Ez dugu gerente berririk nahi Haurreskolak Partzuergoan

Ez dugu gerente berririk nahi Haurreskolak Partzuergoan –

Harriduraz jakin izan dugu Elena Aizpuru Segurolak Haurreskolak Partzuergoko gerente kargua utzi duela, ikasturtea amaitu gabe eta langileoi ezer esan gabe.

STEILASek ez du gerente berririk nahi Haurreskolak Partzuergoan

Ez dugu gerente berririk nahi Haurreskolak Partzuergoan
Irudia: EITB

Harriduraz ikusi dugu Eusko Jaurlaritzako Irekia web gunean Elena Aizpuru Segurolak, Haurreskolak Partzuergoko gerenteak, kargua utzi zuela ekainaren 26an; langileok ez dugu oraindik horren berri izan.

Jokin Bildarratzen legegintzaldian Haurreskolak Partzuergoak bi gerente izan ditu: Zorione Etxezarraga eta Elena Aizpuru. Biek beren kargua egun batetik bestera utzi dute, hurrenez hurren.

Elena Aizpuru ia hiru ikasturte aritu da gerentzia lanetan eta zeregin asko bukatu gabe joan da. Hona hemen amaitu gabekoak: Haurreskolak Partzuergoko lan hitzarmen berriaren negoziazio erreala ez du burutu, ordezkapen telematikoen aplikatibo informatikoa ez du garatu, kudeaketa langileen egonkortze prozesuak ez ditu bukatu edota 2024ko hezitzaileen LALa ez du amaitu.

Hau ez da STEILAS sindikatuak defendatzen duen eredu publikoa eta lan hitzarmenaren negoziazioan egindako eskaera berresten dugu: eredu gerentziala bertan behera utzi behar da. Beraz, Begoña Pedrosa EAJko Hezkuntza Sailburu berriari eskatzen diogu gerente berri bat ez izendatzea eta lan hitzarmeneko 8. artikuluan beharrezkoak diren aldaketak txertatzea: Haurreskolak Partzuergoaren kudeaketa zuzena egitea Hezkuntza Sailak berak. Horrela soilik izango du behar duen aitortza EAEn Haurreskolak Partzuergoak, Haur Hezkuntza publikoko lehenengo zikloak.

Ez dugu gerente berririk nahi Haurreskolak Partzuergoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude