Ezjakintasuna isunekin konpontzen

MTM5MQ==

Takografoa eramatea beharrezkoa da 3,5 tonatik gorako ibilgailuetan. Bertan distantziak eta abiadurak gordetzen dira, besteak beste. 

Argian irakurri dugu Arabako garraiolaria geldiarazi zutela iragan urteko irailean Guardia Zibilek  eta 4.601 euroko isuna jarri ziotela, “erregistroen orria faltsutzea” leporatuta. Zergatik, ordea? Data “gaizki” zegoelako. 

Kamioilaria saiatu zen azaltzen takografoa euskaraz zuela eta data euskaraz alderantziz adierazten dela. Baina kasurik ez. Jarri duen helegitea ere ez da aurrera atera eta orain beste bat aurkezteko asmoa agertu du.

Guardia Zibilaren ezjakintasuna dela eta 4.600 euro ordaindu behar al ditu kamiolariak? Hau mundua hau!

Irudia | Ezjakintasuna isunekin konpontzen | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.