Every day a fiesta
Nolakoa den gizakia. Nolakoak garen. Gerrak antolatzen ditugu botere gehiago eskuratzearren, gorrotoa transmititzen dugu etsaiak zeintzuk diren argi uzteko eta gezurra diren gauza negatiboak esaten ditugu besteetaz ongia eta gaizkia zeintzuk diren argi uzteko.
Futbolarekin gertatu ohi da askotan. Bihotza txuri-urdin dutenek ezin dute hori aldatu.[1] Zuri-gorriak ere ez dituzte eleketatik ateratzen. Haien taldea da hoberena, hamar gol sartu dizkiotenean ere! Eta besteak… zerri hutsak! Oso euskaldunak guztiak baina lehenengo futbol taldea doa. Taldea bihotza da, taldea bizia da, taldea… edo ezer ez! Taldea edo hil!
Parrandan ateratzean, ordea, aurreiritzi, gaizki ulertu, min eta gorroto guztiak alde batera utzi ohi dira. Mozkortzeak batzen ditu zale amorratu guztiak. Urteko juergarik hoberena botatzea da bizia. Bat-batean guztiok gara gizaki, guztiok gara lagun, guztiok gara anai. Krisi garaian egonda ere, berdin dio! Hurrengo kalimotxora nik gonbidatuko zaitut!
Every day a fiesta, ez al dute ba hala adierazten gure aurpegi ederretan segundoro marrazturik ditugun irribarre erraldoiek?
[1] Ze grazia egiten didan txikitako realzaleek orain esaten dutenean Errealekoak direla, “Barçaren ondoren”.