Ez nire mugikorrik gabe
Ez nire mugikorrik gabe
Begira ezazue argazki hau instant batez. Hartu 5-10 segundu, eta saia zaitez gogamenean itsasten.
Eta orain, erantzun galdera honi:
Zenbat telefono mugikor ikusten dira argazkian?
Kasik lurrean etzanda dagoen morroi bakoitzeko bana; horixe da argazkiaren indargunea. Edo guztiak nomofobiak jota daude, edo @Txerren-ek txio batean dioen bezala -berari esker ezagutu dugu irudia-, “Zerbait oso serioa gertatu zaigu bizitzarekin harremanean”.
.
Debekatuta dago
Argazkia joan den ostegun goizean egina dago, Iruñeko zezen-plazaren sarreran. Itxura denez, entzierroaren ostean behi suharrak askatzen omen dituzte plazan, zezenak baino txikiagoak izaneran eta adarrak bolaztatuta eramaneran askoz arrisku gutxiagokoak direnak. Hori dela kausa, ohitura bihurtu da beraien aurrean pilaketak eragitea, behi suharrek gainetik salto egin dezaten. Korrikalariek argazkiak eta bideoak egiteko probesten duten unea, Iruñeko Udalaren araudiak debekatu arren.
Argazkia Susana Verak egina da. 1974an Iruñean jaiotako argazkilariak Reuters agentzia sonatuarentzako egiten du lan, eta aurretik ere ezagunak dira Sanferminetan egin dituen lanak, sari potoloren bat edo beste irabazitakoa da-eta.