Euskal Herri maitea

Euskal Herri maitea –

Euskal nazioak gure nortasunaren muina ukitzen du. Gure herriaren, Euskal Herriaren izana, existentzia bera interpelatu egiten du, gure izaera indibidual eta kolektiboa baldintzatuz. Julen Zabalo irakasleak artikulu luzea eman du argitara oraintsu, “Naziogintza berriaz” titulupean. Artikuluan dioena, nire ustez, ez da zuzena, ez da justua, ez da bidezkoa. Gure herriaren nazio antolaketa premiari kalte handia egiten dio.

Euskal Herri maitea
Arg: Iker Merodio

Zabaldu du artikulua Julen Zabalok esanez euskal estatura heltzeko bidea aldatu egin dela, eta ondorioz euskal nazioa ulertzeko modua ere aldatu egin behar dugula. Ikusten denez, logika inbertsoa erabili du hemen, modu okerrean. Elementu substantiboa euskal nazioa bera baita, eta horrek egingo du bideragarri edo ez euskal estatua antolatzearen beharra. Baina Zabaloren argudioen kasuan, ikusiko dugunez, benetan gertatzen dena beste hau da: euskal nazioaren osagarri nagusiak lausotu egiten dituenez, euskal estatua sortzeko beharra eta bidea bera desagertu egiten direla bere proposamen horren garapenean.

Euskal nazioaren osagarriak subjektiboak eta objektiboak dira batera. Euskal nortasuna sentimendua da, jakina, herri baten partaide izatearen sentipen sakona, herri honen historia luze eta latzaren gaurko katebegi izatearen konbentzimendua eta harrotasuna. Maitasuna da, bai, baina zeri maitasuna, modu zehatzean? Euskal Herriak bere berea duen euskarari, lehenengo eta behin. Gure nazioaren ardatz eta bizkarrezur dugun nazio hizkuntza beti zigortu eta beti bizi honi. Eta euskararen lurraldeetan hil eta bizi diren herritarrei, gure moduko euskaldunak mendeetan zehar. Ikusi, bestela, Irulegiko eskuko mezuak hedatu eta azaleratu duen zorion uhin zabala euskal populuan.

Zabaloren artikulu horretan, aldiz, akats analitiko larriak nabarmentzen dira. Larrienetakoa da euskal nazioa ulertzeko modu «berri» horretaz ari denean, «euskarari emandako zentralitatea galtzea ekarriko duela» iradokitzea. Gure nazio osagarri nagusia lausotzea proposatzen duenean, zer jartzen du, orduan, horren lekuan? Euskal estatu zehaztugabea, Euskal Herrian kokatzen duena, bertan bizi diren guztien erabaki demokratikoz sortua. Eta zein da hori sortzeko motibazio nagusia? Zabalok dioenez, «hobeto bizitzea» (sic).

Tamalgarria da baina Julen Zabaloren artikulu hori euskaldunok bizi dugun errealitatetik kanpo eraikitako fabulazio antizientifikoa da. Berak artikuluan aipatu ere egiten ez dituen arren, gaur euskal nazio zigortu eta ezindu honen gainean bi nazio indartsu, menderatzaile gordin eta (hauek bai) esentzialista negazionista ditugu: nazio espainiarra, nazio frantziarra. Horiek biek ez dute beren nazioa ulertzeko modua aldatu, ez eta aldatuko: gu guztiok nazional espainiar edota frantziar egiten gaituzte dekretuz, eta puntu. Beraien hizkuntzak derrigortu, eta puntu. Zabalok aipatu ere egiten ez duen errealitate gordin horretatik ondorioztatzen dira zenbait prozesu, azken hamarkadetan modu zientifikoan oso ondo aztertu ditugunak, eta diagnosi zehatza egiteko balio digutenak: espainiar-frantziar nazio horien eta euskal nazioaren artean gertatzen diren benetako harremanak kulturan, politikan eta eguneroko bizitzan. Horrela dakigu gaur egun zer diren interferentzia, minorizazio prozesua, hizkuntza eta kultura ordezkatzea, hizkuntza nagusitu inposatuen interposizioa, diskurtso publikoen izaera nahaslea (hala nola «elebitasuna» dioenean zer dioen benetan), botereen soziologia eta biolentzia sinbolikoa, eta abar.

