María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”
María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da” –
María Simón (Zaragoza, 1986) bidelaria de Mintzaneten. Euskal Herrian bizi izan da eta bertan zegoenean euskara ikastea erabaki zuen. Euskaltegian gomendatu zioten proiektu honetan parte hartzea. Horrela, Zaragozan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan du. Zentzu horretan, Mintzanet egitasmo “oso baliagarria” dela dio: “Bestela, nik ez nuke euskaraz hitz egiteko aukerarik izango; eta euskaldun zaharra baldin bazara, oso polita da ikustea jendeak zure hizkuntza ikasteko interesa duela, eta haiei laguntzea”.
Mariaren ustez, euskara hizkuntza “izugarri polita da”. Hitz askoren jatorria asko gustatzen zaio: “Argibidea, harremana, egunsentia, sumendia, basamortua, belaunaldia, maiteminduta… Gainera, euskara eta euskal kultura lotuta daude; beraz, Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”.
Euskal Herria asko gustatzen zaio, asko disfrutatu du, oso momentu “bereziak” bizi izan ditu hemen; horregatik, euskaldun berria izateaz “pozten” da.
Orain, Andoaingo emakume batekin praktikatzen du euskara: “Oso jatorra da, konfiantza hartu dugu, eta euskaraz gain beste gauza batzuk ere ikasten ditut berari esker. Bera leku desberdinetan bizi izan da eta askotan, tradizioei buruz hitz egiten dugunean, oso interesgarria da konparatzea zertan bat etortzen garen eta zer den desberdina”, azaldu du.
María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”