Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa aitortzen dio Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkarteari
Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa aitortzen dio Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkarteari –
Urriaren 18an, Gobernu Kontseiluak dekretu-proiektua onartu zuen, Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Gipuzkoako hainbat egoitzatan duen egitekoa eta ibilbidea balioesteko.
Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkartea 2012an sortu zen Donostian. Harrezkero, Donostia Ospitaleko pediatria-eremuan dauden adingabeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan dauden adinekoen bizi-kalitatea eta osasun emozionala hobetzeko lanean ari da. Klownaren baldarkeria, musika, jolasa, magia, etab. bezalako teknika artistiko ezberdinen bidez, elkarte honek umorea gaixotasun eta zaurgarritasun guneetara eramaten du.
Azken 6 urteetan, ospitale-bisiten eta ebakuntza-gelara laguntzearen programaren bidez 15.000 pertsona artatu dira haurren, senideen eta osasun-langileen artean. Egoitzen kasuan, guztira 5.000 pertsona egoiliar eta langile soziosanitario bisitatu dira.
Horrela, administrazio-aitorpen horrek adierazten du ospitaleratutako edota zentroetan bizi diren pertsonen emozioen hobekuntzan laguntzea interes orokorreko helburua dela eta Algaraklown horretarako eratuta dagoela.
Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa aitortzen dio Algaraklown Ospitaleko Pailazoen Elkarteari