Labur esanda, gure errealitatearen azterketa zientifikoak soziolinguistikaren arloan, historiaren lanketan, nazioarteko zuzenbidearen ezagutzan, zientzia politikoen araketan frogatu digutena zera da: nazio-estatu espainiar eta frantziarraren eta gure euskal nazioaren arteko harremana ez da demokraziaren arauetan kokatzen den harreman harmoniatsua; gaztelerak eta frantsesak euskararekin dituzten erlazioak ezin dira «elebitasuna» deitzen den fabulazio horretan kokatu.

Orain pairatzen dugun errealitate horren aurrean, diskurtsoak ez dira neutroak, Julen Zabalorena ere ez. Ezin direlako errealitate horiek aipatu ere egin gabe etorkizun hipotesi berriak eraiki. Era horretako diskurtsoen ondoren jarrera aldaketa esanguratsuak gertatzen ari dira: euskal abertzaletasuna edota naziogintza lausotu egiten direnean, estatuaren jokabidea balizko «gobernu progresisten» jokoen atzean ezabatzen denean eta «aukera leihoak» aipatuz haiekiko aliantza jarraituak osatzen direnean, estatu-nazio espainiarra indartzen da eta euskal nazioa ahuldu. Horra hor diskurtso eta jarrera erratuen ondorio latza. Joxe Azurmendi gure filosofo eta irakasle bikainak modu oso adierazgarrian definitu zuen era diskurtsibo hori: «Hasieran nazionalistak ginen… Gero, nazionalismoa itsusia zela eta, abertzale bihurtu ginen… Orain, abertzaletasuna aski polita ez eta independentista ez-nazionalista eta ez-abertzalea izan behar da… Beti erretiran».

«Baina egin daiteke besterik?», galdetuko digute taktikazale zaharberri horiek. Bai, egin daiteke eta ari gara. Euskal nazioak bere osagarri nagusiak defendatu eta trinkotu behar ditu estatu-nazio bi horien erasoetatik defendatuz. Euskal naziogintza berritua abian da, eta Euskal Herria bere osotasunean egiten du subjektu subjektibo eta objektu objektibatua. Naziogintza berritu horrek eramango gaitu Euskal Herriaren iraupen segurura, eta bide horretan lortuko dugu euskal estatu berria, euskal nazio demokratikoaren antolakunde osatua.

Inork ez digu aginduko gure herria nortzuk garen eta nolakoa nahi dugun. Euskal Herria maite dugun guztiok gaude lan horretara deituta. Nazio demokratikoa antolatuko dugu, eta hasi gara lan horretara batu gaitezkeen guzti-guztiok zerrendatzen eta saretzen. Elkarlanean eta auzolanean. Euskal hizkuntza, euskal hezkuntza eta are gehiago euskal kultura polisistema bere osotasunean abiatu nahi dugu, eta hori izango da euskal nazio berrituaren paradigma eta bizitza-eremua. Euskal naziogintza berritua abian da.

Euskal Herri maitea Euskal Herri maitea Euskal Herri maitea Euskal Herri maitea Euskal Herri maitea

15 pentsamendu “Euskal Herri maitea”-ri buruz

  • Arrazoi osoa duzu Karmelo. Baina zoritxarrez, zure partiduak, eta gaur egungo konplexuz betetako politika zuritzaile honek, egoera honetara ekarri gaitu. Badakit EAj-k ere bide honetan diharduela, baina jeltzaleen aldetik ezer ez dudanez inoiz espero izan, horregatik, hain zuzen ere, ez ditut kritikatzen. Baina ezker abertzaleaz horrenbeste espero nuenez, eta zertan bilakatu den ikusita, nire barnemina horren handia izanik, horregatik egoeraren erruduntzat jotzen ditut.

