Euskal Lurralde Batuen Konstituzioa idatzi du EGIk
Espainiako Konstituzioaren egunarekin batera, EAJren gazte erakundea den Gipuzkoko Euzko Gaztedik (EGI) Euskadirentzako Konstituzioa aurkeztu du “Europan errealitate izan daitekeen Euskal Estatuaren proiektuan” sinetsita. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoentzako Konstituzioa da, baina bertako biztanleek hala erabakiz gero gainontzeko euskal lurraldeei (Nafarroari, Lapurdiri, Behe Nafarroari eta Zuberoari) Euskal Estatu horren parte izateko eskubidea aitortuta. 5 puntutan laburtu du EGIk prentsa oharrean:
- Erkidego amankomun batean elkartzeko eskubidea dute 7 lurraldeek, behin lurralde horietako bakoitzeko biztanleek horrela erabakita.
- Lurralde historikoen ereduan oinarritutako Errepublika Federala.
- Berdintasunean oinarritutako konstituzio soziala: gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, lanerako eskubidea,etxebizitza eskubidea..
- Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean; Ekonomia, Gizarte eta Kulturako Eskubideen Nazioarteko Itunean eta Europako konstituzio modernoenetan jasotako oinarrizko eskubideak aintzat hartzen dituen konstituzio modernoa.
- Euskara, hizkuntza ofiziala.
“Irurak bat”, ateak irekita gainontzeko lurraldeei
Aportazio esanguratsua dago lurraldetasunari dagokionez, tabua hautsi eta gaur EAE osatzen duten hiru probintziek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) osatutako Estatua aldarrikatzen du Konstituzio honek, Euskadi edo Euskadiko Euskal Lurralde Batuak izenpean.
“Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleok, Euskal Herriko partaide bezala eta euren antolaketa eta erlazio politikoen markoa aske eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea gauzatuz, euskal erkidego libre batean eratzen dira, euskal nazioaren adierazpen eta autogobernu berme bezala. Gorputz politiko hori, Euskadiko Euskal Lurralde Batuak edo Euskadi izendapenarekin eratzen da.” (1. artikulua).Edonola ere lurraldetasunaren auzia ez du horrela uzten, gainontzeko euskal lurralde historikoei ateak irekiz:
“Erkidego amankomun batean elkartzeko eskubidea aintzatesten da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeei, behin lurralde horietako bakoitzeko biztanleek horrela erabakitzen badute.” (2. artikulua).Konstituzio osoa
Konstituzioa EAJ-PNVren GBBren webgunean deskargatu daiteke (pdf) euskaraz zein gaztelaniaz. Deskargatu gabe, hona hemen euskarazko bertsioa:
RT @zuzeu: Euskal Estatuarentzako Konstituzioa idatzi du Euzko Gaztedik http://t.co/kaGi16Qr
Gustatzen zait izena: Euskal Lurralde Batuak
RT @zuzeu: Euskal Estatuarentzako Konstituzioa idatzi du Euzko Gaztedik http://t.co/kaGi16Qr
Ausart eta errealista, ia beste batzuk beste hainbeste egiteko gai diren…
Demagun, Urkullu?
Sarrera: Bizkaitarrismo petoa, literatura foruzalearen oinarri ideologiko eta ipuin guztiekin.
.
12. artikulua. Jabetza pribaturako eskubidea. EZ AHAZTU, OSO INPORTANTEA.
Espainiako konstituzioak honako haude dio: “Toda la riqueza del país en sus distintas formas y sea cual fuere su titularidad está subordinada al interés general”. Jakina, artikulu hori ez da inoiz aplikatu, ezta aplikatuko ere. EGItxuek, itxurak gordetzeagatik sikiera, jartzen ahal zuten horrelako artikulu dotoreren bat.
.
14. artikuluak korrespondentzia pribatuaren inbiolabilitatea aipatzen du. Ez legoke gaizki inprenta askatasuna ere aipatzea. Hori, eta karruaje eta zamarien zirkulazio librearen aldeko artikuluren bat…
.
15. artikuluan gurasoei “hautatzeko eskubidea” aitortzen zaie. Familia musulman wahabita batek eskubidea luke bere seme-alaben heziketa erlijiosoa hezkuntza publikoaren bitartez bermatzeko, ala eskubide hori bakar-bakarrik katoliko erromatarrentzat da?
Amonamantangorrirentzat (aholkua, testua hobeto irakurtzea interesgarria izaten da iritzirik eman aurretik):
Imprenta askatasunaren inguruan…
“16.Artikulua- Prentsa askatasuna.
Prentsa askea da, ezingo da inolako zentsurarik ezarri. Ezingo da idazle, editore eta inprimalariei inolako fidantzarik ezarri.”
