Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu?

Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu?

Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu?
Etxarri Aranatzeko bizilagunek Euskal Herri independente bati buruzko iritzia emango dute apirilaren 13an. Nafarroako herrian antolatutako Herri Batzarrak gaur jakinarazi du erreferendumaren galdera: Nahi al duzu Euskal Herri independente baten herritarra izan?.

Erabakitzeko eskubidea aintzat hartuta, Etxarri Aranatzen bizi diren 3.000 adindun inguruk Euskal Herri independeteaz duten iritziaz bozkatu ahal izango dute. Herri galdeketa hau aitzindaria izango da Euskal Herrian, galderaren garrantziagatik.

2012ko abenduan Etxarri Aranatzeko hainbat herritarrek bozketa antolatu nahi zutela jakinarazi zuten, Etxarri 2012 ekimenaren baitan. Sinadura bilketa osatuta, eta Udalaren babesarekin hurrengo urratsa ematea erabaki dute. 2014ko hasierarekin data -apirilaren 13a- eta galdera- Nahi al duzu Euskal Herri independente baten herritarra izan?- zehaztu dituzte.

Beste galdera proposamen batzuk ere egin dira herri batzarrean, behin betikoa aukeratu aurretik. Adibidez, publiko egin zen balizko galdera hau baztertu dute: “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu berri baten parte izatearekin?”

Parte hartzea sustatzea dagokie orain antolatzaileei. 2013ko abenduan zabaldu zuten beheko bideoa.

Katalunia eredu

Kataluniako Arenys de Munt herrian -8.000 biztanle- 2009ko irailaren 13an egin zuten gisa horretako galdeketa, herrialdean lehenbizikoa. Gaur egun Kataluniak bizi duen prozesu subiranista historikoaren abiapuntuetako bat izan zen. Kasu hartan “Ados al zaude Katalunia zuzenbide Estatu independente, demokratiko eta sozial bat bilakatzearekin, Europako Batasunaren barruan?” izan zen galdera. Herritarren %41 joan zen bozkatzera, eta %96 independentziaren alde agertu zen.

Ondotik etorri ziren galdeketa gehiago, 2011ko apirilean Bartzelonan egin zen arte -%21 parte-hartzea, alde %88-.

Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu? Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu? Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu? Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu? Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu? Euskal Herria independente bateko herriarra izan nahi al duzu? independente izan nahi al duzu? izan nahi al duzu?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “Euskal Herria independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”-ri buruz

  • Galdera errata batekin publikatu duzue, ea laster batean zuzentzen duzuen, mila esker.

    Nahi al duzu Euskal Herria independente bateko herritarra izan?

  • Eskerrak emateko beharrean gaude etxarritarrei. Ausardi handia eta kemena, biba zuek!. Espero dezagun laster beste herri asko bide beretik ikustea.

  • Oso positiboa ekimena. Hala ere, XXI. mendean, Euskal Estatuak tabu izaten jarraitzen du.
    Zergatik “Euskal Herri independente bateko herritar” eta ez “Euskal Estatu soberano bateko hiritar”?
    Ez baita gauza bera folklorizazioa eta instituzionalizazioa.
    Mehr Licht!

  • Niri gustatu zaizkit Katalunian egingo dituzten bi itaunak. Eta nik dakidanez, Etxarri Aranatz herri bat da, ez hiria, beraz, hango biztanleak herritarrak dira eta jarraituko dira izaten.

    • Gabon Uxue:

      Euskal Estatuaren aurrean guztiok gara hiritar. Status juridiko bat da, ez herri bateko biztanleen eta hiri bateko biztanleen arteko aldea. Herritarra herri bateko biztanlea da, hiritarra hiri bateko biztanlea eta Estatuan hiritartasunaren subjektua. Askapen-gerraren 51. urtean, hiriaren eta euskararen arteko harremana soilik Donostian da posible, eta bertan ere modu xume batean. Horrela bakarrik azal daiteke euskaldunok “hiriari” eta “hiritartasunaren” kontzeptuari diogun fobia.

