Ez adiorik Koko, gogoan zaitugu!
Ez adiorik Koko, gogoan zaitugu!
Enbata.info ataritik hartutako idatzia da honakoa:
Otsailaren 24an, arratsaldeko 16:30tan, Biarritzeko gorputz erraustegian, Koko Abeberry-ri omenaldi bat eskainia izan zitzaion.
Koko-rekin, Enbatak bere aitzindari edo bide erakusleetarik bat galtzen du, 50 urte pasa Enbataren bidelagun izan dena,
Gure belaunaldiko abertzaleak oroituko dira Kokok Enbataren hastapenetik idatzi zituen hainbat artikuluetaz. Artikulu horiek indartsuak bezain untsa egituratuak eta sendoak ziren, beti abertzaletasunaren ikusmoldea jendartean zabaltzeko behar zen pedagogiarekin. Kokoren idatziak garai hartan esker txarrekoa zen lur honetan abertzaletasuna poliki poliki errotzeko baitezpadakoak izan ziren.
Kokoren ekarpenek, hara nola laikotasunari buruz idatzi zuenak, lagundu dute Iparraldean sortzen ari zen filosofia abertzalearen moldaketa, haran nola 60 hamarkadan nagusi zen ideologiatik urrunduz.
Abokatu sutsua, eskuzabala eta desinteresatua, Kokok atxiki du, hamarkadetan zehar, Enbatan presoei buruzko kronika. Uspelduriko militanteek pairatzen duten itxialdi eta bakartasunaren eztitzeko Kokok atxeman zuen bide bat.