Familia musulman wahabitaren inguruan…
“7. Artikulua- Berdintasuna eta bereizkeriarik eza.
2.- Euskal Herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia bermaturik dago, inolako bereizketarik gabe. Legeriak, BEREZIKI gutxiengo ideologikoen eskubideak garatu, zaindu eta bermatuko ditu.”
eta Iñakiri…
Okupaturiko lurraldean zatiketa adminstratiboak, menpekoen artean zatiketa eragiteko baino, errealitate baten konstatazioa besterik ez da. Zoritsarrez Nafarroan eta Iparraldean ez dugu oraindik hainbesteko konbentzimendu independentistarik, aldiz EAEn azken hauteskundeek erakutsi moduan bai (gogoratu Legebiltzarrak Autodeterinazio eskubidearen aldeko adierazpena egina duela), horregatik hiru lurraldeetara mugatzea, ORAINGOZ. Izan ere konstituzioaren ideia zazpi lurraldeetara zabaltzea dela argi azaltzen da.
Dena dela, hitzaurrean azaltzen denaren arabera, konstituzioaren oinarritako bat erabakitzeko eskubidea da, eta berau aurreikusten zaie lehen artikulu eta xedapen iragangarrian egungo hiru errealitateei (EAE, Nafarroa eta Iparraldeari). Hau da Nafarroak eta ipar aldeko euskal lurraldeek hala erabaki izanez gero batu ahalko lukete euren burua Euskal Lurralde Batuetara.
Aupa Tximeleta:
.
Nik ez dut irakurri, baina Estatu Batuetako konstituzioak ba omen du komunikazio telegrafikoei buruz erreferentziren bat, Jakina, testu legal bakoitzak bere garaiko egoera eta baliabide teknologikoak islatzen ditu. Esate baterako: Denak oroitzen gara Espainiako epaile batek El Jueves aldizkariaren zenbaki bat bahitzea agindu zuela, azalean Viana eta Asturiasko printze-printzesak postura laidogarri batean marraztuta agertzen zirelako. Poliziak moldiztegiko plantxen eske azaldu ziren El Juevesen bulegoetan, XIX. mendean idatzia dirudien espainiar legeak horrela agintzen baitu. Noski, inprentetan aspalditik ez da horrelako plantxarik erabiltzen, eta gainera berdin zuen, egun berean marrazki hura interneten barrena aski hedatua baitzegoen.
.
XXI. mendeko lehen hamarkadan idatzitako konstituzio-zirriborroan, posta bidezko hartu-emanak eta inprentak aipatu bai, baina bestelako informazio-sareak eta baliabide telematikoak ez aipatzea, ez al da… Nola esaten da… Anakronikoa?
.
Eta hara: “Estatuak ezingo du inolako kultu edo erlijio ekonomikoki finantziatu”. Hala ere, ” Botere publikoek antolaturiko ikastetxeek, derrigorrezko heziketaren amaiera arte onarturiko erlijio edo moral ez konfesionalaren artean hautatzeko eskubidea eskainiko dute”.
.
Jakina, seguru asko ez litzaieke erlijio erakundeei dirurik zuzenean emanen. Ez, jakina. Beharbada, administrazio publikoak erlijio-erakundeen bitartez kontrataturiko erlijio-irakasleei soldata ordainduko lieke. Izan ere, diruz lagundu bai, baina zeharka.
.
Hasteko, deigarria iruditzen zait, zeinen inportantea iruditzen zaien eskubide hori egitxuei, konstituzioan sartzeraino. Gurasoei aukera-eskubidea aitortzen zaie erlijio gaietan. Nik “eskubidea” edukiko al nuke, esaterako, nire seme-alabei historia ikasgaia irakasle marxista ortodoxo batek emateko? Eta zergatik ez da gauza bera?
.
“Onarturiko” zehaztapen horrek nahasi egin nau. Gurasoei aukera-eskubidea bermatuko al zaie azkenean? Denei ez: “Onarturiko” erlijioa dutenei aitortuko zaie aukera-eskubide hori. Kortxo. Bereizketa interesgarria. Beraz, katolizismoa bai, baina Jedi erlijioa ezinen da eskola-kurrikulumean sartu, bi-biek egiantzekotasun berbera eduki arren.
“Aportazio esanguratsua dago lurraldetasunari dagokionez, tabua hautsi eta gaur EAE osatzen duten hiru probintziek …”
Hori, espainiarren aspaldiko “aportazioa” da: Okupaturiko lurraldean zatiketa adminstratiboak, menpekoen artean zatiketa eragiteko .
Etxague, Urkulluk hau begiak itxita sinatuko luke, egon zaitez ziur. Ezker abertzaleak? zuk zeuk sinatuko ahal zenuke? edo hasiko al zara…7ak edo ezer ez kontu horrekin? edo bueno, Loiola eta gero 4ak bat ere onartu zenuten…
EGIk proposamen argi bat egiten du: har dezagun EAE (lurralde bakoitzean gehiengo independentista bat lortzen dela suposatuz), eta hortik aurrera sor dezagun euskal estatu bat, beti ere, lurralde bakoitzaren borondatea errespetatuz. Behetik gora, eta ez goitik behera, hortxe konstituzio honen gakoetako bat.
Begiak itxita sinatuko luke, baldin eta zer, baldin eta sinatu nahiko balu? Nik jakin nahi dut EGIk proposamena alderdiaren barruan aurkeztuko duen ala ez, eta alderdian onartzen ez badute, zer egingo duten EGIkoek, zintzo geratu edo euren helburuak onartzen dituztekin Bildu. Bestela, egiteagatik edo aspertuta zeudelako egin badute, ez zait batere serioa iruditzen: “Ikus ezazue noraino iristeko prest egongo ginatekeen haraino iristeko prest egongo bagina”. Orduan ez dut jarrera ausarta denik. Eta, gaur egun, oraindik egitasmoa aurrera eramateko baldintzarik ez badago, bada, orduan ez zait errealista iruditzen. Edukiaz daukadan iritzia gero emango dizut, orain ezin dut
Erraten dute “Estatuak ezingo du inolako kultu edo erlijio ekonomikoki finantziatu” eta gero ” Botere publikoek antolaturiko ikastetxeek, derrigorrezko heziketaren amaiera arte onarturiko erlijio edo moral ez konfesionalaren artean hautatzeko eskubidea eskainiko dute”
Edo nik gaizki ulertu dut edo bata bestaren kontra egiten du, hau da erlijioa ezin da finantziatu baina hautatzeko erlijioa emango da? Zein erlijio? Ze Esukadin erlijio mordo daude. Erlijioa ikasi nahi duenak katekesira joatea, edo iman batengana…. behar duen lekura baina ez eskola publikora ezta diruarekin finantziatu.
Gero ere erraten du ” Gurasoen hautaketa askatasuna bermatzen da ” eskuntzari dagokionez.
Hau txantxa dirudi, askatasna zertan? Gazteleraz egiteko guztia? Txineraz? Ingelesez? Eta dena diru publikokin finantziatuta?
Beste bat, “Euskara hizkuntza ofiziala da, jakiteko eta erabiltzeko ESKUBIDEA daukate”, nola eskubidea? Bakoitzak nahi duen eran hitzegin dezala baina Euskara JAKITEA beharrezkoa izan beharko zuen. Denbora beharko da baina eskubidea besterik ez bada, orain arte bezala, zertarako Euskara ikasi gaztelerarekin nahiko badute?
“Frantsez eta Gaztelere ofizialak izango dira” eta gero erraten du
“Hizkuntza guztien erabilera bermatuta egongo dira”, suposatzen det Gaztelera eta Frantsesaz ari dela, ze leku guztitatik etorritako jendearen hizkuntzaren erabilira bada, ea nola egiten degu, ze erabilia bermatua izateko jendeak jakin beharko du ez?
Gauz onak ditu, ala ere ez zait asko gustatzen, ezta ikurrinataz idatzitakoa, uste nuen, gure Nazioa Nafarroa zela eta Euskal Herria eremu kulturala bezala zela, baina Nafarrako bandera eta ikurriña parean jarri ordez, bere “eremuan” izango zen bakarrik.
Edo bandera berria asmatzen degu, edo Nafarroakoa eta Ikurriña.
Amonamantagorri:
Lehenik eta behin, jakizu konstituzio hau Gipuzkoar batzuk idatzi dutela ez Bizkaitarrak. Foruak defendatzeak ez du esan nahi bizkaiatarra zarenik. Are gehiago, euskaldun orok defenditu beharko lituzke, gure konstituzioak baitziren, gure askatasuna. Ez dut esaten berritu beharko ez zirenik baina zu Foruen kontzeptuaren aurkakoa zara? Jakizu EH osatzen duten 7 lurraldeek euki zituztela foruak. Horietako hirurei ( Lapurdi,Behe-Nafarroa eta Xiberua), Frantziar Iraultzak kendu zizkien Foruak eta besteei 1839n lehenengo eta 1876n geroago ASKATASUNA lapurtu zieten. Ta zuri berdin zaizu? Bizkaitarrismoa da hori? Zuek egun hainbeste maite duzuten Agirre lehendakariak bere bizitza osoan defendatu zuena agertzen da konstituzio honen atarikoan. Badirudi zure euskalzaletasuna zerikusi gehiago daukala Mao edo Castrorekin Agirrerekin baino. Bejoindezula!Baina errespetatu historia ezagutzen dugunoi eta herri honen askatasuna berreskuratu nahi dugunoi. Zuk españaren diktadurtik Marxismoarenera eraman nahi gaitzazu. Aurrean izango gaituzu, herriaren etsaia hutsak zeratelako.
Herriaren etsaiak, izatekotan, beste nonbaiten daude, Madrilen batez ere. Ez horrekin nahastu Foruzale, bestela jai dugu.
“Zuk españaren diktadurtik Marxismoarenera eraman nahi gaitzazu”….
…esan zuen kapitalaren diktadura betikotzeko prest dagoenak.
Aitortu behar dut ez dudala dokumentu osoa irakurri. Zuzen zuzenean hizkuntzen tratamendua ezartzen duen zatira joan naiz. Eta esan behar dut ez nagoela batere ados agertzen denarekin. Euskara ofiziala izatearekin ados nago, baina ez beste biak. Izan ere, iparraldea kontutan izaten ez bada gainera, frantsesa ofizialdu?
Zertan gabiltza, gaztelera eta frantsesa ofizialduz? Patxi Baztarrikari bere blogean erantzun nion (http://patxibaztarrika.com/euskara-bizikidetzarako-lokarria/#comment-2113), eta hemen ere gauza bera esaten dut: euskal estatuan Euskara hizkuntza ofizial bakarra. Hau da, ofiziala bat eta bakarra izateak ez du esan nahi hizkuntza bakarra hitz egingo denik. Badakigu hizkuntza anitz jakiteak dakartzan onurak zeintzuk diren. Eta oraingo D eredua ezarriko nuke irakaskuntzan. Baina lurraldean funtzionatzeko hizkuntza motorra, hizkuntza hegemoinkoa, euskara izan dadila. Fifty-fifty elebitasuna utopia da, eta hitz egiten diren hizkuntza guztien eskubideak bermatzea ezinezkoa. G. Etxaguek beste artikuluan dioenarekin guztiz bat nator. Gaztelerak badu bere eremu naturala, eta EHn galtzen dituen hizkun apurrekin ez da galbidean egongo. Hemen ezin dugu onartu gure hizkuntza konpromisoan jarriko duen legerik. Eta beste bi hizkuntzak ofizializatzea, Euskararen hileta izango litzateke, dudarik gabe. Euskara HEGEMONIKO izan dadin, eta gaur egungo egoera irauli dadin, euskara hizkuntza ofizial bakarra egitean dago gakoa. Euskara BERMATZEAN eta ez sustatu, aukera eman… Batzuek segituan inposizio hitza ahotan dudala esango didate, baina logika horretan lege guztiak dira inposizio zoritxarrez.
Euskal estatu batean, euskarak izan behar du hizkuntza ofizial bakarra eta zuzenean golpetik ezarri beharrean, G. Etxaguerekin ados, gradualki urteen buruan igotzen joango den exijentzia bat izan dadila.
Urtzairen iruzkinak bide ematen dit aspaldian nonbait aipatu nahi nuen artikulu bat hizpide hartzeko/jartzeko: http://addenda-et-corrigenda.blogspot.com/2012/10/un-castellano-independiente-y-de-espana.html
Bertan Katalunia burujabe batean katalana hizkuntza ofizial bakarra izatearen alde agertzen dira (tartean Juan Carlos Moreno Cabrera madrildar hizkuntzalaria).
Baina ez hori bakarrik, aitortzen dute gaztelaniak bere presentzia duela, eta komenigarria litzatekeela haren ezagutza ez galtzea, baina orain arte ez bezalako ikuspuntu batetik: gaztelania-hiztunen %90 Ameriketakoak dira, beraz, erabili beharreko hizkuntz eredua ez litzateke Espainiako Akademiak erabakitakoa, baizik eta Atlantikoaz bestaldekoa, kanpo-harremanei, itzulpenei eta abarrei dagokienez.
Ez dakit bide egokiena den, baina behinik behin kontuan hartzeko eta hausnartzeko gaia dela iruditzen zait.
Konstituziora iritsi aurretik erabakitzeko eskubidera iritsi beharko da, eta lurralde osoan. Bide honetatik oso interesgarria da Etxarri Aranazen (Nafarroan) hasi duten bidea. ZER? kanpaina jarri dute abian. Eta erreferendum bat egiteko pausoak ematen hasi dira. http://www.etxarri2012.info web orrian duzue informazio gehiago.