Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak

Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak –

Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateakJoan Sebastian Elkano omentzera dator Espainiako Armada Getariara, uztailaren 6an eta 7an. Espainiak, Espainiako Armadak, Espainiako Defentsa Ministerioak eta Espainiako militarrek koherentzia osoarekin omenduko dute Elkano.

Elkano Gaztelaren aldeko beso armatua baitzen. Elkano ez zen humanista. Elkano ez zen euskal itsas ondarearen ikurra. Elkano ez zen mendeurrenaren harira erakutsi nahi diguten merkatari eredugarria edo gure industriaren aitzindaria.

Elkano konkistatzailea zen. Elkano inkisizioa zen. Elkano bidean aurkitzen duten guztia zapaltzen dutenen kapitaina zen. Milaka lagun hil eta ehunka emakume bortxatu zituzten. Besteen ondasunak lapurtu eta odol uberak uzten zituen espedizioko burua zen. Zapaltzailea. Militarren, armadaren eta gaur egungo Espainiaren aitzindari leiala.

Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak, Getaria inguruan lagun batzuk ari diren moduan. Benetako euskal itsas ondarea aldarrikatu nahi badugu, ezin dugu gustukoa dugun alderdia soilik erakutsi. Elkano omentzea, Espainiako Armadaren eta militarren balore guztiak goraipatzea baita. Ezin da ulertu bata bestea gabe.

Hiltzaileek idatzitako historiari buelta emateko ordua da. Bosgarren mendeurrena egin zutenaren benetako ispilu bihurtzeko garaia da. Elkanori buelta eman behar diogu. Egia eta oroimena merezi dute hil zituzten eta bortxatu zituzten guztiek. Zapaldu zituzten herriek.

XXI. mendeak mundua iraultzeko eta ulertzeko erakutsi dizkigun balore, kolore, borroka eta aldarrikapen guztiak ez dira bateragarriak Elkano omentzen segitzearekin. Iraganari otzan begiratzen badiogu, etorkizuna hipotekatuko dugu, batere gustukoak ez ditugun ereduekin eta baloreekin.

Bide batez, Elkano eta enparauak ez ziren munduari itsasoetan barrena buelta ematen lehenengoak izan. Hori ere beste gezur bat da. Baina hori beste kontu bat da…

.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Elkano, itsasoak emandako bizitza (Txalaparta, 2008).
Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak

8 pentsamendu “Ez du zentzurik ‘Elkano bai, baina militarrik ez’ esateak”-ri buruz

  • Insistentzia 2019-06-27 11:50

    Elkano ere putaseme ederra izango zen, azken asteetan agertu diren beste zenbait izenen artean. “Me too” mugimendua historia liburuetan sartu da. Kontua da, historiako liburuetan ageri bada zerbait egin zuelako da. Eta behingoz zerbait egiteko gai diren guztiak apur bat putasemeak dira, errealitateak ez baitu moralik jarraitzen. Eskuak garbi eduki nahi dituzten (ni bezalako) mengelak ez dira gai esanguratsua den zerbait egiteko.

  • Peru_Gabiriko 2019-06-27 13:00

    Oso ondo “Insis”. Txalo bero bat zuretzat, lagun!
    Guztiz ados nago zurekin

  • euskaldun bat 2019-06-27 13:10

    Elcano feminista al zen?

  • Ez du zentzurik iragana epaitzeak gaur egungo baloreekin.
    Presentismo historikoa deitzen zaio: https://www.youtube.com/watch?v=zm8nsRGFuVQ [ES]

  • euskaldun bat 2019-06-28 17:42

    Orain soil-soilik falta zaizuena da, urtero Getarian Elcano-ren aurkako kanpaina bat egiten hastea ezker abertzaleko erara eta alardearen pareko kalapita piztu Getarian. Zuek kapaz zarete hori egiteko! Armadako itsasuntzia etortzen bada, protesta bat egitea ondo, baina hortik Elcanoren aurkako kanpaina bat hastea… Baina beno… zuek jarraitu horrela, Euskal Herri berria sortzen.

  • Orduan, Euskaldun Bat, nola jokatu behar dugu Gaztelaren esanetan, eta “Por Dios y Por España” lanean, loria topatu zuten guzti horiekin? Zein da bide egokia Elkano, Urbieta, Okendo, Erauso, Blas de Lezo, Loiola eta antzekoekin? Goretsi behar dira, kontuan hartu gabe non eta norentzat arituak diren? “Gora Elkano” baina “Hil bedi espainiako armada”? Zentzurik badu horrek?

  • Che, Elkano… Hurrengo astean: “Zumalakarregi: heroia ala deabrua?”

    Tira, segi kaka zabaltzen.

  • Gora Zumalakarregi! Patata tortila asmatu zuena ezin gizaseme txarra izan! Herri honen altxamendu nazionalaren lider izatea ere ez da makala. Betiko ondra eta loria!
    Baina, ezin ukatu fusilamentuak gogoko zituen tipoa zenik. Eta berekin erresistentzia txikienaren zigorra tiroa izaten zela. Zer esan bere tropek milaka neskatxa baserritarri egindakoei buruz…Txuri edo Beltz absoluturik ez da.
    Gazterik hil zenez, gerra irabazten ari zirela, heroi kutsuekin gogoratu du herri honek. Pentsa, patata tortilaren asmakuntza ere berari leporatzen zaio! Baina ziurrenik, 1835an Bilbon hil beharrean 1839an errenditu zen karlisten generala izan balitz, deabru izango zen, historiako txarrenen artean, galtzaile izan zelako.
    Eta 1839an garaile izan balitz, heroi. Gure Simon Bolibar, Otto Von Bismarck edo Garibaldi.
    Heroi? Deabru? Norberak epai beza.
    Beste galdera bat botako dut: Catalina de Erauso, emakume ahaldundua edo genozida bat?