Ezarri dezagun EAEko lehen Guifi.net nodoa
Ilusioz beterik gaude iaz Guifi.net Euskal Herria talde lokala sortu genuenetik. Guifi.net horizontalki antolaturiko proiektu ireki eta partehartzailea da. Parekideen arteko elkarkonexio akordioetan oinarritzen den telekomunikazio sare ireki, aske eta neutral batek osotzen du. Guifi-EH talde lokala komunikazio askean interesaturiko pertsonez osatutako eta Guifi.net sarearen hedapena Euskal Herrian bultzatzeko beharrezko esfortzuak koordinatzeko espazio irekia da.
Gogo izugarri hauek eta diru-sarrera pixkat lortzeak, gure lehenendabiziko nodoa planifikatzea eragin dute, Larrabetzun, Bizkaian, ezarriko duguna.
Honetarako, herria ezagutzea bezalakorik ez dago, eta ez da inor aproposagorik honetarako bertako herritarrak baino, euretariko pare batek nodoentzako kokapen hoberenak erakutsiko dizkigute. Bisitaren ostean kokapenak baloratu eta ezarpena planifikatuko dugu.
Bisita larunbatean, otsailaren 5ean egingo dugu. Hau da eguneko plana:
- 11.00 – Topaketa udaletxe aurrean
- 11.30 – Lehen kafea eta lehen harremanak herriarekin
- 12.30 – Osteratxoa herritik kokapenak baloratzen
- 14.00 – Bazkaria eta asanblada bazkalostean
Arratsalderako bidaia prestatzen ari gara Santurde de Riojara supernodo baten hedapena ikusteko. Oraindik ezin dugu ezer ziurtatu, baina erantzun segururen bat daukagunean, jakinaraziko dizuegu.
Deialdia Guifi.net proiektuan interesaturik zaudeten pertsona guztiei zabaltzen dizuegu, guztiok daukagu ekarpenen bat egiteko.
Animatu eta etorri!
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Asier Erramuzpe. Asier Erramuzpe said: RT @zuzeu: Ezarri dezagun EAEko lehen Guifi.net nodoa: https://zuzeu.eus/?p=20778 […]