Ez dugu kuartel berririk behar ez Donostian ez munduan beste inon

Ez dugu kuartel berririk behar ez Donostian ez munduan beste inon –

Ez dugu kuartel berririk behar ez Donostian ez munduan beste inonEstatuko Gobernuaren eta EAJren arteko azken aurrekontu-itunak honako zuzenketa hau jasotzen du: “Gobernuak, 2021 urtean zehar, Donostiako Udalari besterenduko dizkio gaur egun Loiolako kuartelak hartzen dituen lurrak”. 2021eko otsailean, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak batzorde tekniko bat eratu zuten, eta bere egitekoa izango da “akuartelamenduen lursailen hirigintza-aprobetxamendu posibleen balorazio zehatza egitea”, bai eta “eremu horretako etorkizuneko hirigintza-plangintzari lotutako gaiak aztertzea ere”.

Defentsa Ministerioak adierazi du Urumearen beste aldean, 150 metrotara, kuartel berri bat eraiki nahiko lukeela. 

Hau dela eta, munduan kuartel berririk behar ez dugula pentsatzen dugulako, uste dugu beharrezkoa dela herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko kanpaina zabal eta plural bat egitea, honako premisa hauen arabera:

  • Donostiak ez du ordaindu behar Loiola auzoan gaur egungo armadaren kuartela kokatzen den lursailengatik: 1920an Defentsa-Ministerioak partikular bati gaur egungo kuartela eraiki zen lursailengatik ordaindutako diru-kopurua ezin da bereizi Donostiak aurreko mendeetan jasan zituen espazio publikoen akaparazio militarraren eta ondoz ondoko salmenta espekulatiboen prozesu historikoetatik: hiriak kopuru handiak ordaindu behar izan zituen Urgull, Alderdi Eder, Ondarreta… erabilera zibiletarako berreskuratu ahal izateko. Bada garaia Donostia “plaza militar” izendatua izatearen ondorioengatik eman diren etengabeko ordainketa prozesuak eteteko.
  • Loiolako lursail horiengatik ordaintzea ez da Udalaren eta Estatuko administrazioaren arteko akordio ekonomiko soila: 30 urteko blokeo espekulatibo baten ondoren, militarrek jarriko diote prezioa lur horri, eta ondorioz bertan zer eraikiko den baldintzatuko dute, eta Defentsa Ministerioaren diru-kutxari zuzenean egindako ordainketa izango da. Ez dugu alferrikakoa den armadarik edo irudi kanpaina itzela den “larrialdietako Unitate Militar” garestirik mantentzen lagunduko duen diru publikorik ordaintzerik nahi.
  • Ez dugu kuartel zahar edo berririk behar, ez Donostian, ez munduan beste inon: gastu militarra inbertsio eta alternatiba sozialetara bideratu behar da, sanitarioetara, kulturaletara, ingurumenekoetara… giza segurtasuna hobetzeko helburuarekin, eta ez porrot egin duten eredu sekuritario militarizatuak betikotzeko helburuarekin. Gizarte desmlitarizazio prozesu orokorrak abiatu daitezela: bidezko politika ekonomiko eta internazionalak, gatazkak ez daitezela indarkeria bidez konpondu, armagintza enpresak produkzio zibilera bideratu… eta bide horretan, gure ustez Loiolan dagoen egungo kuartela uzteak ez du derrigorrez kuartel berri bat eraikitzea ekarri beharrik; zentzu berean, Jaizkibel mendiko tiro poligonoa eta Lore Toki herritarren esku egon daitezela eskatzen dugu.
  • Ez dugu nahi gerra entrenamendurako balioko duen kuartel berri bat, gatazkak konpontzen ez dituen logika militaristarekin jarraituko duena eta milaka errefuxiaturen sufrimentua dakarren “Europa gotorlekua”ren parte izango litzatekeena, konstituzioaren 8. artikuluaren zaindari izango litzatekeen lekua, matxismoa nagusi izango litzatekeen gunea…

Horregatik guztiagatik, beste ekimen batzuen artean mozio bat aurkeztuko dugu Udaletxean, proposatzeko Donostiak ez dezala ordaindu beharrik izan gaur egun Loiolan dagoen kuarteleko lurrak eskuratzeko, eta ez dugulako behar gerra helburu duen kuartel zahar edo berririk, ez Donostian, ez munduan beste inon.

Donostia desmilitarizatua nahi dugu, bakerako eta giza eskubideen garapenerako gunea.

.

KUARTEL BERRIRIK EZ MANIFESTUAREN LEHEN SINATZAILEAK

Bake-Ekintza Antimilitarista
Donostiako Asamblada Feminista
Ehun Ehuntzen
Ernai
Eguzki
Ikama
Jaizkibel Militarrik gabe
komite Internazionalistak
Ongi Etorri Errefuxiatuak
Satorralaia
SETEM
CGT
CNT
ELA
ESK
LAB
STEILAS
Alternatiba
Antikapitalistak
EH Bildu
EPK
Ezker Anitza
Plazandreok
Podemos
Sortu
Donostialdeko Eskubide Sozialen karta
Piztu Donostia

Ez dugu kuartel berririk behar ez Donostian ez munduan beste inon