Karriketaratzeak Bilbon eta Iruñean, euskal bankuek Israelekin duten harremana salatzeko

Karriketaratzeak Bilbon eta Iruñean, euskal bankuek Israelekin duten harremana salatzeko –

Israel hemen hasten delako, gure lana da Euskal Herritik proiektu sionista babesten  duten eragileak borrokatzea da. Abenduaren 27a, Palestinarekin Elkartasuna Plataformak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon eta Iruñean,  euskal bankuek Israelekin duten konplizitatea  salatzeko.

Karriketaratzeak Bilbon eta Iruñean, euskal bankuek Israelekin duten harremana salatzekoDiotenez, bankuek zeregin nabarmena dute  proiektu sionista finantzatzeko orduan.  Ikerketa batzuek Zisjordaniako kolonietan  jarduten duten 58 enpresa zerrendatzen  dituzte gutxienez. BBVAk, adibidez, gutxienez 7  milioi euro inbertitu ditu enpresa horietan  azken urteotan. 

Beste adibide bat okupatutako lurraldeetan  planta fotovoltaikoak eraikitzen dituzten  enpresa energetikoetan egindako inbertsioak  dira. BBVAk, Kutxabankek, Laboral Kutxak eta  Cara Ruralek 1496 milioi euro dituzte  gutxienez.

Azpimarratzekoa da bankuen erantzukizuna herri palestinarra sarraskitzeko erabiltzen diren  armak ekoizten dituzten enpresak finantzatzean.

BBVA estatuko bigarren inbertitzailerik  handiena da, azken urteetan gutxienez 1.482  milioi euro inbertitu baititu Israelgo armada  armatzen duten enpresetan. Hala ere, ez da  bakarra: Kutxabank, Laboral Kutxa edo Rural  Kutxa bezalako banku txikiagoek Indra  bezalako enpresak finantzatu dituzte. Indra  “Israel Aerospace Industries (IAl)” enpresaren  bazkide estrategikoa da.

Harremanak erabat eteteko, sarraski horrekin  irabaziak dituzten guztiak seinalatu behar dira.  Palestina askatzeko, presioa egin behar dugu  bankuek okupazio sionistaren alde egiteari utz  diezaioten. Israel hemen hasten da. Gure lana  da Euskal Herritik proiektu sionista babesten  duten eragileak borrokatzea.

Karriketaratzeak Bilbon eta Iruñean, euskal bankuek Israelekin duten harremana salatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude