Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak behar ditu EMUNek
EMUN KOOP. E.k, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko honakoak behar ditu: EUSKARA PLANAK GARATZEKO HIZKUNTZA TEKNIKARIAK
Horretaz gain, honako arloetan esperientzia duten pertsonen curriculumak jasotzeko epea ere ireki dugu: IMMIGRAZIOA eta KULTURGINTZA.
Kontuan hartuko dira:
- Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea, eta komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
- Euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea.
Probak, apirilaren 26an, arratsaldean, egingo dira, eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.
Curriculuma sartu gure webguneko “lan bila?” atalean.
Azken eguna: apirilaren 16a
Mila esker eta ondo izan.