Euskara sarean zabaltzeko Maite Goñiren bost proposamen
“Hizkuntza baten nagusitasuna sarean duen presentziaren baitan neurtzen da”. Maite Goñi sareko euskal aktibistak bere blogean argitaratu zituen orain aste batzuk euskara sarean zabaltzeko bost proposamen. Jarraian dituzu laburtuta eta moldatuta.
1. Iruzkinak utzi: Lehen urrats gisa, iruzkinak idaztea izan daiteke euskaraz sarean hasiberria denarentzako abiapuntua.
2. Bidali zure artikuluak agerkari digitaletara: ZuZeu edo Sustatu bezalako blog partehartzaileetara bidaltzea artikuluak.
3. Blog bat sortu gustuko duzun gaiarekin: Idazteko grina eta kontatzeko zer edo zer izatea besterik ez duzu behar blog bat sortzeko. (WordPress, blogger, blogari…)
4. Euskarazko Wikipedia sustatu: Euskarazko Wikipediak 106.124 artikulu ditu. Kataluniarrek 356.448 dituzte, galiziarrek 76.971. Edonork egin dezake ekarpena!
5. Sortu kontu bat Twitterren: Euskaldunon sarea sortzeko balio du, eta horrenbestez euskarazko edukiak zabaltzeko.
Jatorrizko gomendioak eta artikulua irakurtzeko hemen. Aurretik ere ZuZeun Albisteak 2.0 erabiltzaileak “Euskara eta sarea hedatzeko, zer egin beharko genuke?” publikatu zuen.