Ez da musik, hordago!

Ez da musik, hordago!

Hamabortzean behin Euskalerria irratian izaten dudan tartean, azpiko idatzi hau aireratu nahi nuen atzo. Bezperan Nafarroako politikan gertatutakoek aldarazi zidaten zutabea, eta uhineratu gabe gelditu zen. Honat ekarri dut, parean ere badatorkit biharko egunerako eta. Hauxe irrati-tarteko testua:

Herriko elkarte nagusienak urtero mus txapelketa antolatzen du inauterien aitzakian. Aurten ere arrakasta itzela izan du: 47 bikote jokoan, 94 pertsona arratsalde pasa egiteko prest, kanpoko euritik ihesi, alkoholaz lagunduta, jokorako eta jolaserako gertu.

Argazkian 10 lagun ageri dira: lau bikote sarituak, eta antolatzaileak. Denak gizonak. Akaso izanen zen jokoan emakumeren bat. Inork ez zion aterik itxi emakumeei. Baina bistan da, argazki horrek ez duela normalidaderik erakusten.

Bistakoa da emakume guti aritzen dela musean. Eta aldiz, gure inguruko elkarte, ostatu, erakunde eta bertzelakoek sekulako joera dute mus txapelketak antolatzeko. Ba mus txapelketarekin batera, eskatu beharko diegu antola dezatela txapelketa horietan emakumeen partaidetza sustatzeko politikaren bat, edo bertzela, ekin diezaiotela parekideagoa suerta daitekeen bertze zerbait antolatzeari, finaleko argazki horrek ez baitu batere laguntzen emakume eta gizonen eskubide parekideak lortzeko bidea egiten. Are gehiago, traba dira. Ez da musik, hordago matxismoari!

Bera, 1975. Kazetaritzan lizentziatua naiz eta kultur kudeaketan aditua. Elhuyar Aholkularitzan nabil partaidetza alorreko koordinatzaile.

24 pentsamendu “Ez da musik, hordago!”-ri buruz

  • ALOÑA LASAGA REKONDO 2014-03-08 10:31

    Hasteko: “alkoholaz lagunduta?” Batzuk alkohola edan zuten, baina bertze aunitzek ez.

    Partaide eta antolatzaileen artean emakumeak ere bazeuden. Gutti, baina bazeuden. Iaz , hamar laguneko argazkian emakume bat zegoen. Elkarte honetan emakumeok beti ateak irekiak ditugu. Pentsatu duzu akaso afizio eta gustu kontua dela? Agian, emakumeoi ez zaigu gizonezkoei bezainbertze gustatzen musean aritzea. Ta zer egin behar dugu, berdintasuna lortzeko nahitanahiez musean aritu?

    Elkarte honek ekimen aunitz antolatzeko “joera” du: dantzak, futbola, pilota, laisterketak….guztietan emakume eta gizonezkoen partaidetza bultzatuz. Ekimen batzutan gizonak dira gehiengoa eta bertze batzuetan emakumeak.

    Bukatzeko, galdera bat: pasatu ondoren kritika egin beharrean, elkarte honetako bazkide zaren horrek, zergatik ez diezu txapelketa egunaren aurretik , txapelketa horietan emakumeen partaidetza sustatzeko politikaren bat edota ideiaren bat proposatu antolatzaileei?? Nik dakidanez elkarteko zuzendaritzak beti ditu ateak irekiak denontzat.
    Gizon eta emakumeen partaidetza %50ean ziurtatzen duen ekitaldi bat proposatuz gero uste dut elkarteak gusto aunitz antolatuko lukeela.

    Aloña Lasaga Rekondo (bi abizenez, aitak ta amak garrantzi berdina bait dute), elkarteko emakume bazkide antimatxista

    • Arrazoi duzu, Aloña. Erraza da kritika ondotik egitea. Errazegia. Argazkiak eman zidan hizpidea eta aitzakia mus txapelketetan, oro har, emakumeen presentzia eskasaz gogoeta egiteko, eta aunitzetan urteroko gauzak antolatzerakoan nola ez garen –gizarte bezala- kontziente zein paper jokatzen duten emakumeek eta gizonek horrelakoetan.
      Jakin badakit Gure Txokoak ez diola aterik ixten emakumeei. Inoiz ez dizkie itxi, eta ez dut inolako zalantzarik horretan ere egungo zuzendaritzarengan. Hortaz, zuk iradoki bezala, egingo diot proposamen bat elkarteari lan horretan sakontzeko.

      Eskerrik asko zure ekarpenengatik.

      Jon

  • ETAren indarkeriarekin aitzindaria izan zinen eta gaur egun EHBilduk Aralarren tesiak onartu ditu. Genero indarkeriarekin ere aitzindaria zara. Zer axola zaigu musa emakumeak diskriminatzen baditu? Animaliak gaizki tratatzen dituzten kirolak debekatu behar diren bezala emakumeak diskriminatzen dituzten jarduerak ere. Alternatibak sortu behar dira eta hauetan gizonak adaptatu egin behar zarete. Gaurkoan Berrian Aritz Galarragaren zutabea asko gustatu zait. Mundu feminista bat behar dugu. Guztia more, lila eta arroxa kolorekoa izan behar da. Eta ez gaur bakarrik. Tamalez matxistenak emakumeak izaten gara. Eskerrik asko Jon. Muxu more, lila eta arroxak! ;D

    • Debeka ditzagun pilota eta aizkolaritza!
      Utikan Etxepare, Leizarraga etra Oihenart! Denak gizonak, eta gainera, kristauak!

