Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren emaitzak

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren emaitzak

kaixomaitia.eus, euskaldunon harremanetarako guneak, Aztiker Soziologia Ikergunearen laguntzaz, 2016ko otsaila eta martxoan 73 galderaz osatutako online bidezko inkesta anonimoaren emaitzak dira atzo aurkeztutakoak; bizitza afektiboa, bizitza sexuala, internet bidezko harremanak eta leialtasunaren inguruan eginiko galdera hauei 18-64 urte bitarteko 1.500 herritarrek eman zieten erantzuna.

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren emaitzaKAtzo, eguerdiko 11.00tan izan genuen hitzordua Koldo Mitxelena Kulturgunean.

Gurekin batera,  Aztiker Ikerguneko soziologoa, Ekhi Zubiria; eta Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezkaria, Amaia Zufia izan ziren ikerketaren balorazioan.

Hauetaz gain, Gehitu Elkartea, Harremanak.eus sexologia aholkulariak eta Mikel Otxotorena genero eta maskulinitateetan aholkulariak ere egin dute ikerketaren balorazioa, txostenean ikusgai daudelarik.

Datu andana pilatu ditugu ikerketa honetan eta ezinezkoa zaigu guzti guztiak xehetasunez aztertzea eta deia egiten dizuegu patxadaz txostena irakurri eta datuak aztertzeko. Bide batez esan, dokumentua deskargagai dagoela eta Creative Commons lizentziapean (CCBYSA) zabaldu dugula.

Orokorrean hau da gure balorazio ikerketaren emaitzen gainean:

  • Bikote Harremana da harremantzeko modu nagusia eta desiratua, %7ak soilik ez luke nahi bikotekiderik izan, baina indarra hartzen du harreman irekiaren kontzeptuak, %25ak ggb nahiko luke harreman mota gisa
  • Orokorrean afektiboki zoriontsuak gara 6.9/10 eta bikotekideen arteko maitasuna aitortzen da (8.5/10)
  • Internet bidezko harremanei dagokionez, 1/3 ak izena eman du inoiz horrelako atari batean eta egun bikotekidea %10ek topatu dute sarean. %90ak internetek ligatzeko balio duela uste du.

.

Ikus iruzkin osoa eta txostena kaixomaitia.eus webgunean

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren emaitzak