Ezjakintasuna argudio
De l’horta estant blogean honako pasartea idatzi dute:
Bikote batek batera bizitzen jartzea erabakitzen du. Gizonezkoak ez daki ezer etxeko lanen inguruan, inoiz ez baitu halakorik egin etxean. Harrikoa egiten, janaria prestatzen edo plantxatzen ez daki, ez baitu horretarako beharrik izan. Emakumezkoak, ordea, gazte-gaztetatik ikasi zuen etxeko lanak egiten.
Orduan, gizonezkoak emakumezkoari etxeko lanez arduratzeko eskatzen dio, berak ez baitaki. Eta emakumezkoak badakienez ez zaiola ezertxo ere kostatzen dio gizonezkoak, bere ezjakintasuna argudio gisa hartuz. Emakumezkoa, noski, ez dago ados, berak ere ikasi egin behar izan baitu.
Hizkuntzarekin antzerako zerbait gertatzen da. Erdaldunek, ezjakintasuna (egiazkoa ala ez) argudio gisa hartuta gazteleraz hitz egitearen logikaz konbentzitu nahi dituzte euskaldunak. Logika horri jarraiki ordea, gizonezkoek ez lukete sekula erratz bat eskuetan hartuko, edota beste hainbat esparrutan ere gizartea ez litzateke garatuko.
Ezjakintasunak ezin baitu argudio sinesgarria izan sekula.
Interesgarria.
Analogiarekin jarraituz, zein da gizon ez jakintsua, jakintsuegia alegia, etxeko lanetan hasteko bide bakarra? Emakumeak bere jakinduriari uko egitea.
Izan al daiteke bide eraginkorra gure “hizkuntz jakinduriari” uko egitea? Hizkuntz menpekotasunari intsumisioa? Komunikabideetatik lagunartera? Politikatik lan mundura?