Euskaltzaleak euskararen alde harrotzera
Euskaltzaleak euskararen alde harrotzera –
Joan den urriaren 6an, tindaketa baten bidez, Nafarroa Behereako Larzabaleko Hilarri Biribilen Interpretazio Zentroaren seinaletikan lehentasuna euskarari eman genion.
Botere publikoek tindaketa hori aski fite ezabatu zuten, segurazki ez zelako aski polita. Horregatik, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatutako Euskaldunon Harrotze Astearen karietara, tindaketa berriz egin dugu, ederrago!!!
Hona ekintza honen arrazoia:
Euskara desagertzeko bidean da
Euskal Herrian, euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, Larzabaleko Hilarri Biribilen Interpretazio Zentro honetan bezala.
Dagoen egoeran euskara desagertzeko bidean da, zeren hizkuntza batek, bizitzeko, lurralde bat nun herritarrak lehentasunez hizkuntza horretan mintzatzen diren behar du.
Euskal Herrian lehentasunez euskaraz !
Euskaltzaleak euskararen alde harrotzera gomitatzen ditugu!!