  • Benat Castorene 2023-02-13 16:15

    Karmelo arratsalde on
    Aipatzen duzun artikuluaren egileak zinez aurretik iragartzen baldin badu «euskarari emandako zentralitatea galtzea” ekarriko duen estatua eta “ondorioz euskal nazioa ulertzeko modua”.
    Nik, ene aldetik, ez diot den mendren interesik ikusten bere estatu horri ezta euskal nazio berri horri ere.
    Jadanik, gure esperientzia historiko ezberdinengatik, ez da ebidentea kontzientzia nazional komun bat asmatzea eta gure aldean egitekoa litzateke oraindik. Baina euskaltasunari zentralitatea kentzen badiogu. Zazpiak bat gu gabe eginen duzue segur!
    Alabaina zertan zetzan mendeetan zehar, gora behera politiko guzienen gainetik, gure arbasoak hurbil egiten zituzten faktoreak ?
    Hizkuntza lehenik, gero nekezari mundutik zetorkigun zibilizazioa eta nahitaez erlijioa ere. Bigarrena eta hirugarrena jada iraganekoak dira. Orduan, orai gure axolagabekeriagatik lehena galtzen badugu, hasi den bezala, bizkaitarren eta lapurtarren artean geldituko da frantsesen eta espainolen artean dagoen hurbiltasun ber-bera.
    Suposatzen dut artikuluaren egilea horretaz jakitun dela eta bost axola zaiola.

  • Karmelo Landa 2023-02-13 19:22

    Ez nuke eztabaida partiduen eta siglen eremura eraman nahi, eztabaida-modu hori gurean oso zaharra delako eta beti antzua eta ezkorra izaten delako. Nire partidua orain Euskal Herria da osotasunean, eta askatasunerako bidea naziogintza da. Zure barnemina uler dezaket, nik ere hala sentidu dudalako, baina aurrera egitea da alternatiba, bide egokia hautatuz. Artikulua termino horietan planteatu nahi izan dut. Alde batetik, arlo zientifiko eta akademikoan akatsak zuzenduz, eta jarraian arlo ideologikoan eta politikoan, herrigintzan eta naziogintzan, bide berriak, partekatuak, auzolana eta elkarlana proposatuz modu zehatzean. Azken hau da benetan garrantzitsua, nire ustez.

  • Karmelo Landa 2023-02-13 19:42

    Kaixo Beñat, arratsalde on !
    Bat nator zurekin, euskara da benetan gure nortasunaren eta Euskal Herria nazioaren ardatza eta oinarria, eta “euskarari emandako zentralitatea galtzea ekarriko lukeen” bide horrek funtsik gabe utziko luke Euskal Herria bera eta, ondorioz, edozein estatu independente gurean antolatzeko proiektua bera. Proposamen zentzugabea da, hortaz, artikuluan egiten dena. Baina gainera, artikulu horretan ez zen aipatu ere egiten errealitate benetan gordina, Euskal Herriaren gainean ezarri eta naziotasun zein hizkuntza arrotzak inposatzen eta derrigortzen gaituzten bi estatuak, Espainia eta Frantzia, gure nazio propioa disolbatuz, asimilatuz, kolonizatuz. Hortik hasi beharko luke azterketa zehatz eta zuzenak, eta hortik ondorioak atera. Ez du hala egiten, eta modu horretan bide ematen dio bi estatu zapaltzaileen nolabaiteko legitimazioari eta are hauen txandako gobernu progresista deituekin “elkarlan taktikoa” egiteari, berau “aukera leihoa” kontsideratuz. Bistan da oso bestelako naziogintza berritua behar dugula euskaldunok, eta horretan gabiltza une honetan, Beñat, zuk dakizun moduan. Besarkada bat.

  • “Nire partidua orain Euskal Herria da osotasunean, eta askatasunerako bidea naziogintza da.” Zeharo bat nator zurekin, baina ez gaitezen kikildu eta konplexuak albo batera utzi ditzagun, gure herriaren biziraupena nahi badugu, behinik behin.

  • juan inazio hartsuaga 2023-02-17 16:41

    Inoiz ulertu ez dudana da, euskara bazter utzita jardun nahi duten horiek, zergatik ez diren Errioxara edo Oskara joaten beren proiektua garatzera gu pakean utzita. Hortxe dute esku-eskura euskara galdutako euskal lurralde ohi parea. Agian hizkuntza galdu ondoren herri-kontzientzia aienatzen delako?

