Euskal politikaren giltzarriak
Euskal politikaren giltzarriak
Gure Herri txiki honetan politikaz zerbait ere jakin nahi duenak bi gauza, bi giltzarri, barneratu behar ditu: Ezker Abertzaleak beti du arrazoi eta Ezker Abertzalearenak baino balio sozialista, humanista, feminista, parekide, ekologista, independentista, internazionalista, euskaltzale, iraultzaile, asanblearista, parte-hartzaile, demokratiko eta aurrerakoiagoak ez dira existitzen. Hori guzia behin geureganaturik hasten ahal gara, bekarrik, euskal politikako bitxikeriak entenditzen: hala nola Ezker Abertzalearen umiltasun erabatekoa edota Ezker Abertzaleak, zeruan kantari dabiltzan aingeruen gisan, jariatzen duen usain garbi eta aratza.
Ez da harritzekoa, hortaz, Otegik eta haren artaldeak lehen mespretxatu eta iraintzen zuten Ibarretxe, orain goretsi eta laudatzea; lehen baztertu eta arbuiatzen zuten hiru errealitate juridiko-administratiboen abiadura desberdinduen estrategia peneuvetiar eta espainola, orain punta-puntako estrategia eraginkor, potentzialdun eta bideragarritzat hartzea; lehen, herri-harresien itxuran, hain sutsuki babesten zuten desobedientzia zibil, koloretsu eta parte-hartzailea, orain, bandera espainola jartzen dutelarik, alde batera uztea; edota lehen hain aurrerakoi, horizontal, demokratiko eta herriarena zen Ezker Abertzalea, orain arte inertzia bertikalisten menpe egon dela aitortzea. Aldaketa hauetaz aparte egon dira beste aldaketatxo batzuk, baina txikikeriak baino ez dira: Ezker Abertzalearen kolore aldaketa —beltz ilun serioetatik Pirritxen armairu koloretsu osoa jartzeraino— edota jendea akabatzea ondo dagoela esatetik gaizki dagoela esaterako aldaketa prozedimental eta burokratiko hutsa kasu.
Ezker Abertzalearen baitan eman den prozesu eraldatzaile hau, haatik, ez da euskal politikaren normaltasunaren isla baino. Gu ja ohituak gaude ikustera AHTari eta Gipuzkoako Errauskailuari erabat konbentziturik baietza eman zioten Eusko Alkartasunako ordezkariak azpiegitura —edo obra faraoniko edo horrelako zerbait sataniko eta izugarria— hauen kontrako apologia sutsua egiten, eta parte-hartze, herri-galdeketa, hitza herriari eta beste hainbat milioika esapide zerabiltzatenak berauei uko egiten, zergatik eta atez atekoa, jakina denez, prozesu parte-hartzaile orotik salbuetsia baitago.
Baina Herri honetara lehenbizikoz etortzen denak ikusten badu Arnaldo Otegi, umiltasunez bor-bor, Nelson Mandela dela esaten, bada agian ez du deus ulertuko. Eta esplikatu behar zaio, hain zuzen, egon badagoela artalde bat, auskalo zergatik, Ezker Abertzalea deitzen diona bere buruari —nahiz abertzalea ere ez den—, eta egia absolutuaren jabe dena. Hauek esaten badute gora atez atekoa, gora atez atekoa esan behar da, eta hauek esaten badute gora giza-eskubideak, gora giza-eskubideak esan behar da, baina haiek esaten dutenean bakarrik, noski, zeren horrela ez denetan sortzen baitira zatiketak eta kritikoak onddoak bezala nonahi, eta orduan esan behar da Patxi Zabaleta español, edota Aintzane Ezenarro diruzale, edota Urrusolo Sistiaga traidor. Aldaera hainbat ditu, baina denetan Ezker Abertzaleak arrazoi.
Horregatik, segur aski, gaur 2026rako den independentzia, 2026an 2050. urterako bilakatuko da, eta gaur munstro sataniko beldurgarri eta higuingarriena den Urkullu, 2026an herritarron eredu izango da, gainera, AHTaren abiadura bizkortzeko exijituko dute, eta mini-errauskailuak jarriko dituzte Euskal Herriko Gaztetxe guzietan autogestioaren izenean. Eta hori guzia, noski, Ezker Abertzalearen historiako 89. birfundazioa egin eta gero, esaka: «oraingoan bai, oraingoan oinarriekin bat egin dugu egitasmo subiranista hegemonikoa lor dezagun».
Kuriosoa da, nola ezker abertzaleari egiten zaion kritika ez den gaur egun zapalkuntzaren normalizazioan beste alderdi guztiek bezela parte hartzea, baizik eta lehenago egin ez izana.
Bai, zinismo eta hipokresia besterik ez dira desobedientzia aldarrikatuz gazteak epailearen aurrera bidali bitartean (ostegunean bi euskal herritar epaituko dituzte) udaletxeetan bandera españolak jarrita edukitzea; Urrusolo Sistiaga traidore, baina orain presoei presioa egitea bide berbera har dezaten; lehen parlamentutxo baskongadoa zena orain Eusko Jaurlaritza; lehen partizioa onartzea española izatea zela, eta gaur egun “estrategia eraginkorra”.
Hori bai, orain ezker abertzalea jadanik akabatuta zegoen noria autonomistara batzeak ez dio zilegitasunik ematen gure herriaren zatiketa “demokratikoari”, kapitalaren diktadurari, edo zoru “etikoari”.
Batzuek borrokatzeari utzi diote, baina borroka bide bakarra dela argi dago, testuan goraipatzen den “normalizazio politikoa” (zapalkuntzaren normalizazioa, finean) gertatu ez dadin.
Aurrera bolie!
Kontraesan horiek, egon badaude. Eta zuk zer proposatzen duzu?
“Kontraesanak egon badaude” esanda lasai geratu ordez, kontraesan horiei aurre egitea, eta esaten dena egiten denarekin bat jartzea. Nik neuk desobedientzia azken muturreraino eramango nuke, normalizazio politikoari aurre egingo nioke, eta langileriaren independentzia politikoa bermatuko lukeen alderdi bat sortuko nuke, Euskal Herri Sozialistaren bidean.
Baina kontua ez da zer egingo nukeen nik. Kontua da salatzekoa dela Sorturen hipokresia. Kontraesana ez da A esan eta B egitea. Hori gezurretan aritzea eta jendea engainatzea da. Kontraesanak gainditzeko daude, baina gezurretan aritzea, sistema guztiz zilegitzen den bitartean sasiiraultzaile plantak eginez, ez da kontraesan bat.
Berdin berdina omen da gauz bat errango dezula egitea ta hori egin , ta gero eztabaida luze baten ondoren beste zeozer probatu, ta gauz bat egingo dezula erran ta hortik gutxira kontrakoa egin ta esan?
Agian erratua nago baina noiz erraten zun HBk gora ETa edo?
Nik dakidala ez zuten kondenatzen uste zutelako hori ez zula balio gatazkaren konponketarako, hori behintzat ziotena, baina buruz ari naizenez. agian ez dut ondo gogoratzen.
Atez atekoan parte hartze gehiago behar zan? Ba agian erabakitzeko gutxienez %80a biziklatzen duten sistemen artean zein nahi zun jendea bai, baina atez atekoaren kontrako asoziazio guztiek ezetz zioten, 5garren artean ta atez atekoaren artean aukeratu behar omen zan soilik.
Ta 5garren edukiontzi ta atez atekoaren artean aukeratzeko ez da behar galdeketarik.
Zergatik? Ba gauza ez delako atez atekoa edo 5garrena, derrigorrez biziklatu edo errauztu baizik, arras ezberdina. Ta 5garrena europak dionaren aurka diohoa, EAjrentzako RGIarekin bezala, legeak bai baina arrazoia ematen badie.
Atez atekoan herri batzuetan zenbat egun ta ze ordutan pasako dira zaborra jasotzera hitzartu zuten, gutxitan kontsulta egin zan sistema ezagutu ta gero ta halare gaizki egina 5garrenaren aukera emanez.
Halare akatsak egin zituzten noski baina horien artean ez zegon EAJri jokoa jarraitzearena.
EAkoak ez dakit zer konbentzitu ditun Errauskalutik bizriklatzera pasatzeko, agian datuak izan daitezke, alde zeudenean 260 mila tona zabor sortzen ziren, orain 160 mila ta hori ez degula ahal degun guztia birziklatzen.
Halare agian komeni zitzaileako izan da.
ibarretxeri buruz, ezker abertzela zion estadu libre asociado delakoa ez zela helburua halare behar zitun bozkak eman zion aprobatua izateko, ta EAjn zitun etxai gehien Ibarretxek alde Espainizarzalearengatik. Orain dio estadulibre asociado dela helburua ? Ez, Ibarretxek ziona hasiera bat izan daitekeela, baina hor ere behar zitun bozkak eman zizkionean ere pentsatzen zula uste dut, baina halare hori ez zan helburua.
Erratzen dira denok bezala, gauza da esaten dutela hau egindo dutela ta hortan saitzen dira, PSEk errauskailuaren kontra zegon ta minutu baten iritziz aldatu zun, ta hor ez daude datuak bere alde. Ta EAjk jada….
EAjkk lehen independentziaren alde omen zegoen ta orain XXI.garren mendeko independentziaren alde dagoela dio bapatean, edo XXi. mendean independentzia ezinezkoa dela dio.
Artikulu ona. Zehatza. Zuzena.
Ezker abertzalea antzinako alderdi komunisten antzera bere hegemoniaren atzetik doa eta atzoko portaera gaitzetsia gaurko linea ofiziala bilakatu daiteke.
Baina aldaketa hau ez da lotsagabekeri ala oportunismoa, arau ideologiko bat baizik. Ezker abertzalea koherentea da bere ustezko inkoherentzian.
Gogoan dut pasadizu bat. Halako batean, Stalinek gartzelan sartutako zenbait militarrek esan zioten alderdi komunistaren buruzagiari: “aizu, orain zuek onartu duzue guk garai horretan esaten genduena”. “Bai -esan zien arduradun horrek- orduan oker zeundeten arrazoia izaten”. Ezker abertzalearen marxismoaren logika bide horretatik doa eta aberrantea da balio normaltsuen ikuspegitik.
Hemen komentarioen artean ikusten dira ideologia horren perla batzuk, “gezurretan aritzea, sistema guztiz zilegitzen den bitartean”. Noski, gezurrak esango balira sistema deslegimatuz beste gauza izango litzateke.
Kaixo, eskertuko lirateke zuzeneko erantzunak, nik ez ditut zure “perlak” baloratuko. Neretzat gezurra ez da zilegi, ez sistemaren baitan, ez eta honen aurkako borrokan, argi gera dadin.
Diodana da sistemaren baitan borroka eraman nahi den bitartean sektore zehatz bati iraultzaile zarela sinestaraztea gezurra esatea dela.
http://www.argia.eus/albistea/maltzaga-hil-da-gora-maltzaga
http://www.orreaganep.net/artikuluak/no-hay-ni-habra-paz-sin-independencia/
Barkatu, Lepale, ez da gehiago gertatuko. Urrengoan zuzenean erantzungo dizut desadostasunik badut zurekin.
Beste kontradizio eta hipokresia atalak:
* Euskararen alde daudela diote, baina EH atzerritar erdaldunez betetzearen alde egiten dute.
* Emakumearen alde aldarria egiten dute, baina musulmanen misoginia eta matxismoaren aurrean, mutu.
* “Adierazpen askatasun”aren alde daude, baina Berria, Gara edo Argia-n gustatzen ez zaien zerbait idatziz gero, zentsura faxista. Beno askotan ezta zentsura ere, argitaratu ere ez dute egiten (aldez aurreko zentsura).
Hala da.
HARROKERI GABE, BURUA TENTE
Aupa,
Badago herrii honetan purrustadarako eta kritika apurtzailerako afizioa, bai. Sofan jarri (ni nagoen bezala) eta kargadorea balez bete ondoren Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen direnen aurka hustu ondoren bere burua iraultzailetzat duenik.
Eta bai, Ezker Abertzalekoak pertsona normal-normalak gara, inor baino hobeagoak ez, baina txarragoak ere ez. Gure herriaren eta herritarren askatasun zein bizimodu duin baten alde borrokatzen gara, horrek harrokeri gabeko harrotasuna ematen digu, barkatu horrela bada.
Bai Euskal Herria saldu dugu eta horregatik ditugu 350 kide kartzelan. Euskal Herria saldu dugulako izan ditugu kartzelan gure zuzendaritza politiko guztietako kideak, baita herrietako militanteak ere.
Hamaika kontraesan izan ditugu bidean eta izango ditugu. Nork ez ditu kontraesanak bere eguneroko bizitzan? Normalean iraultzaileenak izaten dira kontraesan gehien dutenak, esaten dutena egitea oso konplikatua delako. Noski, esaten duguna eta egiten dugunaren arteko distantzia pertsona eta mugimendu gisa ahal bezain txikia izatea izan behar da iraultzaile ororen helburua.
Ni neu oso pozik nago Ezker Abertzalean egiten ari garen prozesuan. Zintzoa eta parte hartzailea izaten ari da. Milaka pertsonak erabaki dugu zer egin eta zer izan nahi dugun. Saiatuko gara, gogotik saiatu ere. Gure konpromisoa hori delako, saiatzea. Nahi duena etor dadila eta ez duenak nahi bere lekutik egin beza, nahi badu. Bestela, mistela.
Aupa Ibai,
Bi hitz, soilik, bota dituzunen harira. Nola esplika dezakezu 350 kartzelatu horiek, orain dela gutxi arte Ezker Abertzalearen estrategiaren erruz, legalitate espainola ez onartzera behartuak izatea, ergo kartzela zuloan egotera kondenatuak, eta orain, bat-batean, mirari zerutiar bat dela medio, legalitate hori bera onartu behar dutela aitortzea, haiek Segurako akordioa sinatzen dutelarik? Kontraesan hutsa deritzozu horri? Ala alimaleko hankasartze larri eta barkaezina? Edota esplika diezagukezu zer kontraesan mota den jendeari sufriaraztea ondo dagoela esatetik -ez dut neronik esaten, Ezker Abertzaleak sinatu eta bataiatu zuen Oldartzen ponentzian argiro jarria dago- gaizki dagoela esaterakoa? Jendearen biziarekin jostatzea kontraesan bat ote? Zilegia ote da “legalitaterik ez duk onartu behar, ustel hadi kartzelan”, eta bat-batean “onar ezak legalitatea eskuak garbi ditzagun” esatea… Ez dakit, kontraesan ideologikoak onargarriak dira, baina kontraesan errotikakoak ez.
Zeren orduan, eta hori da nik uste Mikel Aralarkok adierazi nahi duena, arrazoia ematen ari zarete urtetan barrena zuek orain esaten ari zaretena errepikatu dizuetenei. Alegia, beste batzuen bideak izan dira zuek gaur aitortzen dituzuenak.
Horrenbestez, iraingarria zaigu bestela pentsatzen genuenoi, urtetan zehar umiliatu eta mesprerxatu ondotik, gaur aintzako hartzea. Esan nahi baita, español, fatxa eta beste hainbeste irain aditu behar izan ditugu helburu jakin batzuk lortzeko legalitatea onartzea ezinbestekoa zela aldarrikatzen genuenoi, hiru errealitate juridikoen abiadura desberdindu hori defenditu genuenoi, edota Ortega libratu ondoko egunean Egin-eko titularra zen ‘Ortega vuelve a la cárcel’ deitoratu genuenoi. Beste hainbat adibide jar ditzaket, eta denetan Ezker Abertzalearen indarrak zanpatzen zuen gure iritzia, esanez gu ginela oker geundenak, Espainiaren morroi ginela. Hamaika entzun behar izan ditugu. Etq orain gainera aditu behar dugu, guk gure printzipio bakar bat ere aldatu ez dugunean eta koherentzia erabatekoa mantendu dugunean, batzuren boza esanez kontraesanak denok ditugula eta prozesu zintzo eta jatorra dela. Noiz eta hori 2011. urtean -urtero bezala- ere saldu zigutenean. Ez gara atzo jaioak, eta printzipio batzuk ditugu. Kontraesantxo horiekin ez etorri orain, gaur jaioak bazinate bezala. Koherentzia inportantea da bizitzan, baina politikan are gehiago.
Nik uste dut Mikel Aralarkoak kritika oso zehatza egin duela eta ezker abertzalearen kontraesanak aztertu dituela oso tentu handiz. Hori ez da kritika apurtzailea, baizik eta egitasmo politiko baten barrenminak azalean uzen dituen kritika.
Ezker abertzalea beti modu bikoitzean jokatu du; egia da (eta ezker abertzalearen borroka politiko-militarraren adierazgarri da hori) ezker abertzaleko 350 preso dira gartzelan baina modu berean ezker abertzaleko burukideek ituna egin zuen fiskaliarekin ETAkoak zirela onartuz gartzelarik ez ikutzeko. Batzutan errebelatu eta besteetan makurtu, marxismoaren teoriak erakusten duen bezala.
Ene Ibai, kontraesan asko edukitzea oso iraultzailea zarelaren adierazgarri izatea oso polita izan liteke eta beste ikuspegi batetik kriston aurpegi gogorrekoa zeren eta orain defenditzen direnak orain dela hogei urte defenditu izan balira bidean ez litzateke egongo hainbeste erahildako eta hainbeste preso irtertzeko esperantzarik gabe.
Mikel Aralarkoaren esanak enpirikoak dira eta ezin dira ukatu printzipio sakratu eta abstraktu batzuen izenean, iraultzaileak gara, eta abar esanez.
Ezker abertzaleak aurrera bota duen prozesua burutik beherakoa da eta gero eta jende gutxiago parte hartu du, Sorturi begira bagara behintzat. Bertikalismoa eta zentralismo demokratikoa garai leninisten motxila pixua nabari da horretan.
Ze pena dugun ez dugulako Euskal Herrian ezker abertzale demokratikorik eta etikorik (erahiltzea gaizki egon denaren etikarena esan nahi dut, etika iraultzaileak erahiltzea permititzen baitu).