Euskal Herriko hezkuntza sistema berriztatzeko ekarpenak
Euskal Herriko hezkuntza sistema berriztatzeko ekarpenak –
Bederatzigarrenez Espainiako Estatuak hezkuntza lege berri bat ezarri du Espainiako Estatuan, 2006ko LOE aldatzen duen Lege Organikoa –LOMLOE-. Lege berri honek, beste behin ere, izaera zentralista bat du Espainiako Estatuaren hizkuntz kultur nortasunak osotasunez kontuan hartu gabe garatu da –gure kasuan Euskal autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa-. Baita ere metodologiaren aldetik, LOMLOE legeak, XX. mendean erabilitako metodologia zaharkituen erabilera arautzen du ebaluazio proba, promozioa eta titulazioa baldintzatzen dituztenak. Aipatzekoa da baita ere, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen integrazioaren aldetik legediak ez duela hauen integrazioa era eraginkor batean bermatzen inolako printzipiorik gabe eskolatzen baititu ikasle mota hauek. Horregatik, gaur egun Euskal Herrian ditugun bi hezkuntza sistemetan aipatutako hiru ardatzetan oinarritzen den hurrengo ekarpenen beharra dago:
Lehenik, euskal hezkuntza Curriculuma Espainiako Erresumak gure lurraldean ezartzen duen organu-legearen artikuluen bidez zuzentzen da. Legearen artikulu batzuk betebeharrezkoak dira. Esaterako azkenengo hezkuntza legea -2/20 Errege Dekretua, 2020ko abenduaren 29koa, 2012koa LOMCE legea indargabetu duena- azken xedapenetako bost eta zazpigarren puntuetan autonomia erkidegoak derrigorrez bete behar dituzte. Horrek suposatzen du euskal nortasun kulturalak kontuan hartu gabe garatzen dela Euskadiko eta Nafarrroako curriculumak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafar Foru Gobernuaren eskuetan gelditzen da curriculumaren %55ren zehaztapena. Horrenbestez, euskal begirunea duen curriculum eraginkor bat garatzeko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak curriculumaren zehaztapena %100ekoa izan behar dituzte. Horren bidez, gure lurraldeetan nortasuna kulturak aintzat hartuko dira. Hala ere, euskal curriculumaren helburua ez da soilik izan behar euskaldunon berezko kultur prozesu eta ekoizpenak bakarrik garatzea, kulturaniztasun ikuspuntu batetik gizateria osoarenak ere hartu behar du bere baitan. Nabarmendu behar da baita ere, curriculumaren eskumen oso edukita hizkuntza murgilketa-eredua arautzeko aukera dagoela; Izan ere, ikertutako hainbat datuak ikusi ondoren, eredu horrek, eraginkorrez euskalduntzen duena da. Datuek erakusten dute soilik murgilketa sistema batean eskolatutako haurrak direla gai Euskal Herrian dauden bi hizkuntza ofizialetan eraginkorrez moldatzeko.
Bigarrenik, arlo pedagogikoan aldaketak gauzatu behar dira, gaur egungo legedia irakaskuntza tradizionalean oinarritutako ikasketa prozesu memoristiko eta sistematikoak sustatzen duen eredua da, baina XXI. Menderako zaharkituta dago. Izan ere, ez du ikaslearen gaitasunei erantzuten. Horregatik, konpetentziak lantzen dituen ikasketa eredu bat garatu behar da. Egoera errealak hartu behar dira aintzat eta ikasgelan ikasitakoa aplikatzeko bideratu behar dira jarduerak. Ikasleari aktiboki parte harrarazi behar zaio jakintza bilatzen, aztertzen, esperimentatzen, gogoeta egiten, aplikatzen eta komunikatzen. Horrenbestez, irakaskuntza metodorik eraginkorrena esandakoa lantzeko Montessori hezkuntza metodoa da eta haren ezaugarriak hauek dira: batetik, irakasleak umearen beharren arabera hainbat ekintza planteatzen dizkio ikasleari, baina ikaslea izango da burutu nahi duen ekintza aukeratuko du. Ondorioz, erabakiak hartzeko independentzia izango du eta bere gaitasunak kontuan hartuko dira. Bestetik, irakasleak prozesu horretan ez du esku hartuko, umearen askatasun maila hobetzeko helburuarekin, bere papera prozesua erraztera mugatzen baita. Metodo hau lantzearen bidez ikaslearen prozesu oso bat ebaluatuko da eta ebaluazio probetatik haratago doan hezkuntza eredua garatzen da.
Hirugarrenik, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzeari dagokionez, legeak ikastetxe arruntetan sartzea onartzen du, hezkuntza zentro bereziak arreta oso espezializatua duten kasuetarako erreserbatuz. Baina ez du inolako planteamendurik egiten ikasleek ikastetxetan jaso beharrezko trataeraren inguruan. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen gizarteratzearen alde egon behar da, baina arriskua aurreikusten da ikasle hauek jazarpenak eta jasotzen duen tratamendu desberdintsua agerian ipintzea eta horrek ez du ikasle hauen integrazioa eta gizarteratzea bermatzen. Hortaz, proposamen bikaina izango litzateke Bank-Mikkelsen emaitza arrakastatsuekin Danimarkako legedian sartu zuen Normalizazio-printzipioaren kontzeptua. Kontzeptu honek urritasunak dituzten pertsonak onartzea inplikatzen du eta normalak diren bizi-baldintzak eskaintzea, hau da, beste herritarrek izan ditzaketenak bezalakoak. Prozesu inklusibo honen bidez, irakasleek irakaskuntza metodoak eta edukiak osatu eta bereganatzen dituzte, ikasle guztiak maila egokietako ohiko programetan sartu daitezen. Haien zuzen ere, prozesu integratzaile horren bidez, irakasleek metodoak eta instrukzio-edukia osatu eta lantzen dituzte, ikasle guztiak maila egokietan programa erregularrekin bat egin dezaten eta ikasleen berezitasun guztiak saihesteko moduan bideratzen da.
Laburbilduz, aipatutako ekarpenekin Euskal Herriko hezkuntza sistemak berriztatzeko aukera egongo da. Izan ere, azaldutako hainbat metodo berritzaileen bidez XXI. mendera egokitutako hezkuntza sistema bat garatuko da gure lurraldeetan eta Europako herrialde aurreratuen parera ipiniko da hizkuntzen, ikasketa metodologia eta aniztasun funtzionalaren tratamenduren aldetik. Hala ere, aipatuko ekarpen batzuk ezingo dira aurrera eraman esparru juridikoan Espainiako Estatuak erkidegoekin dituen harremanetan aldaketak gauzatzen ez badira.
Gurari-zerrenda polita.
Aplikaezina Espainiapen eta Frantziapean jarraitzen dugun bitartean, baina nahikoa ados.
Independentzia behar dugu lehen bai lehen, Hezkuntza sistema euskaldun eta egungoa baino hobe bat lortu nahi badugu..
Beharrezkoa da bestelako hezkuntza eredua Euskal herrian, horretarako ezinbeztekoa da independentzia eta burujabetza izatea