Ezagutu nahi duzu EAJren “zoru etikoa”?

ertzLegebiltzarrean Bakerako ponentziaz eta “zoru etikoaz” ahoa betetzea gauza bat da. Beste bat da kalean gertatzen dena. Gaur Ertzaintzak Donostiako bulebarreko AskeGunea desegin du, eta Gipuzkoako EAJk babesa eman zien gazteetako bat atxilotu. 

Ekaitz Ibero izan da atxilotua. Hilabeteak ezkutuan zeramatzan. Torturapean egindako deklarazioarengatik zigorra jaso zuen 2012an. Askeguneko lagunek inguratu dute Ibero, eserita. Ertzainak kolpez heldu dira Iberorengana, eta harrapatu. Haien arabera, “erresistentzia erasokorra” aurkitu dute gunean. Bi lagun ospitalera joan direla diote lekukoek, bat burua odolez zuela. Haima batzuk txikitu eta pankartak kendu dituzte ertzainek, baina AskeGuneak zutik segiko duela jakinarazi dute.



Topatu.info-ko Xalba Ramirezen azalpenak, Euskadi Irratian:

Info7n ere kargaren lekuko batek hitz egin du.

14 pentsamendu “Ezagutu nahi duzu EAJren “zoru etikoa”?”-ri buruz

  • “Crece la terrible represión en Corea del norte”
    .
    “….Bueno, se me olvidaba un pequeño detalle. No estoy hablando de Corea del norte sino de Euskal Herria y la ocupación de los estados español y francés de esta pequeña nación de Europa. En Corea del norte la pena máxima de cárcel son 15 años. Menos de la mitad de lo estipulado para la resistencia vasca.
    .
    Dicen muy a la ligera e inadecuadamente que en Euskal Herria existía el último conflicto armado de Europa. Lo que en Euskal Herria se da en verdad es la mayor verguenza de Europa; La opresión española y francesa sobre una juventud y un pueblo que quieren ser libres de sus garras.”
    .
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/04/10/crece-la-terrible-represion-en-corea-del-norte/

  • Ez, ez datsegik, PNVk lehengo lepotik duelako lepoa, bere polizia bidaltzen duelako jendea jipoitzera eta hau delako EHko egoera berriari egiten dion ekarpena. ASKI DA!

  • ¿¿Estefania Beltran de Heredia eta Urkullu , Atutxa eta Ardanza berriak ote?? Eurek bezala indarkeria, errepresioa eta basakeria zabaltzen ; diruaren eta dirudunen aldeko morroiak izan eta horregatik edozein gauza egiteko prest daudela erakusten.
    ¿ezetz erakutsi irudi hauek euren semeei ?? ;

  • Zuzeuko erredakzioak adierazi nahi du ez duela zertan bat etorririk zuzeulariek eginiko sarrera eta iruzkinekin. Ala bai.

    • Zuzeu, berria ez den ezer esatea baina hobe da ixiltasuna. Iruzkin honen bitartez hain zuzen ere zuen balizko neutraltasuna alboratu nahi izan baduzue…ba bejondeizuela,batzuek txalotuko dute eta beste batzuek, ba ez.

  • Herri honetan inor gutxi dago etika hitza erabiltzeko eskubidearekin. Herri honetan zoru etikoak oso oso oso baju daude, alde guztietan.

  • Etika gora, etika behera, etika… nor-nori-nork eta alderantziz, eztabaida eskolastikoak eta bizantino amaigabeak.
    .
    Zenbat helburu hainbat …. “etika”.
    .
    Zapaltzaileek eta zapalduek ez dauzkate helburu berberak, eta beraz, ezta “etika-morala” (edo dena delako berbera) ere. Eta arlo honetan pentsaera berbera baldin badaukate, bietako bat guda politikoa eta ideologikoa galtzen ari da.
    .
    Nire “etika” (edo dena delakoa)aren arabera; zapaltzaileek haien zapalkuntza inposatzeko bortizkeria erabiltzea errefusatzen dut, baina zapalduek haien eskubideak eta askatasuna lortzeko zapaltzaileen aurka erabiltzen duten-zuten bortizkeria zilegi ikusten dut.
    .
    Baina Kurdistan, Palestina, Txetxenia, Irlanda, Espartakoren Erromako inperioa eta antzeko leku eta garai urrunez ari naiz, noski. Gu, hemen demokrazia eta Eskubide Estatu batean bizi gara, eta ondorioz, nire zapaltzaileen “etika” (edo dena delakoa)rekin bat egiten dut. Amen.

  • Zapalkuntza mota asko dago; hau da, zapaltzaile (eta zapaldu) mota asko dago.

    Euskal Herriak bizi duen egoera hau eta Erromako esklabismo hura diskurtsibitate berean aipatzea… bai dela eztabaida eskolastiko eta bizantino bateko irtenaldi paregabea.

    Lehen parrafoari jarraituz, zapalkuntzari aurre egiteko mota asko dago. Ondorioz, aurre egiteko mota horietako bakoitza onartzeko edo errefusatzeko modu asko. Zapaltzaileek erabiltzen dituzten moduak onartzeko edo errefusatzeko modu asko dauden bezala. Eta hari honetatik dator lehen esaten nuena: herri honetan zoru etikoak oso oso oso baju daude, alde guztietan.

  • Larrea, ongi egiten duzu leku urrutietaz hitz egiten, Euskal Herrian etikaz hitz egitea kartzelara eraman baitzaitzake. Azken finean, zer da ETIKA, ETA txiki bat baino? Umm orain konturatzen ari naiz, seguraski ETIKA aipatzea ilegala da, terrorismoaren goratzea ala beste zerbait. Jai duzu, zure IPa kontrolatzen dugu, txapelgorrien komando bat bidali dugu zure etxera, eman azalpenak haiei….

  • “Paz a la koxkera” (Xabier Silveira)
    .
    “…En este, su último ataque de fidelidad para con el amo, los perros falderos de Rajoy soltaron a sus pittbulls en Donosita y en homenaje a la ciudad la emprendieron a hostias con quienes se solidarizaban con unos jóvenes condenados a serias penas de cárcel por hacer, exclusivamente, política. Al parecer, esta clase de política no gusta, más bien asusta. Toda forma de organizarse al margen del poder establecido se persigue, utilice o no la violencia para poder desarrollar sus proyectos. Y puede decir Urkullu misa, puede prometer un tiempo en el que «nadie será perseguido por sus ideas políticas», que yo a los laca- yos del Rey les sigo deseando el mismo destino que les deseaba ayer. Reparten leña y vuelven a encender al pueblo. Parecen no saber que, así, acabarán quemados en su propia hoguera.”
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130412/397203/es/Paz-koxkera

  • “por hacer, exclusivamente, política”….

    Autobus bat erretzea ote da politika egitea esklusiboki

  • fake ederra 2013-04-13 13:27

    Silogismoak:
    LEHENENGOA:1-katuek saguak ehizatzen dituzte. 2-nire katu beltzak saguak ehizatzen ditu. 3-ondorioz, saguak ehizatzen dituzten katu guztiak beltzak dira.
    BIGARRENA: 1-Norbaitek autobus erre du.2-Atutxak esaten du SEGIkoek autobusak erretzen dituztela. 3-Ondorioz, “xclusifa” ATUTXA da.