Ba al dago Euskal Herrian Osborne zezenik?

Ba al dago Euskal Herrian Osborne zezenik?

‘Girien’ spanish sinbolo maitatuenak dira Osborne zezenaren irudiak. Espainiaren ikur unibertsalak, errepide ertzetan aurkitzen diren 91 zezenak.

beterano

1958tik aurrera Veterano brandya iragartzen zuten. 1988 urtean baina, publizitatearen lege berria medio, zezenen gaineko hitzak ezabatzen hasi ziren. Helburu komertzial pribatu gabe bada ere, zezenak bertan uzteko erabakia hartu zuen Espainiako kongresuak “herrien ondare kultural eta artistiko” izendatuta. Ordutik hona, Osborne zezenik ez zuten autonomia erkidego batzuek, Murtziak adibidez, 2014rako berria jartzeko eskaera egin dute.

Gaur egun, zezen gehien dituen erkidegoa Andaluzia (23) da. Gaztela Leoi (14) eta Gaztela Mantxa (13) ditu atzetik. Aldiz, Kantabrian eta Katalunian ez da Osbornerik.

El Bruc udalerrian, Montserrat mendiaren magalean, zegoen Kataluniako azken zezena. 2007an lagun batzuek txikitu zuten, “Montserrat zikintzen zuen adarduna” paretik kentzeko. 2009an beste bat jarri zuten. Tematsuak dira baina txikitzaileak, eta 2009an beste behin eraitsi zuten, hankak serraz moztuz. Ordutik ez da adar gehiago ikusi Kataluniako errepideetan. Ez behintzat txapazko zezenen adarrik.

1235476588_1

Zezen askok eta askok sabotaiak jasan dituzte, Espainiako estatuko bazter askotan.

Eta Euskal Herrian?

Nafarroan eta Araban zezen bana dago, Tuteran eta Rivabellosan, hurrenez hurren. Biak ala biak Espainiatik  oso gertu daude. Arabakoa A-1 errepideko 323 kilometroan, Miranda Ebrotik kilometro eta erdira. Tuterakoa  N-121 errepideko 91 kilometroan dago.

2011ko abenduaren 6aren bezperan, konstituzioaren egunaren aurretik alegia, Independentistak sareak zezena apaindu zuen: Independentzia leloa margotu zioten, zortzi puntako izarrarekin batera. Begiaren keinua zirudiena ere marraztu zuten. Adarretan ikurrina eta sarearen bandera berdea jarri zioten. Handik gutxira berrezarri zuten.

Ba al dago Euskal Herrian Osborne zezenik?
Tuterako zezena Independentistek margotuta (2011)

Gaur gaurkoz, Euskal Herriko bi Osborne zezenak osasuntsu daude, aspertuta akaso, inork ez baitie aspaldian kasu handirik egin, komantxe lurraldean.

zezenakBa al dago Euskal Herrian Osborne zezenik? 2011ko abenduaren 6aren bezperan, konstituzioaren egunaren aurretik alegia, Independentistak sareak zezena apaindu zuen: Independentzia leloa margotu zioten, zortzi puntako izarrarekin batera. Begiaren keinua zirudiena ere marraztu zuten. Adarretan ikurrina eta sarearen bandera berdea jarri zioten. Handik gutxira berrezarri zuten.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “Ba al dago Euskal Herrian Osborne zezenik?”-ri buruz

  • Osborne zezenik ez dakit, zapaltzaileen gorputz militarrak hogei ta hamar baino gehiago.

  • Zergatik ez harti irudia animali bezala? Ederra benetan. Eta utzi ikurrak alde batera.

  • Euskaldunon hispanofilia, txikitatik irentsia. Txatxukeria espainolek interesgarriak dira guretzat? Enekien ezta zezen nazkante horiek zer ziren ere, eta orain hau jakitera behartu nauzute.

    Etxaia ezagutzea eta bere idiosinkrasiak arrastaka gu eramatea desberdina da, utikan ikur espainolak, ez ditut ezagutu nahi.

  • ezagutza ona ek motel.geo geokuak