Ezer txarrik egin ez balute bezala
Ezer txarrik egin ez balute bezala
`Kakux auzia´ deitu den horretaz neuk ere esan gura ditut bi berba, erortzear den elurrarekin afera hedabideen orrietan nabartu baino lehen; egunotan ezinegona eragin didaten kontu batzuk irakurri eta entzun ditut-eta.
Baga, Euskal Herriko elizaren baitan ezagutu eta frogatu den lehen sexu erasotzat jo dute zenbait hedabidek afera. Aurretik irakurri ahal izan ditugun zenbait testigantzari esker badakigu ez dela horrela.
2012ko apirilean, “Hoy es nuestro aniversario, cerdo” izeneko sarrera batean, gazteleraz eta gordin, 32 urte aurretik Bilboko parroko baten egin zizkion erasoen berri eman zigun Ana Isabel Moralesek, nardatzen duen kontakizun batean.
Oier Gorosabelek “pederastia atzo goizerarte oso gauza normala izan dala ederto erakusten dau ointxe kontauko dotenak” idatzi zuen 2015eko urrian, gerora Zuzeuko salabardoak ere jaso zuen sarrera batean, “Pederasten paradisua”. Berak entzundako kasu batzuk kontatzen ditu bertan, iragan mendeko 40. eta 80. hamarkadan jazoak.
“Spotlight” ikusi berritan, 70. hamarkadara itzuli zen Alberto Barandiaran kazetaria, La Sallen jasan zituzten abusuak Berria egunkarian kontatzeko, Moralesek bezala lehen pertsonan honek ere -Mendizabalek erasotuak ere, hogeita bi urte igaro eta gero kontatu dizkio pairatutakoak Barandiaran berari, pentsa-.
Bilbon, Gasteizen eta Irunen; Don José Luisek, Dimas Sotések eta Anaia Valeriok; 11-14 urte bitarteko neskatila eta mutikoei. Gure aldetik erabateko sinesgarritasuna duten hiru adibide baino ez dira, baina Joxe Aranzabal bezala, ez ginateke harrituko geu ere, `Kakux auzira´ bueltatuta, “Bergaran, Antzuolan, Donostian edo ez dakit non, beste kasu batzuk ere agertuko balira, alegia, Kakux abade gisa lana egindako tokietan”. Guzti honek ez du justiziaren aldetik ikerketa bat merezi?
.
Neurriak hartu beharraz
Biga, eta aurreko galderari erantzunez, ezetz uste du Iñigo Urkullu lehendakariak. Elizari dagokion prozesu bat dela iritzita, “ez dagokit gai horretan sartzea. Hartu dituzte erabakiak jada, eta, printzipioz, errespetatu egin behar dut jazarpena salatu duten pertsonen egoera”, esan du -fiskala ez dator bat, zorionez-. Larriak begitandu zaizkigu lehendakariaren adierazpenak, are gehiago gizona fededuna dela jakinda.
EAEko agintari legez, jakin beharko luke (eta badaki) pederastia delitu larria dela, eta horrelako kontuak, gure jendartean, justiziak epaitu behar dituela. Beste modu batera esanda, Munillari amen egin dio, eztanda egitear zen arte afera isilpean gorde duen gotzaina; haren alde egiteak erasoak pairatu zituzten adingabeak babesik gabe uzten dituela jakinda edo jakin gabe.
“Hain babestuta sentitu dira sexu-depredadore zuriak, zeren, euren kasua publiko egin arte, lotsa barik segitu baitute predikatzen, ezer txarrik egin ez balute bezala“, dio lehen aipatu dugun Aranzabalen idatziak, eta Morales berak ere, Mendizabalek sentitu duen inpunitatea du aferaren giltzarritzat. Eta horixe da Urkulluren hitzek betikotzen laguntzen dutena, elizaren inpunitatea.
Jende andana asaldatu da Urkulluren esanekin, eta ez da gutxiagorako. Horretaz idatzi berri du Luistxo Fernandezek ere, “ez, lehendakari jauna”, esateko:
«Kasualitatea izango zen, Urkullu Vatikanoko ordezkari batekin elkartu behar izana, hain juxtu euskal eliza (edo eliza katoliko euskalduna, nahi baduzue), abusu kasu batean nahastu denean. Hala ere, hobeto prestatua ager zitekeen Lehendakaria, ze esan egin behar da, esan, “Elizari dagokion prozesu bat” dela Juan Kruz Mendizabal apaizarena.
