Euskaltelen garaipenik handiena
Euskaltelen garaipenik handiena
Euskaltel-Euskadik agur esan die txirrindu zaleei, Espainiako Vueltan talde hoberenaren garaikurra erdietsiz. Ikurrina podium gainera igota adio egin ere. “Gure garaipenik handiena 20 urteetan Euskal Herriaren izenean lehiatzea izan da!”, idatzi du Mikel Astarlozak, agurraren argazki historikoarekin batera.
Gure garaipenik handiena 20urteetan Euskal Herriaren izenean leihatzea izan da! ¡Una imagen vale mas q mil palabras! pic.twitter.com/HM7AbTiloi
— Mikel Astarloza (@mikelastarloza) September 15, 2013
Madrilen amaitu den lasterketa Euskaltelentzako omenaldia ere izan da. Tropelaren buruan abiatu dira, zaleen txaloen artean. Behin lasterketa amaitutakoan, podiumera txirrindulariak ez ezik taldeko langileak ere igo dira. Izan ere, taldekako sailkapenean lehenbizikoak izan dira, Movistar eta Astana taldeen aurretik.
Samuel Sanchez ,2000.urtetik taldean ibili dena eta azken urteetan taldeko liderra izan denari ez diot inoiz euskarazko hitz bat esaten entzun…ez dut uste Euskal Herriaren izenean lehiautu duenik….Euskal Herriko diruaren izenean bai ordea….
Zer axola du Madrilen Euskaltel multinazionalak egin duen ez dakit zer? Zertarako idatzi duzu hau?