Euskaldun baino athleticzale gehiago dago Euskal Herrian

Euskaldun baino athleticzale gehiago dago Euskal Herrian –

Ander Elordui, BERRIAn.


Euskaldun baino athleticzale gehiago dago Euskal Herrian
Arg: Diego Sideburns

Bizkaitarra naiz, euskalduna, baina batzuetan nahiago nuke urrundu. Herriaren ordezkariak diren horiek Espainiako Kopa irabazi dute. Zorionak! Nik ere ospatuko nuke irabazi izan banu; nire familiak ospatuko luke; nire lagunek ospatuko lukete.

«Unique in the world» diren, etxebizitza bat hilabetean erosteko gaitasun ekonomikoa duten eta paseoak ibaian gizonezko izateagatik ematen dituztenek ez dute nire oihua ondoan izango. Eta euskaldunok, askatasunaren eta berdintasunaren pina gainean, askotan zabaldu dugu harro gure berezitasuna. Azukrea izan eta bakailaoa gazitu nahi.

Ez dut ulertzen. Erlijioek eragindako gatazkak egunero entzun eta gero, hedabide publikoetan eta hauteskunde-kanpainetan irabazi kolektiborik gabeko zaletasunak bultzatzea erabaki da. Mundu globalean «Euskadi-Basque country» zabaltzeko estrategiak funtzionatuko du noizbait, nonbait, koherentzia erabili eta gizarte soil bezain eraginkor bat eraikitzen den arte.

Euskaldun baino athleticzale gehiago dago Euskal Herrian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Euskaldun baino athleticzale gehiago dago Euskal Herrian”-ri buruz

  • Ez nauzu futbolzale, beraz, ez naiz Athleticzale, baina Athleticaren garaipena ospatu dut. Euskaldunok orokorrean, talde moduan, ezer gutxi ospatzeko izaten dugu. Norberak bere bizimodu pribatuan ospatzeko hamaika zio izan ditzake, baina talde moduan, era kolektiboan, ezer gutxi ospatu izan dugu azkenengo urteetan. Behin herri moduan ospatzeko zerbait lortzen denean (kontraesanak kontraesan eta modu kritikoan) ospatu dezagun, gehienbat indibidualismoak gobernatzen duen garai hauetan, ilusioa kolektiboa ere izan daitekela ahaztu ez dezagun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude