Ezker abertzaleak manifestaziora deitu du hilaren 21ean Bilbon
Ikurriña eta independentzia aldarrikatzeko manifestaziora joateko deitu du ezker abertzaleak. Abuztuaren 21ean, Ostiralean, izango da elkarretaratzea Aste Nagusiaren egun handian.
Arantza Urkaregi, Dabi Alonso eta Marta Pérez Etxeandia, Udaleko zinegotzi ohiek egin dute gaur konbokatoria eta “jendetza” bildu nahi dutela adierazi dute. Elkarretaratzea 12:00etan Moyua Plazan hasi eta Udalaren aurrean amaituko da ‘Independentziaren Bidean, aldaketa politiko eta soziala’ lelopean.
Azkunari eskaera
PPko kideek Azkuna alkateari gogor erantzun dezan eskatu diote, “ETA goratzen dutenek jaietan lekurik izan ez dezaten”. Alkateak adierazi duenez, Udalak “Donostian erantzun den moduan” erantzungo dute.