Independentzia, Euskal Herria burujabe izaiteko (udako topaketak)

Independentzia, Euskal Herria burujabe izaiteko (udako topaketak) –

Herribiltzak “Independentzia, Euskal Herria burujabe izaiteko” udako topaketak antolatu ditu, eta akanpada egingo du Behorlegi Euskasledonian abuztuaren 7tik 13 ra bitarte.

Topaketetan esku hartzeko izena eman behar da herribiltza@riseup.net helbidean, egunak zehaztuz.

Hemen duzu topaketen EGITARAUA:

ABUZTUAREN 7a, astelehena

Independentzia Euskal Herria burujabe izaiteko
Zer da Euskal Herria burujabe izaitea?
Frantziar eta espainiar estatuen instituzio politikoetan esku hartzearen eta ez esku hartzearen azterketa.
BIRAren balantzea. 2024an zer?

Independentzia frantziar eta espainiar estatuek zapaltzen gaituztelako
Gaurko egunez, duela 40 urte, Popo desagertu zen.
Elgarretaratzea, 19:00, Donibane Garaziko jendarmeriaren aitzinean: Nun dira Pertur, Naparra eta Popo?

.

ABUZTUAREN 8a, asteartea

Independentzia aberriak bizirauteko
Zer dira herria, nazioa, aberria, abertzaletasuna eta internazionalismoa?
2023ko maiatzaren leheneko Aberri Egunaren balantzea. 2024an zer?

Independentzia herrien arteko elkartasuna bultzatzeko
Komunitate zapatistei laguntza. Kurduen Konfederalismo Demokratikoari laguntza.
Independentista katalanen eta euskaldunen arteko elkartasuna.

.

ABUZTUAREN 9a, asteazkena

Independentzia adierazpen askatasuna bermatzeko
Nork kontrolatzen ditu komunikabideak? Zerren zerbitzura dira?
Sare antisozialen azterketa: Facebook, Twitter, Instagram, Tiktok…

Independentzia euskararen bizi iraupenerako
“Lehentasunez euskaraz!” kanpaina.

.

ABUZTUAREN 10a, osteguna

Independentzia esplotazioa desagerrarazteko
Zer da herri buruaskitasuna (autosufizientzia) elikaduran, osasungintzan eta tresnerian?
Buruaskitasunerako Baratzeak, Laborantza Ekosoziala, S.O.S. Sarea Ospitale Sendaketentzat.

Independentzia bizi baldintzak funtsean hobetzeko
Herri Jantegiak, denek janari osasungarria ukaiteko posibilitatea izaiteko.
Bizitegi (etxebizitza) duina denentzat. Lurra erabiltzeko posibilitate berdina denentzat.

.

ABUZTUAREN 11a, ostirala

Independentzia herria feminismotik eraikitzeko
Nolako antolaketa soziala nahi dugu? Familia nahi dugu? Herria (komunitatea) nahi dugu?
Nolako sexualitatea nahi dugu?
Antropologiak emaiten dizkigun antolaketa sozial eta sexualitate mota ezberdinen azterketa.

Independentzia beste hezkuntza sistema bat garatzeko
Zer da herria haurren hezitzaile izaitea? “Euskal Herria ikastegia” egitasmoaren azterketa.

.

ABUZTUAREN 12a, larunbata

Independentzia kapitalismoari alternatiba sortzeko
Zer dira sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa?
Gauean, txerriki jatea eta herriBiltzaren besta. Biharamunean Euskaledoniaren garbiketa.

.

Horrez gain, astean zehar: Buruaskitasunerako Baratzeen bisita, hazi elgar eskaintza, taiaren (segaren) erabilpen ikastaldia, mendi ibilaldiak, triku harri eta harrespilen behaketak, errekan bainatzea…

* Udako Topaketen elikaduraz.

Independentzia, Euskal Herria burujabe izaiteko (udako topaketak)Independentzia, Euskal Herria burujabe izaiteko (udako topaketak)