Euskal Autonomi Erkidegoak independentziaren alde bozkatuko luke orain
Francisco Jose Llera jaunak zuzentzen duen Euskobarometroaren arabera EAEko biztanleriaren gehiengoak independentziaren aldeko bozka hautatuko luke balizko erreferendum batean.
Oraintxe %39ak independentziaren aldeko apustua egingo luke, eta %34ak Espainian jarraitzea hautatuko luke. Abstentzioaren aldeko aldiz %13a agertzen da, eta %14ak ez daki zer bozkatuko lukeen. Datu hauen arabera EAEko biztanleari bost axola dio Europar Batasunetik ateratzeak, aldeko edo aurkako bozka ematerako orduan.
Zer pentsatua ematen du nazionalista/ez nazionalista portzentajeak, datu hauekin erkatzen hasten bagara. Izan ere %46ak bere burua nazionalista bezala ikusten baitu, eta aldiz, %48ak ez du nazionalista gisa ikusten. Beraz, gehiago omen dira ez nazionalistak EAEn. Helduiok horri. Independentziaren alde dagoen jende askoren motibazioa, Katalunian bezalatsu, ekonomikoa denaren seinale. Edo akaso bada jende dezente bere burua abertzale bezala ikusten duena, baina aldiz ez dena identifikatua sentitzen nazionalista terminoarekin (hitz honek berarekin daraman karga negatiboagatik edo). Baina tira terminoez eta hauen definizioez beste artikulu oso bat idatzi genezake, ezta?
Beno hauek ustezko ikerketa baten datuak dira, hankamotz daudenak jaiotze beretik ene irudikoz. Ez dutenak benetan balio handiegirik, baina, ni bezalako frikiei balizko eta balizko artean jolastea ahalbidetzen dietenak. Jolastera ba!