Ez, lehendakari jauna. Agintari batek beste gauza batzuk esan eta egin behar ditu halako kasuetan, eta Elizak barik, aginteak hartu behar du esku delitugileen kontra».
Bide beretik jo dute beste askok ere.
.
EAEko gizarte ustez zibil eta laikoko lehendakari Urkullu: "Ez dagokit niri baloraziorik egitea". https://t.co/2d8DOM1XC4
— Pilon (@pmendibil) January 13, 2017
Ikusi duzue Tronuen dema? Bada hori. Botere zibila botere erlijiosoaren azpitik EAEn.
Autonomia (Elizarena). https://t.co/oZY1BjzvSN— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) January 13, 2017
Emaztea jipoitu du eta familiari dagokio neurriak hartze edo Urkullu: "Elizari dagokio neurriak hartzea" https://t.co/PPFosbQF3U vía @berria
— Garikoitz Lekuona (@Garileku) January 13, 2017
@GoizaldeL Baionako fiskalak esan zuen Aillet gotzaina auziperatua izan daitekela informazioa izanik segituan justiziari ez emateagatik…
— Andoni Lizeaga (@lizeaga) 2017(e)ko urtarrilak 13
Elizako kideek beste edonori ustez egindako delituak Elizak berak "kudeatu" behar dituela uste badu Urkulluk, hobe du postua Munillari uztea
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) 2017(e)ko urtarrilak 13
@lizeaga @GoizaldeL Izututa nago jarrera honekin, barkatuko didazue, baina ezin ditut ulertu horrelako adierazpenak.
— IratxeFresneda (@IratxeFresneda) 2017(e)ko urtarrilak 13
@GoizaldeL "biktimek justizia arruntera nahiz kanonikora jotzeko aukera dutela". Katolikoek egindako delitu guztiei aplikatuko zaie hori?
— Benito Fiz Diez (@bontxi) 2017(e)ko urtarrilak 13
Urkullu: "Elizari dagokio neurriak hartzea". Nori dagokio Urkulluren prebarikazioaz neurriak hartzea? https://t.co/4BvIBylfjC @berria bidez
— gonzalo etxague (@GonzaloEtxague) January 13, 2017
Orduan, Ruben Castro futbolariaren kasuan ligari legokioke neurriak hartzea. https://t.co/WVdtnOHqvn
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) January 13, 2017
Edozein herritan adierazpen hauek eskandalua lirateke, baina EAEn ez da ezer gertatzen https://t.co/EfsnmCqNfq
— Eneko Fernandez (@enekogara) January 13, 2017
-Urkullu, ze iritzi duzu Mendizabal pederastari buruz? pic.twitter.com/AZdtoNHp26
— EuskalTroll (@EuskalTroll) January 13, 2017
Jel: jaungoikoa eta lege zaharra; jainkoa aurretik. Gero diote pertsona helburu, baina biblia da helburua #amen https://t.co/z5lJLLGKgr
— lander garro (@landergarro) January 13, 2017
@GoizaldeL @asarasua Abade delitugileak pertsona delitugileak dira, eta lege-hausteak JUSTIZIAK ebazten ditu, nork egin dituen gorabehera
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) January 13, 2017
@AnaisNi @joxearanzabal @GoizaldeL @asarasua erlijio eta ejerzitoen pribilegioak.
— X10 (@X10tweet) January 13, 2017
URkullu apaizaren abusuei buruz: Elizari dagokio prosezua https://t.co/ZK9meKTL5f bere semea balitz ez luke horrelako astekeririk esango.
— Garikoitz (@Suagaar) January 14, 2017
Fli-pa-tzen. Legeak eta delituak ez omen dira gizartearen, Justiziaren eta Jaurlaritzaren gaiak. Elizak erabakiko du. https://t.co/upksdmga2I
— Mikel Domínguez (@mikeldominguez) January 13, 2017
Urkullu. #NazkaAsko https://t.co/7WzgkSZlS4
— Mikel Olaiz (@olaizolaiz) January 14, 2017
Eta Munilla konplizea da. Delitugile bat ezkutatu du, ondo jakinik zertan ari zen. Ez da horrela?
— Jozulin.eus (@jozulin) January 14, 2017
Izugarrikeria adingabeen abusuak.Tribunaletara eraman behar. Baina,konturatzen astebete daramagula Munillaz? Tipoa bere saltsan! #egokontuak https://t.co/GS2sha0uBe
— Arantza SanSebastian (@arasanse) January 15, 2017