  • karmelo landa 2023-02-17 20:05

    juan inazio hartsuagari: egin duzun azken galdera da gakoa nire ustez. Zer galtzen da norbere hizkuntza galduta? Hizkuntza propioa galdu duen herria, zer izango da ordutik aurrera? Hizkuntza ezin baita bere horretan, bere izate hutsean kontsideratu. Hizkuntza batek ardazten du kultura propio eta berezia, eta historiari, esperientzia partekatuei, sormenari, giza harreman kolektiboei loturik, soziologia konstruktibistan habitus deitzen dena osatzen du, bere kultura polisistema propioa, konplexua, aberatsa, nortasun espezifikoaren oinarri dena, nazio berezituaren ezaugarritzea dakarrena. Nazio horrek bere habitat propioa beharko du hori guztia elikatu, garatu eta aberasteko, eta hori, azken garaietan, estatu independentearen bitartez bideratzen da.
    Baina euskararen herriak, Euskal Herriak, mendeetako kolonizazioa eta erasoaldi jarraitua pairatzen du, batez ere estatu espainiarrak eta frantziarrak burutua, eta helburu nagusitzak euskara bera ordezkatu eta desagerraraztea duena. Modu horretan euskal nazioa, habitat propioa eta ondorioz euskal estatua ezinezko bihurtu nahi dituzte, bi nazio inposatuen mende disolbatuak. Ondo baitakite euskara galtzen duen pertsonak/herriak/ nazioak bere nortasuna galdu egiten duela eta arrotzaren nortasuna bereganatu, haren habitus, kultura, nazioa eta hizkuntza besarkatuz. Hortik aurrera, berdin izango zaio Errioxa, Osca, Madril edo Zamorarekin ezkondu. Azken finean, habitus partekatuak izango baitituzte.

  • Barka,

    Rioxa eta Huesca ez dira Zamora eta Madrid beçala. Rioxa eta Huesca Vasconia gure nationearen parte dira.

    Adeitsuqui

  • karmelo landa 2023-02-18 12:14

    Barka zeuk ere, Alexander.

    Euskal Herria da, izan ere, gure nazioaren izen aproposa, euskararen herria delako. Hizkuntza da gure nazio honetako pertsona eta lurraldeen arteko lokarri nagusia, eta gure hizkuntzaren gainean osatzen da gure habitus kolektiboa, gure kultura sistema osoa. Horrek ematen dio oinarri euskal nazioari, eta hortik eratortzen da euskal estatuaren etxea.

    Nazioak historian zehar egiten dira eraiki edo, batzuetan, beste nazio kolonizatzaileen eraginez, barreiatu eta desegin. Euskaldunon historian izan dira gure enborretik ebaki dituzten adarrak, eta arbola arrotzetan txertatuak izan direnak. Alegoria egokiz adierazten zuen hau Bitoriano Gandiaga poetak:

    Kezkatzen bait nau
    herstutzeraino
    neure Herriaren
    zoriak.
    Hautsiak ditu
    arraunak eta
    arrakak ditu
    ontziak.
    Zenbait lamina
    bihurtu ziren,
    zenbait badira
    arraiak.
    Baina zenbaitek
    euskaldun nahi du
    ta harenak dira
    larriak.
    Iraun nahi eta
    ezin jarraitu
    ihes dagio
    biziak.

    Dolutzen gara noizbait ontzi honetatik erdal itsasora erori eta arrain bihurtu ziren haiez, bai, baina ezin dugu metahistorian oina hartu geu ere itsas hondora joan eta ito gabe. Euskaldun garen eta izan nahi dugunok osatzen dugu gaur Euskal Herria Nafarroa Garai eta Behean, Zuberoan, Gipuzkoan, Lapurdin, Araban eta Bizkaian, eta mundu osoan zehar diasporan. Hor eraiki behar dugu euskal nazio demokratikoa, hor oinarritu euskal estatua.

    Adeitasunez,

    Karmelo

  • Gure nationea Euskal Herria dela, hori çuc erraiten duçu. Escubide ossoz, bainan nic ere erran neçaque ere emacume naicela, nahiz eta XY cromosomaco guiçaquia içan.

