak- ez zituzten gonbidatu. Zentsura ezartzen diguten berak dira Hiroshiman eta Nagasakin abuztuan egin ziren oroitzapen ekitaldietan bonba atomikoak bota zituztenak yankiak izan zirela isilik gorde zuten hizlariak. Historia aldatu nahi digute, askatzaileak yankiak izan zirela eta gaur ere hala direla saldu nahian. Eta errusofobiak jota memoria selektiboa duen ezkerrak onartu egiten du isilik.
Ezker berak babes osoa ematen dio gaurko EBri. Europako elite ekonomikoek, AEBetakoekin bat eginda, herritarren presioa ekiditeko antolatu zuten tramankulu mafioso horri. EB bonba, misil, tanke eta balaz ongi hornitzeko asmotan da, aurrerago Errusiari berriz ekiteko, gure sakeletatik ateratako dirutzarekin BPGren portzentajea %5era igo nahi duten Von der Leyen, Kallas, Rutte eta enparauei jarraituz. Errusofobiak hiltzaileen aldera eraman ditu egungo ezkerrekoak.
Ezker honek ultra izatearen etiketa dutenei ezker historikoaren betiko aldarrikapenak oparitu dizkio. Azken hamarkadetan elite ekonomikoek, ezkerrari burua jateko asmoz, wokismoa asmatu zuten eta erronka aise irabazi zuten. Ezkerrak norabidea osotara galdua du eta gaur, adibidez, ahaztua du ugaztunok bi generotan sailkatzen garela: arrak eta emeak. Ezkerrak lehen uste zuen aldaketa klimatikoa ozono-geruzan zuloa sortu zelako zela. Geroago, baserritarrek dauzkaten behiek botatzen dituzten putzen eraginez. Gaur, autoen kutsaduragatik. Zein izanen da hurrengo eragilea? Memoria selektiboa duen ezker horrek ahaztu egin du migrazio erraldoia kolonizatzaileek eragin dutela, beren interesen arabera, eta arazoa etorkinen herrialdeetan inbertsioak handituz eta langile kualifikatuak prestatuz konpontzen dela. Wokismoak meningeak nahasi egin dizkio ezkerrari.
Generoa, klima, etorkinak… hamaika kezka konpondu nahi izateko, baina garrantzitsuena ahaztuta. Industriaren iraultza indartzen hasi zenetik, langileek oso argi izan zuten gizartean zegoen kontraesan handiena nagusi eta langileen artekoa zela. Aurretik aristokraten eta morroien artekoa zen bezalaxe. Gaur ere kontraesan nagusia aberatsen eta herritar xumeen artekoa da, haiek dirutza izugarria eta herritarrek alde-aldera bizitzeko nahikoa ez dutelako. Ezkerra ez da klaseen arteko borrokaz mintzatzen. Motorra gripatuta edukitzearen ondorio.
Elite ekonomikoek nolako mundura ekarri gaituzten ulertzeko beste bi aipamen: batetik, hamarkadetan arazorik izan ez duten Baltikoko Itsas azpiko kableak egun gutxitan zazpi (!) aldiz azaldu dira moztuta, interneten erabilera kaltetuz diotenez. Errudunak, noski, txinatarrak eta errusiarrak omen dira. AEBetatik esan dute istripuak izan direla, baina bada ezpada Baltikoko Itsasoa ontzi militarrez betetzen hasi dira. Eta, bigarrenik, Sirian aspaldiko urteetan terrorista ezagunak izan direnak jarri dituzte Gobernuan. Bideo ugaritan ikusi dugu bere jendea gaztetxoei buruak mozten, gizonak kristau izateagatik kalean kolpeka hiltzen… eta, puntaren puntan, Justizia ministro berria emakume bat kalean tiroz hiltzen, semearentzat txaketa gorria zeramalako.
Joxe Iriarte, hobe huke ezkerra birmoldatzen saiatu, ni bezalako pertsona arruntari koplak ateratzen hasi baino. Barrikadaren alde desberdinetan gaudek. Nik frankismoaren azken urteetan eta ondorengo hamarkadetan neuzkan leku berean zauzkaat burua, bihotza eta txaketa. Hik ez.
Benetan, kriston marka lortu duzu: testu osoan bota dituzun baieztapen guzti-guztietatik hiru-lau esaldirekin baino ados ez egotea, eta lau horiek ere seguraski zuk onartuko ez zenituzkeen ñabardurekin. Eta hori guztia independentista, antikapitalista, ezkertiarra, marxista eta internazionalista (ordena horretan) izanagatik ere. Zorionak, aizu! Hori da marka, gero!!!
aliritziri, ongi zegokek nire idatzian irakurri duan ezadostasunen bat aukeratu eta hemen azalduko bahu. Bestela etzekiat zer pentsa. Iritzi desberdina duenaren iritzia gustura irakurtzen diat. Ikasteko bideak beti zabalik zauzkaat.
Belokirekin goitik behera ados.
