Euskarazko atlasa sortzen
Euskarazko Wikipedian 41.500 artikulu pasatxo daude hau idazterakoan. Horietako batzuk txikiak dira, zirriborroak, beste batzuk artikulu dexenteak, nabarmendutakoak. Badira milaka artikulu leku izenak direnak, geografikoak. Eta horiek artean badira hainbat Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak direnak: herriak, auzoak, ibaiak, mendiak, eraikin bereziak, baserri historikoak… guztiak Euskaltzaindiaren izendegia errespetatzen saiatzen. Eta artikulu geografiko guztien artean badira batzuk koordenatuen datuak dituztenak, eta horiekin inoiz euskaraz osatu den atlasik osoena sortzen dabiltza Wikipediako lankideak.
Ikus dezagun adibide bat: Dorrao. Goian dago argazkia. Ez da oso artikulu luzea ere, baina Ergoienako kontzeju bat izateko informazio nahikoa du. Ziurrenik idatzizko edozein entziklopediak baino informazio gehiago izango du artikulu honek. Ikusten duzuen bezala eskubiko zutabean taula bat dago, txantiloi batekin sartzen dena. Bertan armarria, kontzejua zein udalerrikoa den, Euskal Herriko mapa batean non dagoen, garaiera, biztanleria eta koordenatu zehatzak ematen dira. Eta horren inguruan da artikulu hau.
Bai artikuluaren goialdean bai eta eskubiko taulatxo horretan koordenatu batzuk agertzen zaizkigu. Koordenatuen gainean klik egingo bagenu honako orrialdera joango ginateke (froga egin dezakezue). Baina interesgarriena mundu-bolaren gainean klik eginda gertatzen dena ikustea da. Bola horrek aleman batzuek garatutako WikiMiniAtlasa martxan jartzen du. Sistema konplexua da, baina era berean oso sinplea. Koordenatuak dituzten artikuluek “koord” izeneko txantiloi bat erabiltzen dute. Noizbehinka alemaniako erabiltzaile batek txantiloi hori duten orrialde guztiak biltzen ditu automatikoki eta informazio hori ateratzen die. Ondoren beste erabiltzaile batek informazio hori 360º luzera eta 180º latitude duen mapa huts batean jartzen du, puntu bakoitza bere lekuan. Mapa hori benetakoa da, baina oso zaila egiten da irakurtzea ez baitugu ikusten kostaldea edo errepiderik. Ondoren datu horiek hartzen ditu beste erabiltzaile batek eta hainbat iturrietatik jasotako mapa txertatzen dio azpitik: openstreetmap, mapgenerator, NASAren Astra irudiak… edozein jatorri libre erabili daiteke. Bada, puntu horrek beste dimentsio bat hartzen du eta hori da ikusten duguna mundu-bolaren gainean klik egiterakoan:
Ikusten denez honela puntua non dagoen agertzen zaigu, beste puntu batzuekin batera. Herriak normalki puntu txiki batekin agertzen dira, 10.000 biztanletik gorakoak beste puntu handiago batekin, 100.000tik gorakoak are eta handiagoa eta horrela 10.000.000 biztanle dituzten hirien puntu larrirarte. Mendiak ere triangelu batekin agertzen dira. Eta zer diren ez “dakien” puntuak (hori koordenatuekin batera esan behar baitzaio) hirukitxo batekin. Mapa hau interaktiboa da, eta zoom gehiago sartu ahal zaio:
Mapan oraindik puntu batzuk gaizki agertzen dira, baina horiek zuzentzeko aukera ere ematen duenez (koordenatuak ondo jarrita) hurrengo edizioan bere lekuan agertuko dira, beste askorekin gertatuko den bezala. Honela, pixkanaka-pixkanaka euskara hutsez inoiz egindako atlasik osoena eraiki ahal izango da. Eta zuk ere parte hartu ahal duzu, Wikipedian artikuluak eginez, edo daudenei euren koordenatuak jarrita!
[…] bat euskaraz egiteko ahaleginari buruz artikulu hau gustatu […]
Erabat ados hiikern, Asier. Ni lehengo urtean izan nintzen lehen aldiz Heletan, eta benetan Festibalaren giroaz eta filosofiaz maitemindu nintzen. Horregatik aurten sarrerak salgai jarri bezain laster erosi nituen, taldeak jakin aurretik. EHZ-k merezi du. Izan huntsa!