    Euscal herria euscaraz communicatzen den herria da, eta gure natione Vasconiaren ardatza da. Franciac eta Espainiac desnationaliçatze procesu lucea burutu dute gure herriaren aurka, hizcunça gal dadinçat, eta horrela espainol edo frances beçala pensa deçagunçat. Bainan hor lagunçaile içan dituzte guehieguittotan euscaldunac beraiec, euscaldunac erori baitira bethi Statuen trampetan. Cergatic ? Behar bada, euscal herriac ez duelaco projectu proprioric, ethorquiçunaren irudiric edo eguiteco historicoric. Bainan eguiteco historico bat garatzecotz ez da bacarric hizcunça, are gutiago gurea beçalaco herri batean non desnationaliçatione procesua jada nationearen cogollitoan chertatuta dagoen. Badira berce haimbat factore comptuan hartu behar direnac procesu national batean gendearen elkarlana eta motivationea sustatzecotz, eta comptuan hartu behar da ere, desnationaliçatione maila ezberdinac daudela.

    Çazpi provincien Euskal Herria natione beçala eta Euskal Errepublika deitzen duten hori projectu serioa al da ? Benetan ? Serio içaitecotz Naffar Statuaren berreçarcunça reclamatu beharco luque argudio historicoac valiatuz. Naffar Statu horretan Rioxac eta Huescac ez luquete lekuric ? Cergatic ? Eta Bizcaia edo Guipuzcoa cergatic ?

    Rioxan toponymia ia guztia euscarazcoa da. Eçagutzen den lehen hiri vascon nagussia Calagorri da, Pamplona baino lehen. Gaur egun vasconico deitzen duten hizcunça horretan epigraphe çaharrac daude Rioxan. Naffarroco hiriburua cocatuta egon cen dembora batean Naiaran. Naffarroac Rioxa galdu çuen XII mendean Castillarençat guda baten contextuan. Ordutic honat Espainiac Riojan marca militar bat mantendu du Vasconia erasotzecotz.

    Rioxaco herriac lothura handiac daduzca Bizcaia eta Guipuzcoarequin. Cembat euscaldun joaiten dira normalqui Rioxara, eta cembat rioxar ere Bizcaia eta Guipuzcoara ?

    Euscal communitate nationala politicoqui eratuco balitz, Rioxac bertan sarcea escatuco balu, ez luque escubideric ? Cergatic ?

    Beitu 2018an Rioxaco euscararen alde, duela guti bertoco PSOEcoec muntatu çuten polemica :

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5986670/gaztelania-eta-euskara-errioxako-kulturaondarearen-parte-izatea-nahi-du-psoek/

    Ondoren quiquildu ciren, bainan hor realitate bat açalaraci cen. Noiztic ez da « Zazpiak bat-Euskal Herria » delaco horretan halaco talka bat aguercen. Norbaitec lagundu du eguitasmo hori Euskal Herria delaco hortic ?

    Ole Riojaco PSOEren ovarioac eta potroac. Ez PNVc ezta Bilduc ere ez dituzte gaur egun. Aguian benetazco aberçaleac practican gaur egun rioxatarrac dira, PSOEcoac içan arren.

  • Benat Castorene 2023-02-19 09:30

    Alexander, egun on
    Konprenitu behar zinuke, behin betikotz, zibilizazioak hilkorrak direla. Zibilizazio berriek aurrekoak zapaltzen dituzte, eta azkenean hartzen dute haien tokia, Beti egoiten dira aztarnak, murru zaharretan ,toponomian edoo hizkuntzan baina fenomenoak berez ez du atzeko bueltarik.
    Bureba aspaldian ez da gure herria. Orai burebarrak espainolak dira, pozik eta harro. Arrazoi osoa dute. Ongi da horrela. Burebarrei utz ezaiezu bakea Alexander. Zureaz ardura zaite.
    Izan ere, gure herria oraindik maite badugu eta ez badugu nahi lapurdi osoa Burreba bezala bilakatzea, errealismoak eta urgentziak behartzen gaituzte gure eginbidean kontzentzatzera, hau da, oraindik (noiz arte?) gelditzen zaigun herriari eustera hortzez eta haginez ordu deno eta arkeo-sentimentaltasunean ez laketzera.
    Alexander, egunen batean zentzuzkoa izanen zarelakoan. Urrengo arte.

