‘Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian’

Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian – 

Gorka Torre euskaltzale eta ekintzailearen hitzaldia ekainaren 12an Azpeitian. Basazabal jauregian izango da, 18:30ean.

Gaia: ‘Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian‘. Zaparraiek eta Naziogintzak antolatu dute.

Joan den martxoan Baionako Auzitegiak 500 euroko isuna eta hilabete bateko kartzela zigorra jarri zion Gorka Torreri, Donibane Garaziko eta Izpurako (Nafarroa Beherea) hainbat osasun etxetan euskararen aldeko pintadak egitea leporatuta. Herribiltzak antolatutako ekinbidean parte hartu zuen Torrek orduan. Bere bizitza militantean hainbat ekintza egina da; asko, euskararen alde. Ekainaren 12an Azpeitian izango da hitzaldi bat ematen. Zaparraie euskara taldeak eta Naziogintza taldeak antolatu dute saioa.

Frantses Estatuko agintariek euskara zapaltzen dute.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek, zapalkuntza hori ez dugula onartu behar diote, eta zapalkuntza horren parean euskal herriak bere hizkuntza babestu behar duela aldarrikatzen dute.

Ikasle hauek joan den ostiralean burutu zuten mobilizazio egunarekin Herribiltzako kideok bat egin ginuen, eta arrastirian, Ipar eta Hego Euskal Herriko bost euskaltzaleek ekintza bat burutu ginuen. Baionako Suprefeturaren horman, frantses Estatuko agintariei zuzendutako mezua idatzi ginuen: “Geldi euskara zapaltzea”.

Beranduago, Baionako Herriko Etxearen ondoan, poliziek, ekintza horretan parte hartu zuen Gorka Roca Torre atxilotu zuten eta Baionako komisaldegira eraman zuten. 24 orduz bertan atxiki ondoren larunbat arrastirian askatu zuten.

Larunbat goizean, Baionako suprefeta bera komisaldegira plenta pausatzera joan zen.

Hori dela eta, Gorka auziperatu dute eta irailaren 10ean Baionan epaituko dute.

Atxiloketa eta epaiketa bidegabe hauek salatzen ditugu. Bestalde, poliziek, ekintzan erabili ditugun tindu Spray-ak lapurtu dizkigutela salatu nahi dugu ere. Berri batzu eskuratuko ditugu eta ikasleekin batera “Geldi euskara zapaltzea” frantses Estatuko agintariei adierazten segituko dugu.

2024ko maiatzaren 19an

Herribiltza

Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude