Euskal Herriko herrien izenak biltzen dituen mapa digitala
Euskal Herriko herrien izenak biltzen dituen mapa digitala
Euskaltzaindiak 1998. eta 2009. urte artean plazaratu zituen 10 arauren informazioa bildu du UZEIk Euskal Herriko Mapa Digitalean.
Horrela, Euskal Herriko herrien izenak, herri bakoitzaren izen ofiziala, euskal izena eta herritarraren izendapena erraz kontsulta daitezke orain kontsultagai jarri den mapa berrian.
Mapa berri hau arakatzeko, UZEIk bere webgunean (www.uzei.eus) jarri du zuzeneko esteka, Google Maps zerbitzuko helbidera bideratzen duena: https://www.google.com/maps/d/viewer?mid=zLytgFfIdbl4.kV1bAHb_4PuU.
Argibide gehiagorako: http://www.uzei.eus/euskal-herriko-herrien-izenen-mapa-digitala-sarean/
Arratiako Artea, Zamudiora biladu dozue, Arratiatik kanpo!
Kontuz gero!
Egun on, eta eskerrik asko zuen oharragatik!
Arrazoi osoa duzue. Eraman dugu Artea (Euskaltzaindiaren arabera Arteaga!!) Arratiara, baina Google-n Artea gisa dator, eta horregatik eramaten du Zamudio ondora, Arteaga bat dagoelako bertan.
Besterik ikusten baduzue, eskertuko genizueke jakinaraztea.
Ondo izan,
Eskiula sartu duzue Zazpiak Bat asmaketa aranistaren eta espainiarraren barruan. Eta zergatik ez duzue sartu Geruntze herri euskaldun nafarra? Eskiula eta Geruntze Biarnon daude, eta Biarno historikoki nafarra izan da, ondo dakizuen bezala; edota Miranda Ebrokoa… Gaskoinako herriek ere izen euskarazkoak dituzte, eta horiek agertzea ona litzateke: Akize (Dax), Mendi Martzana (Mont-de-Marsan), Bizkarrotze, Nabarrotze, Bokale Zaharra… Zergatik ez duzue Nafarroa Osoa edo Batua kontutan hartzen (euskaldunen estatua), eta onartzen dituzue administrazio inposatuak eskualdeetan oinarritu beharrean.
Aurkezpenean diogunez, Euskaltzaindiaren 10 arau bildu ditugu mapa honetan, hau da, araututako formak eta informazio gehigarria (euskal izena, izen ofiziala eta herritarra) antolatu eta mapara ekarri dugu.
Probintziaka arautu zituen Euskaltzaindiak, eta halaxe sailkatu ditugu guk ere.
Eta, bai, Euskal Herrikoak bakarrik jaso ditugu, salbuespen batekin (Eskiula), Euskaltzaindiak berak 92. arauaren hasieran (Zuberoako Herri Izendegia) dioen moduan: “Aipatu behar da, halaber, Eskiula sartu dugula zerrendan, nahiz herri hori Zuberoatik kanpo dagoen”.
Nik nire herrian ez dut sekula “Olatzagutiarra naiz” entzun, “Olaztiarra” beti.
Idiazabalen eta inguruan ere, inork ez du esaten Idiazabal, Izal baizik; hala ere, Idiazabal da izen ofiziala.
Ez naiz herriko izen ofizialaz ari jentilizioaz baizik.
Izaldarrak esaten da Idiazabalen eta inguruko herrietan.