Eskerrik asko, Nagore. Ongi zekinat gure iritziak gutxiengo sozialarenak direla gaur egun. Hori ez dun negatiboa, ez eta kezkagarria ere. Tristura ematen duena gehiengoan kokatuta dagoen askoren jarrera dun. Pentsamendu bakarraren aldekoak ditun, ilunpean gordeta benetan agintzen dutenek diseinatutakoaren bidetik. Mespretxatu egiten dinate desberdin pentsatzen duen oro. Egoera honetan, mesedegarriak ditun hirea bezalako mezuak.
“Joxe Iriarte, hobe huke ezkerra birmoldatzen saiatu, ni bezalako pertsona arruntari koplak ateratzen hasi baino. Barrikadaren alde desberdinetan gaudek. Nik frankismoaren azken urteetan eta ondorengo hamarkadetan neuzkan leku berean zauzkaat burua, bihotza eta txaketa. Hik ez.”
Aixkide. Gauza bat da nork bere burua nola ikusten duen, besta besteek nola ikusten duten, eta batez ere zer den. Eta objetiba dena da Putin satraparen barrikadan zaudela.. Agian, usteko duzu, Putin dela garai bateko Sobiet Batasunaren oinordeko, baina, ustea ustel. Bere garian Sobiet Batasuna kritikagarri baldin ba zen ezkerretik begiratuta, eta bazen, desberdina zen Mendebaldeko erregimenekiko. Putin, ordea, ez du zer ikusterik erregimen harrekin. Putin inperialista ez ezik, kapitalista oligarkiko putre bat da. Joan zaitez Errusira adierazpen askatasun nola dagoen jakiteko…Eta hori ikusi nahi ez duenak, berak jakingo du zergati. Por zierto. OTAN en aurkako mugimenduen bozeramaile bat izan nintzen 1986ko kanpainan. Orain ere OTAn aurkakoa naiz buru belarri. Kontua da OTAn ez dela munduan inperio bakarra. Hor datza koska. Eta zurentzako Errusia (Ukraina, Txetxenia,), Txina (galdetu Urguiei), eta zenbait erregio inperialismoak ez dira existitzen. Bistan da, ez dugula berdin ikusten mundu multi-polar hori nola antolatua dagoen. Beste gauza bat. Nik beti aurpegia eman dut eta horrek eraman ninduen ETAra, gero ETA VI, LKI, (por zierto erakunde horren auka Zuzeun esan zenuena gezurra zen goitik behera, baina ez naiz sartuko horretan) Zutik eta Orain Altrnatiba- EHBIldu. Eta gainera jubilatuen mugimenduan. Horrek asko mugatzen dit idazteko denpora hartzeko. Zu non ibili zara? Non zabiltza.. jakiteko besterik ez. Gauza batean arrazoia duzu. Zu hor eta ni hemen.
Konrronte politiko berri hori jende askoren buruan dago.
Covid-19aren operazio militarra, injekzio pozoitsuen bidez planifikatutako genozidioak baino aspektu gehiago hartzen ditu.
Halaber, Errusia mendebaldeko eta anglo-saxoiar mundu ordena berriaren mende jartzea.
Wokismoaren bidez nazioen maila kulturala pobretzea.
Iruzur klimatikoaren bidez esklabotza aktibatzea.
Moneta numerikoaren bidez beldur diktatorialeko erregimen bat ezartzea.
Autoktonoen esentzia desagerraraztea kultura berezituetatik bidaltzen dituzten giza fluxuak erabiliz, azkenean indigenak erabat desagertu arte diluituko dituztenak.
Bakarrik klase altuago bat eta klase baxuago bat daudela aldarrikatzea eta azken hauek soziopata horiek proiektatutako transhumanismoaren oinarri gisa erabili beharko litzatekeena.
Horrek guztiak errealitate berri eta distopiko horren azterketari dagokionez, eta batez ere, horri aurre egitera behartzen gaitu.
Bi Estatu inperialistari aurre egin behar izatearekin pozik ez, euskaldunok orain supra-inperialismo bat daukagu gainean, gu ere desagerrarazteko mehatxua egiten duena.
Bigarren kasu honetan, abantaila bat daukagu, aliatu potentzial bat dagoelako, Errusia, zeinarekin bigarren mehatxu hau garaitzeko eta, aldi berean, lehenengoarekin amaitzeko ikusita supra-inperialismo estrategia horren parte eta artea direla eta modu horretan, kendu ziguten askatasuna berreskuratzea Estatu subirano berriro bihurtuz, lau mende borrokan daramagun helburu estrategiko ukaezina.
Bi borroka horiek bateratzea -gure estatalitatea berraktibatzea eta nazien ideologia duen globalismo elitista mundialistaren aurrean eragile aktiboak izatea- herrialdean ez dago hori planteatzen duen antolatutako korronte politikorik.
Espazioa hutsik dago, bete dezagun!
