Ezer berririk ez «eskualdeko hiriburuan»
Ezer berririk ez –
Erredundantea izanagatik ere, harrigarria da. Azkenaldian ohitura dugunez, eztabaidatzeko bi puntu bakarrik genituela joan ginen Lizarrako Udalaren azken osoko bilkurara (ordenantza fiskalaren aldaketa kendu ondoren). Horiei oposizio aurrerakoiak batera aurkeztutako mozio bat gehitu zitzaien, zeinean arloa ez desagerrarazteko LGTBI+ Berdintasunaren eta Politiken lehendakaritzari jarrera aldaketa eskatzen zitzaion.
Ruiz de Alda buru duen gobernu-taldeak Kontu eta Ogasun Batzordeari dagokionez duen eraginkortasunik eza eta kudeatzeko ezintasuna egiaztatu ahal izan genuen beste behin. Joan den osoko bilkuran udal kutxetako bi milioi euroren ezezagutza utzi zuten agerian, eta orain epe laburrean UPNren estrategia zein izango den berretsi dugu: funtzionatzen jarraitzea ahalbidetuko dieten bidezidorrak bilatzen saiatzea, eztabaidatzeko eta aurrekontuen zirriborro bat adosteko duten ezintasunak funtsezko dokumentu honen aurkezpena sine die atzeratzen duen bitartean.
Ogasun Batzordeko lehendakaritzaren jarrerari dagokionez, gure atsekaberik handiena adierazi besterik ezin dugu egin. Orain arte ikusi dugu nola kendu behar izan dituzten batzorde horretatik eratorritako puntuak osoko bilkurako gai-zerrendatik, edo eramaten baziren, ez zituzten ondo landuak gero eztabaidatzeko.
Aipatzen dugunaren adibide garbia Ordenantza Fiskala aldatzeko proposamena kendu izana. %15eko igoera orokorra proposatzen zuen tasa guztietan (%200etik gorako igoera-proposamenen zenbaitekin), eta Kontu Batzordearen aurkako irizpena ekarri zuen, talde gehienen ezezkoarekin. Beraz, gainerakoekin akordioren bat lortzen saiatu behar izan zuten. Horra, lehendakariaren kudeaketa burugabea.
Baina, hori gutxi balitz bezala, azken osoko bilkuran beste urrats bat egin dute. UPNk ez du bere hitza betetzen. Batzordean aurrekontu-zuzenketen proposamena puntuka bozkatuko zela ziurtatu ondoren, oposizio osoak eskatu bezala, osoko bilkuran blokean bozkatzera behartu gintuzten.
Baina gobernu-taldearen inkoherentzia haratago doa. Ez dute zer egiten duten esaten, ezta esaten dutena egiten ere. Berdintasunaren eta LGTBI+ politiken arloan ekintza politikorik, lan-ildorik eta estrategiarik ez dagoenez, erabat geldituta dago batzorde hau. Hala salatu dugu arku aurrerakoi osoak gai honi buruz elkarrekin aurkeztu dugun mozioan. Gure harridurarako, ordea, UPN nahasi egin zen, lehendakaritzatik egiten ari diren lan eskasari erreferentzia egiten dion mozio honetan abstenitzea erabaki zuten.
Berriro ere zur eta lur geratu ginen, Europako 4,7 milioiko laguntzaren kudeaketan Estella-Lizarra TEDERen bazkidea izateko aukerari buruzko eztabaidan, Ingurumen eta Lurralde Kohesioaren Arloko presidenteari entzun genionean «ea zergatik izan behar duen Estella-Lizarrak eskualdeko hiriburua, herri asko badaude eskualdean». Harrigarria da; batez ere, udalbatzaren barruan zerbait aho batez onartu bada gure hiriak eskualdean duen erreferentzialtasuna izan delako.
Arduragabekeria handia da gobernu-talde honek udaletxearen buru izaten jarraitzea. Euskal Herria Bildutik bide guztiak aztertzen jarraituko dugu alkatetzaren geldotasunari eta eraginkortasunik ezari amaiera emateko, ez baitu Lizarra-Estellak aurrera egin dezan izan behar dugun eztabaidarako eta elkarrizketarako tarterik uzten.