      Eta Euskal Estatuarekin beste horrenbeste gertatzen da. “Estatu” hitza erabiltzen dugu Frantziar edo Espainiar “estatu inperialei” erreferentzia egiteko. Ez bagara gai Euskal Estatu soberanoa Estatu inperialei aurrez aurre-jartzeko, gaizki gabiltza. Nabar batentzat, Estatua, epitetorik gabe, soilik Euskal Estatua izan daiteke, inoiz ere ez Estatu inperiala. Estatua gure antolaketa politikoa da. Euskal Herria demosa edo Herria bada, Euskaria ethnosa edo Nazioa bada, Nabarroa da polisa edo Estatua.

      Honen guztiaren aurrean, gauza bat bakarrik gelditzen da esateko:
      Aurrera Konstituzioari!!! Gora Errepublikari!!! Orain Estatuari!!!

      Ongi izan.

      • fermin morrokozoko 2014-01-05 10:17

        Fobia baino, nago Euskalerrin, eta euskaraz, herritarra dela ciudadano/citoyen, hala baitzen kanpotik itzultzen hasi baino lehenago. Har daitezke kontzeptu jasoak denak kanpotik (grekolatindar mendebaletik), edo ez. Hori, orokorki.
        Aparte, nik neuk, fobia diot. Ez dut komulgatzen ‘polis’aren kontzeptu historizista positiboki ustez eboluzionatuarekin, eta herri honek ez du zorionez hala ikusi, natura eta landa ez ahantziz, eta maitatzen segituz.
        ‘Herritarra’ diozu, eta jator ageri da; ‘hiritarra’ diot, eta atzerritar sentitzen naiz. Eta gustoz, konplexurik gabe, jakinda.

  • Zoritxarrez, espainiar inperialismoari aurre egiteko, euskal estatua ezinbestekoa zaigu eta erne ez bagabiltza, betiko ziria sartuko digute; inperialismoaren menpean ezer erabaki dezakegula sinestaraziz.
    Gauza bat da euskaldunok, egunen batean gure estatuari zilegitasun demokratikoa modu formalean aitortzea ; erreferendum baten bitartez adibidez, eta beste bat oso ezberdina, gure nazioaren auto-antolakuntza politikoari uko eginez, egun bateko mobilizazio testimonialak antolatzen jarraitzea.
    Gure herriak ez du erabakitzeko eskubiderik izango independentzia lortzen ez badu, baina kontrakoa zabaltzen tematuak gaude. Gobernurik gabeko herriak, estatu espainiarraren (eta frantziarraren) aurrean deus gutxi egin dezake bere autodeterminazio eskubidea defendatzeko.
    Nazioak edozein galderari emandako erantzuna betearazteko, berezko estatua beharrezkoa du. Nazioak ez dio sekulan bere buruari nazioa den ala ez galdetzen. Zer gara ?

  • “Asko zabaldu da pentsaera hori azkenaldian. Orain guztiak dira erabakitze eskubidearen aldekoak. Hor planteatzen dena zera da, ea independenteak izan nahi dugun ala ez. Eta hori ez dago erabakitzerik; inork ezin du hori erabaki inoiz. Hori da existitzen garen ala ez erabakitzea bezala. Independentzia norberaren existentziari atxikita dago, eta hor inork ez du erabakitzeko eskubiderik. Existitzen gara eta existitzen garelako izan behar dugu independente. Herriaren existentziarekin berarekin atxikituta dagoen eskubide bat da hori; inork ezin du horretaz galdegin.”

    http://gureberriak.com/arrantzan/2013/10/15/independentzia-norberari-atxikita-dago-ezin-da-horren-alde-edo-kontra-bozkatu/

  • Onartzen al duzu zure Estatua okupatua eogtea? Nik ez. Baina erantzuna honi edo goian planteatu den galderari ez dira bozkatzen. Uste duzu herri bateko kidea zarela? Ez dut uste, naiz. Euskal herriak exististitzen du? Nik dakidana, oraindik han, bai.