“2022tik ezin dugu komunikabide errusiarren informaziorik jaso” diozu. Ni EHn bizi naiz eta arazorik gabe egunero irakutzen dut RT (Russia Today). RT zer da Amerrikarra? Errusiaren aurkakoa? https://www.rt.com/news/
Bota duzun gainerako “informazioa” hori bezain FAKE da. Zure iturriak hobe aukaretu beharko zenituzke. Normala da daukazun paranaoia edukitzea iresten dituzun sasiberri hoiekin.
Bide batez, BUDAPESTAEKO MEMORANDUMa zer den begiratu zazu iturri fidagarri batean. Dirudienez ez daukazu horren berri. Ukraina babesteko konpromisoa hartu zuenetako batek inbaditu zuen, eta bai, horretan arrazoi duzu, 2014an hasi zuen Errusiar inperioak inbasioa https://en.wikipedia.org/wiki/Budapest_Memorandum
“…ugaztunok bi GENEROTAN sailkatzen garela: arrak eta emeak”, normala da ingeles hiztun batek, nola Trumpek bere dekretuan, horrela esatea; izan ere, ingelesez aspaldiagotik daramate nahasten genero eta sexu adigaiak.
“Sex” entzutean, angloei gehienetan sexu-jarduna, larru jotzea etortzen omen zaie burura. Alegia, noizbait “gender” hasi omen ziren esaten, “sex” gordinagoaren eufemismo moduan.
Geuk, ordea, ez genuke nahaste horretan erori behar. Sexua kontzeptu biologikoa da, ugaltzean daukagun funtzioaren arabera identifikatzen dena (ez da “esleitzen”). Generoa, berriz, da sexuaren ifrentzu soziala, kulturala, antropologikoa, politikoa, “identitatezkoa” eta gehitu nahi duzuen guztia.
“Galdetu Uigurrei”? Eta tibetarrei ere bai, pentsatzen dut. Ba, dirudienez, Txina barneko nazionalitate gisa aitortuta daude, beraien hizkuntzan ikasten dute unibertsitatera arte, eta atzerriko potentzietatik mugimendu armatuak elikatu eta giroa gaiztotzeko saioak alferrik izan dira.
Budapesteko Segurtasun Bermeei buruzko Memoranduma Budapesten, Hungarian, 1994ko abenduaren 5ean sinatutako akordio politiko bat da, sinatzaileek Ukraina Ez Ugaltzeko Itunari atxikitzeari buruzko segurtasun-bermeak eskainiz. Memoranduma, jatorrian, hiru potentzia nuklearrek sinatu zuten: Errusia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua. Memoranduma Leonid Kuchma, Borís Yeltsin, John Major eta Bill Clintonek sinatu zuten. China1ek eta Frantziak, geroago, antzeko banakako berme-aitorpenak egin zituzten.2
Memorandumak segurtasun bermeak jasotzen ditu mehatxuen edo indarraren erabileraren aurrean Ukrainaren lurralde osotasunaren edo independentzia politikoaren aurka, baita Bielorrusia eta Kazakhstanen aurka ere, baldin eta defentsa propioaren kasuak ez baziren (Memorandumaren 2. artikulua) .3 4 Ondorioz, 1994 eta 1996 bitartean, Ukrainak Errusiaren esku utzi zuen munduko hirugarren armategi nuklear handiena, bost potentzia nuklearren “segurtasun bermeen” truke, horietako bat, Errusia, Ukrainarentzat mehatxu nagusiena.5 2 6
2014ko martxoaren 27an, Krimeako krisiari erantzunez, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 68/262 Ebazpena onartu zuen (Ukrainako Lurralde Osotasuna deiturikoa) .7 Nazio Batuek Krimea Ukrainako zati gisa onartzeko konpromisoa berretsi zuten, estatus politikoari buruzko erreferenduma baztertuz.
Errusiak Krimea anexionatu ondoren, Estatu Batuek adierazi zuten Errusiaren inplikazioa Budapesteko memorandumaren testuinguruan Ukrainarekiko betebeharrak urratzea zela, eta Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna argi eta garbi urratzea.
Neuronalarekin itzulia.
Beste gauza bat, Euskaldunol nazionalitae gisda onartua gaude espainian, gure hizkuntza onartua dago erderarekin batera eta autonomia estatutua dugu EAN eta ForU akordia nafarroan eta? guretzako baio ez duena balioa zaiei Iugurrei…jakinikan gainera ze errepresioa dagoen?
Amonamantangorri, zenbat genero dira? Zenbat sexu? Hiztegi bat prestatzen hasia naiz. Ez dakit zenbat motatako pertsonak gauden munduan, baina dagoeneko ikasi dut generoak, sexuak eta buruak… era askotakoak ditugula. Saltsa ederra bai, arraioa!
Sentitzen dut, Joan Mari: iruzkintzen den artikulua baino kritika askoz ere luzeagoa merezi duten artikuluek ez dute kritika zehatzik merezi; ez, behintzat, sareen bidez… Baina esana dut, gainera: ia esaldiz esaldi…
MIE, hona hemen artikulu bat nik esana baieztatzen duena: https://revista-estudios.revistas.deusto.es/article/view/2936/3536.
Ez dut artikulu gehiago bilatzen denborarik galdu nahi.