  • Orduan ezin da mus partidarik organizatu?

  • Hagitz ongi Nekane! Utikan artxoen esku-pilota profesionala ere, arraiua!
    Zu bai zu aitzindaria.

  • Txapelketa irekia bada denontzat eta elkartean sekulan ez bazaie emakumeei deustarako oztoporik jarri, emakumeen ardura da parte ez hartzea edo bestelako txapelketarik ez antolatzea. Eta mundua, kolore guztietakoa, hobe.

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-09 16:33

    Zergatik ez da egiten txapelketaren puntuazioaren erdia mus txapelketa batekin , eta bestea arropa josteko lasterketa batekin? Rol desbedin bi, txapelketa bi! Parekidetasuna!

    Eusko jaurlaritzak dirua plenty: feminismoa? Diru laguntzak. Pazifismoa? Diru laguntzak.

    • Ez al da oso sexista musa gizkonezkoen roltzat eta jostea emakumezkoen roltzat hartzea?

  • Emakumeen balioak lantzen ez dituzten jarduerak abolitu behar dira. Emakumeok ez dugu lehiatzen. Lehia gizonen kontua da. Guk konpartitu egiten dugu. Nork egiten ditu gerrak? Gizonak! Orduan? Euskal Herri feminista batean sinisten dut. Iraultza edo feminista da edo ez da. Patriarkatua eta kapitalismoa suntsitu. Adi eraso sexistei! Gora Euskal Estatu FEMINISTA!

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-09 17:31

    Emakumeek ez dute lehiatzen, egia hutsa! Nik horrela irudikatzen dut euskadi feminista: Lehiarik ez. Jan eta lo. Larrua jo. Adarrak jarri gizonari. Alabak maitatu, semeak ehizara.

  • Nekane… aitortu ezan… Ez dakin musean!

  • Aze debate maila. Mesedez…ez segi bide horretatik, ez alde eta ez kontra!

    • Ze debate maila nahi dezu feminismoa burugabekeriaren muturrera eramaten dutenekin? Beraiek bakarrik jartzen badira ebidentzian.

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-11 16:39

    Feminismoa aspergarria da.

    Feminismoa estatikoa da. Gizonezko eta emakumezkoak giza eskubide eta errespetutik haratago doazen arau sozial ilogikoak izatera behartzen ditu (dantza nola egin, nola begiratu ligatzerako unean, nola hitzegin, nola jantzi…).

    Feminismoak bizitza geldiarazten du.

    Feminismoa berdintasun inposatua da, lanpostua pertsona baten egokitasunaren ikuspuntutik egin ordez Estatuak behartu egiten du emakumeak hartzea, egokiak izan ala ez, polizia, ejerzito, suhiltzaileen lanpostuetan froga errazagoak dituzte. Azken urteetako lanpostuen ia %90a emakumeek hartu dituzte.

    Feminismoa gorrotoan oinarritua dago. Ez da eskubide berdinak jarri nahi jende guztiari, emakumeei familia, administrazio, kultura… eta abarrean aginte rola eman nahi zaio, merezita ala ez.

    Feminista ez den parekidetasunaren aldeko emakumeek ez dituzte trauma sexualik izan. Legio feministetan ordea begibistakoa da haien misandria eta gorrotoa.

    Feminismoak gizonezkoa behartzen du aita izatera, baimenik eskatu gabe.

    Feminismoak esklabu egiten gaitu, aska zaitez

  • Oso aspergarria da feminista izatea bai, eta, e N.O.L.A. gay, zu bezalako asko dagoen bitartean feminista izaten jarraitu beharko dugu
    Abertzale izatea ere oso aspergarria da eta askok abertzale izatera behartzen naute
    Euskara defendatzen ibili beharra ere oso nekagarria da. Euskara, besterik gabe, hitzegin, jolastu, haserretu, maitatu….beharrean euskarai buruz hitzegin eta hitzegin behar izaten dugu, sarri gazteleraz…
    Eta dena horrela… Inork etzidan esan euskaldun eta emakume izatea zeinen gogorra den

    • e N.O.L.A. gay 2014-03-13 13:33

      Barkatu, baina euskaldun eta abertzalea izatea itzela da, sekulako zoriona. Bizitzaren dinamismoa, biziraupena, ulertu dugu ongi euskaldunok, eta horretatik bizi gara. Badakigu hau galdu/irabazi besterik ez dala, Onenak irabazi eta bizirauten du, okerrena desagertzen da. Ongi dakigu hori euskaldunok… Hau bai jolas dibertigarria!

      Feminismoa en kambio heriotza da. Bizitza geldiarazten du. Emakumearen gizonarekiko inposaketa hutsa da. GELDITU DEZAGUN!

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-14 13:00

    Non dago Emakunde?
    Non dago ezker abertzalea?
    Gaurkoan ez Espainiarekin elkartasunik biolentzia hembrista salatzeko?

  • e N.O.L.A. gay 2014-03-18 11:28

    Erlantz?? Nik, zu bezela agian edo agian ez, ezizen bakarra darabilt. Ado amona mantangorri bereziartua duzu izena?