  • Caixo Benat,

    Toponyniaco gauça aiphatzen duçu « zibilizazioak » eta sartuz. Cergatic ez duçu aiphatu 2018co ekimen politicoa Rioxan euscara bertaco ondare guisa aithortua içan dadin ? Gauça cehatza da, politicoa, eta guertucoa demboran. Rioxac Historia hurbilean gainonceco euscal provinciequin elkarceco ekimenac abiatu ditu. Espainiac haiec neutraliçatu ditu, eta euscal provinciac horretan collaboratzaile içan dira, pseudonationalismo corruptoa içan delaco guehienetan nagusi. Nic nire « ezdakitcer » hori babesteco, anaia hondora dadila.

    Bureba aiphatzen duçu. Ba berdin. Cer escaincen çaie burebatarrei ? Vasconiaco lurralde haiec denac desnationaliçatuac eta chirotuac daude. Cer eguin deçaque economicoqui Burebaco herriac Burgosi edo Madridi beguira ? Thoqui haiec bacarric gara litezque Bizcaia eta Guipuzcoaco costalderat beguira. Berdin Cantabriaco Mendialdea, Tarazonaco aldea, Huesca, Biarno, Landac… Desnationaliçatuta egonda, chirotuac daude, eta anaidi nationala sustatu ordez, haiequico etsaituac vici behar gara, haiec espainol edo francesac direla erranez. Hori ez da ona Franciarençat eta Espainiarençat baicic.

    Guc gure nazioa babes deçagun ! Gurea eta kitto ! Euscaldunoc munduan ez dugu pareric !!Guehiena kendu draucute, berdin drauco, gal dadila eta guc gueurera, cer nahi dugun jakin ez arren. Azquenean sagarroi mignon bat bilhacatuta, euskkal nazioa, Europaco gauçaric cutreenetaco bilhacatzen da, eta horretaz passo eguiten du gende guztiac, baita Bizkaian eta Guipuzcoan ere.

    Benat, ni çu beçain cençuzcoa baninz arpergarrieguia liçateque mundua. Bethi banengo amen amen, amen… eguiten irakasleei, aphaicei, academicoei, etc, nere cabuz pensatzen saiatu eta nere ideiac adiarazten saiatu ordez, azquenean euskal estatua bat içanen ninçateque.

    Ulercen dut çuc plantetazen duçuna, eta ulercen dut erran nahi duena Landa jaunac ere. Bainan ez nago ados problema nationala nola planteatzen duçuen horrequin. Eta ez çarete nehor eçarcecotz cer den euscal communitate nationala, ezta ere eçarcecotz cein içan behar den bidea euscal herria natione bilhacatzecotz. Ceren theoriac baicic ez dira, eta theoria haiec edonorc ikas ditzaque, eta ondoren oinharri eta ithurri cehatzen gainean realitateaz, existitzen denaz eta ez denaz eztabaida liteque.

    Eta practica nationala politican, mundu academicoan, herri culturan, economian, etc, garatzen ahal da, bethi ere ethorquiçunaren irudi bat eduquiz eta compartituz gueroz. Practica bat içandu liçateque 2018an Rioxaco euscararen inguruan euscalçaindiacoac adibidez, bertaratu balira eta bertaco gendearequin harremanac eta lothurac eguin içan balira. Iraganera eta orainera bacarric beguiratzeac eta inactivitateac nationearen eta herriaren hilcea dakar. Practica nationalac bethi ekarrico du talka bat Espainiarequin eta Franciarequin. Horren aurrean strategia behar da economian, culturan, politican, etc. Ez da behar oraingo honetan, etsaiei suarequin erançutea, berce haimbat bide daudelacotz, bainan bide haietan cein ari da eguiten ? Negar eguitea ?

    Nationeen inguruco theoriac eta theoria haiec gure realitean nola aguercen diren aztertuz gueroz, uste dut nic hemen erran dudana ascoz ere cençuzcoago dela çuec marrazten duçuen sagarroi mignon hori baino. Hori ez da nationea, hori reserva indigena bat eguin dadila bilhatzea da.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2023-02-20 07:38

    Alexander egun on
    Guri dagokionez, zibiizazio hitza eta indigena ez zauzkitzu gustatzen?
    “Rioxako ondare”aren historio hori interesgarria eta zinpatikoa dirudi baina ez nuen aipatu zeren anekdotikoa baidirudi K.Landaren artikulu honen edukiaren aldean.
    Iduri du mundu guziaren eta historia guziaren sustengua eta txaloen bila ibilki zirela.bere burua defenditu behar duen indigena ez izaiteko.
    Gaixo munduak eta historiak badute gure arazoaz besterik arduratzeko!.
    Enetako behintzat ez da ahalge izaiterik gure komunitatea defenditzen dugun indigenak izaitean. Eta zuretako?
    Nork eginen du bada gure ordez?

  • Benat,

    Communitate indigena euscaldunoc? Bon, euskaldunak agian bai. Byblia nazional beçala Orixeren liburu hura hartuta. Francian petits basques traditione asmatuequin, eta Espainian berdin. Hori da euskal aberria, ceinac bere aberri egun Ihesus Christen resurretionearen eguna harcen duen.

    Berce euscaldunac ere badaude, aberria ez baicic eta nationea Vasconia ossatu nahi dutenac, eta Franciatic eta Espainiatic ascatu. Nationearen eguna agorrilaren 15an osphatzen dute, hain çucen 778an vasconec imperio francoari sarrasquia eraguin cerauconecoa. Bere Historia proprioaren jabe den nationea da, eta badaqui bere Statu conquistatua Naffarroa dela, eta hori dela restauratu beharrecoa, oraingo eta ethorquiçuneco baldincetan. Eta hor gascoinac, huescatarrac, rioxarrac, burebarrac, denac dira communitate nationalaren quide, hala nahi badute, bizcaitarrac eta guipuzcoarrac beçala. Ecer inventatu beharric gabe.

    Conceptione national ossotoro ezberdinac dira, vistan denez. Ez dut ukatuco escubidea duçunic communitate indigena bat eratu nahi içaitecotz, bainan ez çarateque legitimo euscaldun guztien icenean minçatzecotz. Euscaldunac communitate indigena bihurcea Espainiaren eta Franciaren azquen nahia da. Ba Ez!

    Respectu guztiarequin, Benat, baita Landa jaunari ere. Discussione polita da haur, eta argumentuac emaiten ari gara. Eguia bacoitzac athera beça berea hitzondatic.

    Adeitassunez

  • Euscal nationearen iracurqueta historico labur bat

    Gaur egun natione deitzen dena XIX mendeco asmacunça da. Statu modernoei eta liberalismoari lothuta dago. Bainan batez ere Franciaco Iraulçari. Francian existitzen ez cen natione bat eratu çuten içaera juridicoari atchiquitua, eta horretaracotz herriac anhikilatu behar ukan cituzten, euren Grand Nationea eçarcecotz. Espainiac eredu hura copiatu çuen, eta Hegoaldean impossatu cen guda ezberdinen bitartez.

    Statu-natione hauec berceric ez dira baicic eta esploitatione capitalistaraco apparatu politico-militarrac. Bainan euren justificationea argudio ideologicoen bitartez sostengatzen dute. Francia eta Espainia Vasconiarequico ezberdinac ciren orduan. Vasconian ez ceuden Parisen edo Madriden ceuden problemac. Berce forma batecoac ciren. Vasconiaco lurralde desnationaliçatuac jada chirotuac ceuden, bainan hizcunçari eusten ciçaion lurraldeetan antholacunça politico proprioac ceuden, eta eredugarriac ciren, berceac berce Americaco Statu Batuen aita John Addamsençat.

    Gauça bat da Statua eta berce bat Vasconiaco traditione politicoa bilçarretan eta Juntetan. Bilçarren eta Junten hizcunça euscara cen. Naffarroaco regueac ciren Espainietaco reguea eta Franciaco reguea ; eta Laphurdi, Guipuzcoa eta Bizcaico Juntetan erabaquitzen cena applicatu behar çutenac. Naffarroa orduan natione juridico guissa documentatuta dago, Etienne Polverel jaunaren lanari esquer.

    Espainia eta Francia natione liberal bilhacatu cirenean tabula rassa eguin çuten euscal herriaren traditionearequin. Orduan ethorri cen euscal lurraldeetarat esploitatione capitalista. Orduan centralismo espainiar eta francesac euscara eta euscal herria erassotu çuten borthizqui.

    Içaera juridicoco nationalismo statal haien aurrean, herrien aldeco nationalismoac garatu ciren, herri bacoitzac nor içaiteco escubidea babestuz, desnationaliçatione liberari aurre eguitecotz. Horretaracotz ecimbercecoa da herri batec Cultura ithurriac harcea, gure casuan Cultura greco-latinoa, eta gure hizcunça euscaran lancea. Ondoren euscaraz realitatea bere ossotassunean pensatu ahal ukaitecotz.

