Euskal Herriko hautetsiekin mahai ingurua irailaren 27an

zuzeu.eus-logo7Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai ingurua antolatu du Gaindegiak irailaren 27rako. Parte hartzaileen artean, Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Iparraldeko ordezkaribat izango dira.

Europako Batasunaren baitan tokiko administrazioen arteko lankidetzaren aldeko joera indartzen ari da eta gurean ere xede horren aldeko ekimenak abian dira azken urteotan. Gure tokiko administrazioak, legebiltzarrak eta gobernuak berritzen ari diren honetan une egokia izan liteke lurralde desberdinetako hautetsiekin gaiaren inguruan hausnartzeko.

 

  • Mahai ingurua: Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean.
  • Parte hartzaileak: Markel Olano, Patxi Zabaleta, Juan Carlos Alduntzin, Iparraldeko ordezkari bat
  • Data: irailaren 27an, asteartea
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan
  • Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (areto nagusian), Andoian.
  • Izen ematea (baieztatzea eskertuko da)