Eva Ferreira errektoregaiak uko egin dio hauteskunde eztabaidetan parte-hartzeari
Eva Ferreira errektoregaiak uko hauteskunde eztabaidetan parte-hartzeari –
Joxerra Bengoetxea EHUko errektoretzarako hautagaiak gaurko prentsaurrekoan azaldu duenez, atsekabetuta ematen dute prentsaurrekoa, baina ez zaie beste erremediorik geratu. Eva Ferreira errektoregaiak uko egin dio euskal komunikazio erakunde publikoak (EITBk) proposatutako telebista eztabaidetan parte hartzeari, eta zailtasunak jarri dizkio Ikasle Kontseiluari ikasleen aurrean eztabaida bat antolatzeko, azkenik eztabaida hori egitea onartu duen arren.
Lehenengoari dagokionez, azaldu du EITB irailetik dabilela lanean eztabaida horiek antolatzeko, eta Ferreira erantzunik eman gabe egon dela aste honetara arte. Telebistako eztabaidetan parte hartzea ukatu du. Ulergaitza dela adierazi du Bengoetxeak, euskal telebista publikoa bitarteko ezin hobea baita inpartzialtasun osoz eztabaida antolatu, unibertsitate komunitateari proposamenak helarazi eta EHU euskal jendartera hurbiltzeko.
Azkenean, Radio Euskadin debate bakarra egingo dutela adierazi du Ferreiraren hautagaitzak, gaztelania hutsez. Euskal Herriko Unibertsitatean bi hizkuntza ofizial ditugu eta euskarazko eztabaida ere merezi du gure kidegoak.
Bigarrenari dagokionez, ikasle Rontseiluari ere zailtasunak jarri dizkiote eztabaida antolatzeko. Ikasleen ordezkariek ekainaren bukaeran luzatu ziguten bi hautagaitzei ikasleei zuzenduta eztabaida egiteko proposamena. Guk hasieratik prestutasuna adierazi genuen; Ferreiraren taldea, ordea, urriaren bukaerara arte erantzun gabe egon da, eta lehenengo erantzunetan agenda beteta zutela adierazi zioten Ikasle Kontseiluari, eztabaida saihestu nahian. Ondoren, publikorik gabe egitea eskatu zuten, streaming bidez emitituta.
Gaineratu du hautagaitzen arteko elkarrizketa hobetsi eta Ikasle Rontseiluaren autonomia errespetatu beharrean, ikasleen ordezkariei egindako presio bidez bideratu dutela harremana. Azkenik, Ikasle Rontseiluaren irmotasunari esker, eta hasierako proposamenari eusten ziotela esan eta gero, Ferreiraren hautagaitzak eztabaida hori egitea onartu du. Ulergaitza ikasleen parte-hartzeari horrelako oztopoak jartzea, are gehiago aintzat hartuta aurreko Errektoretzarako hauteskundeetan ikasleen %2,06ak bakarrik parte-hartu zuela.
Halaber, prentsaurrekoan azaldu dute ikasleei zuzendutako eztabaida guztiz beharrezko eta aberasgarria bada ere, unibertsitateko beste kideek, irakasleek, ikerlariek eta TEKAZEL alorreko langileek merezi dutela eurei lotutako gaiei dagokien eztabaida.
Bestalde, beste kezka bat ere adierazi du Bengoetxeak, ez baita boto sistemarik ezarriko presentzialki joan ezin duen kidegoarentzat, dela ezinduta dagoelako, dela atzerrian dagoelako (EHUko kide asko daude atzerrian mugikortasun programetan edo egonaldi akademikoetan).
Hori guztia aintzat hartuta, Bengoetxearen hautagaitzak honako eskaera egiten dio Eva Ferreirari: hasierako jarrera aldatu eta telebistako eztabaidetan parte hartzea onar dezala; ona izango baita bi hautagaientzat, unibertsitate eta hedabide publikoarentzat eta euskal jendartearentzat.
Azkenik, adierazi dute proiektua zabaltzeko traba hauek aurkitu arren, ilusioz beteta jarraitzen dutela, eta gogotsu daudela osatutako programa unibertsitate komunitatearekin partekatzen jarraitzeko.
Eva Ferreira errektoregaiak uko egin dio hauteskunde eztabaidetan parte-hartzeari