Eusko Jaurlaritzaren politika nola ulertu?

MTI5Mg==

Azkenean “Euskadi saboreala” da Eusko Jaurlaritzak EAE nazioartean saltzeko aukeratu zuen leloa. Ez da “Basque Country Euskadi Spain” delakoa, ez dira hain “memeloak” izan, erratua nengoen. Badirudi hori aukeren artean zutela, baina azkenean, zentzudunago eta arruntago bat erabiltzea erabaki zutela. Baina nola ulertu Lopezen politika “normalizatzailea”? Nola ulertu egin dituen aldaketak? Nola? Batek baino gehiagok esan zuen “Basque Country Euskadi Spain” leloa erabiltzea harrigarria litzatekeela. Zuri harrigarria litzaizuke PSE-PP akordioaren ondorio bezala?

Helburuetan gakoa

Patxi Lopezek lehendakariaren makila hartu zuenean, gure unibertsitarien pisuan gehien beldurtzen ginduena, PSE baskistenaren itzulera zen. Beldurtzen ginduen aldaketaren abiadura mantsoa izango zela pentsatzeak. Sozialisten helburua EAE soziologikoki aldatzen joatea bazen, hori egin behar zuten; adituen aholkularitza batekin, haien espainoltasuna asko leundu. Garaipenaren ondorioz ekidin behar zuten, etorkizunera begira, bero-beroan kaltegarriak liratekeen erabakiak hartzea. Erakutsi behar zuten “hemen ez dela ezer aldatzen sozialistek gobernatzen dutelako”. Baina gauzak ez dira horrela gertatu.

PPrekin akordioa egitea eta sozialismo baskista berreskuratzea guztiz bateraezinak dira

Zapatero eta PSOEren buruzagitzak sorpresa jaso zuen PNVren 30 jesarlekuek eta PSEren bigarren postua ikusita eta B planari ekin behar izan zioten. “Euskadiko gehiengoa ezin bada bereganatu, Espainiara begira etekina ateratzen saiatuko gara.” Gauzak nahi bezala atera ez zirenez, PSEk PPrekin paktua egin zuen EAEn. Baina PPrekin akordioa egitea eta sozialismo baskista berreskuratzea guztiz bateraezinak direnez Espainiara begira gobernatzen hasi ziren.

Zapaterok mugitzen ditu Ajuria eneako hariak. Zapaterok PPrekin eginiko paktuarekin gainetik kendu du Raxoik “euskal arazoarekin” egiten zion oposizio gogorra. Bestalde Espainiako gizarteari begira Patxi Lopez izena duen sinbolo bat sortu du, hurrengo espainiar hauteskundeak irabazten lagunduko diona. Patxik bere politikarekin EAEn lortu duen bakarra Madrilen heroi bat bezala tratatzea da, Euskal Herrian PPkoak, Redondo Terreros eta Rosa Diez bakarrik ditu gustura.

Irudia | Presoen argazkiak delitu? | Ez. G | Creative Commons By SA
Ares, atxiloketak, EAE, Ertzaintza, Euskadi saria, Eusko jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Madison Avenue, Madrid, Patxi López, Zapatero
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude