Euskaraz bizitzea bermatuko duen hezkuntza ereduaren aldeko hautua egin dezaten dei egin die Kontseiluak gurasoei
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasle berrien ikastetxeetan izena emateko kanpaina zabaldu da gaur eta aurki Nafarroan ere abiatuko da matrikulazio kanpaina. Honen harira, Kontseiluak euren seme-alabak non matrikulatu erabaki behar duten gurasoei, D ereduaren alde egin dezaten deia egin nahi die. Izan ere, gaur gaurkoz eredu horrek soilik bermatzen du ikasleak euskaraz bizitzeko aukera izatea.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren iritziz, “euskaraz bizitzea da gure helburua eta horretarako ezinbesteko baldintza da herritarrek euskara ezagutzea eta erabiltzea. Euskal herritarrek euskara ikasteko eta euskaraz ikasteko eskubidea dute eta hori bermatu egin behar zaie”.
Kontseiluak egina du ikasleak euskalduntzeko proposamena, Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Hainbat arduradun politikok egiten duten irakurketa maltzurraren inguruan, “hizkuntza bat eta beste kontrajarriz, euren seme-alaben bizitzan erabaki garrantzitsua hartu behar duten gurasoak ataka zailean jartzen ditu. Kontseiluaren ustez, uztargarriak dira euskalduntze maila egokia izatea eta beste hizkuntza batzuk ikastea; bai hori bai, irakats hizkuntza euskarak izan behar du”, Bilbaoren iritziz.
Azken urteotan agerian geratu da gaur egun indarrean dauden hezkuntza ereduen artean euskalduntzen duen eredu bakarra D eredua dela eta hortaz, gurasori hori hauta dezaten dei egin die Kontseiluak. “D eredua da ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko ereduari gehien hurbiltzen zaiona”, esan du Bilbaok.
Azken garaian Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministeriotik prestatzen ari diren erreformaren harira, Kontseiluak argi du irtenbidea non dagoen eta aurretik azaldu izan duen moduan, garai ezin hobea da hau Kontseiluko hezkuntza sektoreko bazkideen lankidetzarekin osatutako proposamena (arestian aipatutakoa) indarrean jartzeko.
Kontseiluak, D ereduan matrikulatzeko deia eginez egindako espota: Zure aukera
zure erabakia from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
RT @zuzeu: Euskaraz bizitzea bermatuko duen hezkuntza ereduaren aldeko hautua egin dezaten dei egin die Kontseiluak gura…: http://t.co …
RT @zuzeu: Euskaraz bizitzea bermatuko duen hezkuntza ereduaren aldeko hautua egin dezaten dei egin die Kontseiluak gura…: http://t.co …
RT @zuzeu: Euskaraz bizitzea bermatuko duen hezkuntza ereduaren aldeko hautua egin dezaten dei egin die Kontseiluak gura…: http://t.co …
RT @zuzeu: Euskaraz bizitzea bermatuko duen hezkuntza ereduaren aldeko hautua egin dezaten dei egin die Kontseiluak gura…: http://t.co …
iada ez da nahikoa euskalduntzea, Euskal Herriratzea da behar duguna. Eredu bakarra dago Euskal Herri osoan zabaldurik dagoena. Hori da egin beharreko aukera.