Euskal Herri, borrokalari

Euskal Herri, borrokalari

Mundua leku den lurra

Horrela, Euskal Herria, esaten diogu zapaltzen dugun lurrari.
Horrela, Euskal Herria, esaten diegu ustiatzen ditugun inguruko barrunbeei.
Horrela, Euskal Herria, esaten diegu fabrikaz eta langile zanpatuz jositako auzo, herri eta hiriei.
Horrela, Euskal Herria, lehen trenek eta orain paterek ekarritako gizaseme eta emakumez
osatutako gizarteari.
Horrela, Euskal Herria, eta ez bestela, euskara subirano ez den lurraldeari.

Baina, gaur, egun hemen, honela eta ez horrela nahiko genuke zapaltzen, ustiatzen, josten,
osatzen eta izaten dugun lurra, barrunbea, auzo, herri, hiri, gizarte eta lurraldea.

Honela, naturarekiko errespetu guztiaz ekingo dion lurraren erabilerari.
Honela, eta ez bestela, modu jasangarrian ustiatuko diren barrunbeei.
Honela, giza zapalkuntzarik gabea, inoiz hiru euro orduko ordainduko ez duen lan harreman
sarea osatuko duen herriari.
Honela, abegikortasuna banderatzat hartu eta elkartasunak biziko duen gizarteari.

Eta honela, ostiraleko greba feminista orokorrera bandera morea eskuan eta euskara ahoan
darabilten eta kalera aterako diren emakume oldeari… horri deituko diot Euskal Herria.
Herri borrokalariari, iraultzaileari, bidegabekerien aurka altxatzen denari.
Honela eta ez horrela, guk nahi bezala, guk eraiki moduan.

Euskal Herri, borrokalari

Euskal Herri, borrokalari

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur teknikaria ofizioz, kultur-xaxatzaile afizioz

2 pentsamendu “Euskal Herri, borrokalari”-ri buruz

  • Azken portu 2019-03-11 16:53

    Oi, zeinen politaaaa! Negarrez bukatu dut.
    Baina, zergatik ez diozu izenburua aldatzen?:”Euskal Herri ñoñolari”

  • euskaldun bat 2019-03-12 23:32

    Eta Euskal Herri horretan larrubizik ibiliko gara?