    XIX mendeco guerren ondorioz euscal herria osso çaphaldua cegoen, eta liberalismoa eta industrialiçationea Espainiaren bitartez impossatu ciren, euscara gueratu celaric iraganeco traditioneen ikur guisa. Ipharraldean ecin da hori erran, ceren Franciac erabateco subdesarroiloa impossatu baitzuen, Vasconia colonia azpigaratu bat bat bilhacatuz, African beçala.

    Contextu horretan eman cen euscararen renacimentu culturala. Ez çuen connectatu orduco garapen industrialarequin, eta gainerat euscararen traditione litterarioa reffusatu çuen, modu suicida batean. Horrela, folklorean oinharrituz garatu cen euscal protonationalismo cultural hori.

    Guero Sabino Aranarequin, Espainiarequico talka national bat planteatu cen, baina osso gaizqui planteatu. Euscara religione catholicoarequin lothuz, raçan, eta industrialiçationeak ekarri cituen inmigranteeen aurkaco discurso batequin, haiec euscal nationean integratzen saiatu ordez.

    1960co decadan euscal nationalismoan planteamendu berria eguin cen, scientificoa eta nationearen inguruco theorian oinharritua. Eta euscal herria munduan eçaguna eta refferent bilhacatu cen Euopaco herrien artean.

    Bainan bi conceptioneac coexistitu dira forma ezberdinetan. Bata Aranaren ideari jarraiqui, euscaraz dançan eta aphaicen controlpean aritzen den communitate rural isolatua. Bercea Irujo, Krutwig eta abarrena ; gainonceco natione guztiac beçala, euscaldunac nor içaitea Europan eta munduan.

    Franquismoan PNV practica nationalean desaguertua cegoen, eta ETA içan cen gure herriaren resistenciaren ikurra.

    Franquismoa bucatu ondoren, ETA eta ondoren ezquer aberçalea, Telesforo Monzon jaunaren eraguinpean, Aranaren modeloarequin gueratu cen, idealismotic. PNV alderdiac aldiz, Arzallucen eraguinez, Krutwigen eta Irujoren modeloa applicatu çuen, realismotic. Modelo bacoitzac bere barne contradictioneez garatu cen, eta hala iritsi gara oraingo abaguneraino. Hor denec eguin behar luquete autocritica, eta momentuz ETAc bacarric eguin du. Autocritica ez da autocondamnationea. Gurean gaitz guztien errua Espainiarena eta Franciarena da.

    ETAc bere burua dissolvatu heinean, nationea berplanteatzeco beharra eta auquera daguerquigu, eta eraguile posible berriac aguertu dira. Euscal nationea eta national asmoa abordatzeraco orduan, eguiten ohi da ikuspegui sentimental batetatic. Hori gauça intimoa da, bakoitzaren experiencia viatalren arauerat. Nationea eguitasmo commun bat da, nor bere içatearen alde, eta hor elkartassun bat sustatu behar da factore nationalen arauerat, eta hori da Statu opressoreec borrocatuco dutena bethi.

    Nationea deffinitu nahi bada iraganari beguira, eta realitateari reactionatuz iragana recreatuz, ideia national hori abortu bat içanen da. Iragana autocriticoqui beguiratu behar dela uste dut, erroreac eta aciertoac identificatu ahal içaitecotz, eta eraguile guztiac Historia communaren parte beçala onhartu behar dira, criterio ideologicoez haraindi. Natione batec bere barne elkartassun factore guztiac bildu behar ditu, historicoac, dinamicoac, politicoac, economicoac, mentalitatezcoac, etc, bere lurraldean guiçaquiac persona asque eta erabat desarroilatuac içan daitecençat.

    Euscal nationea Europaco nationearen baithan garatu behar da. Europaco nationeac franciar eta espainiar chauvinismoac gainditzen ditu. Europaco nationean dugu euscal nationea nor içaiteco auquera eta eguiteco historicoa, nere ustez, nahiz eta beitu cembat dagoen hor borrocatzecotz eta eraiquitzecotz.

    Adeitassunez