“Euskal Asteez” gogaituta
Bi urte badira Beasaindik Zallara bizitzera etorri nintzenetik. Hizkuntzaren aldetik gaua eta eguna bezalako aldea. Zallako toponimia guztia euskaldunadenean, sarritan, Euskal Herrian arrotz sentiarazteraino: zein erraza den Beasainen euskaltzalea izatea!
Kontseiluak 2010. urtean Euskal Herriko berrogeitamar udalen hizkuntz politikak txosten batean jasotzerakoan, Zallako udala tartean sartu zuen, eta bertan irakurtzea dagoenagatik Zallako herritargoaren %39a euskalduna da. Ba kopuru hori ez da egunerokotasunean isladatzen “nipadios”. Nire alabari euskaraz zergatik egiten diodan herriko jolastokietako beste umeengandik bitan entzun behar izan dut: ¿Porqué la hablas en euskera? Izurrai.
Zallan euskararen transmisioak eta egoerak bizi duten egoera zehatza Juanjo Zorrilla eta Alberto Mardones irakasleek egindako txosten txukun batean aztertu daitezke. ZuZeun ere bai, aidanez.
2011ko azaroan, Zallako udalak herriko auzo ezberdinetan partehartze prozesu bat hasi zuen aitzakitan, Mimetizko frontoian egin zen ekitaldian euskaldunok herriko gizarteko maila anitzetan ezkutatzera behartuak gaudela espainol hutsean gauzatu zen ekitaldian mikroa hartuta salatu nuen. Baita Kontseiluaren txostena azter zezatela eskatu ere. Azpikaldeko kartela ikusita, udaleko arduradunei haizeak nondik jotzen dien jakin gabe jarraitzen dute.
Bainan Zalla ez da pelaje honetako potaje trikipanderero-folklorikoak antolatzen dituen udal bakarra. Aurreko hilean Unaimyri irakurri nionagatik, Gasteizko Udalean ere, euskararen aldeko ekitaldi bat sustatzeko garaian ideien eskasiaz edo, herri kirolak eta euskal dantzak antolatzeari ekin zioten.
Aspertzeraino.
“Potaje trikipanderero-folklorikoak” ona, oso ona!
Ehuneko ehun ados adierazitakoekin: Nire hizkuntza, euskara, ez dut inoiz erabiltzen/ko taloak nola egiten diren ikasteko (talogileei errespetu osoz). NiK, kaletar peto-peto honek zaletasun munduan guztiz homologableak ditut, eta EDOZERI buruz jarduteko/gehiago jakiteko/ikertzeko… prest nago. Beraz, talokeria,baba-betekada eta panderoaldiez besteko zerbait GANORAZKO espero dut gure kultura-sustatzaile txit agurgarriengandik. Garbiketa ederra egin beharra dago, hainbat lagun guztiz fosilduta geratu dela esango nuke. ZABAL DAIGUN LEIHOA BEHINGOZ, LIZUNAK ETA HAUTSAK ALDE EGIN DAITEN!!
Ba niri taloa asko gustatzen zait!
Beno baina zer nahi duzue “Eukal Aste”rako, Bonoren kontzertu bat eta flamenko ikustaldi bat?…Egia esan niri programazio hori asko gustatu zait eta kalekumea naiz…
Bestalde, kokatu al dituzu mapan Beasain eta Zalla? edo ez al dakizu nora joan zaren? ai ene..!!
Ta “nora” etorri naiz? Begiak zabalduko zenizkidake mesedez?
uste dut batzuk Euskal Herria (enkartazioak, arabako errioka, nafarroako erribera iparraldea….)gehiago ezagutu beharko luketela, ezusteko emozionalak ekiditeko bederen
Erabat ados XESKISABELek eta IRALAk esaten dutenarekin. Hala ere, pare bat ohar egin nahiko nituzke:
1.- Zallako egoera soziolinguistikoari buruz: Nik esku artean darabiltzadan datuen arabera, Zallako biztanleen %14 da euskalduna,, %24 ia-euskalduna eta %60 erdaldun hutsa. Ikus: http://soziolinguistika.org/edb/index.php?erakus=orriak&zo=58 . Hala ere, nire ustez, horrek bakarrik ezin du errealitatea azaldu. Zallan, eta Enkarterrietan oro har, euskara duela mende asko galdu zen, eta hutsetik hasi da hizkuntzaren berreskurapena. Tristea da umee batzuen ahotik oraindik ere horrelakoak entzutea, baina espero dezagun denborak bere lana egitea…
2.- Euskararen “folklorizazioa” dela eta: guztiz ados nago. Ni neu ere kokoteraino nago betiko rolloarekin. Badirudi euskera bakarrik erabili daitekeela Santo Tomaseko ferian, Olentzero kantatzeko, txoznetan tragoa hartzeko… Hizkuntza hori baino askoz ere gehiago da. Ni kaleko semea naiz, peto-petoa, hirian jaio eta hirian bizi naiz, oso gutxi dakit taloak egiteaz, dantzan traketsa naiz eta bertsotan ez dakit. Baina euskaraz bizi naiz.
Eta ez gaitezen engainatu. Errua gurea da, euskaldunona, errezenera jotzen dugulako beti. “Euskararen eguna” eta antzekoetan, zer antolatu dezakegu? Herri-kirolak, txitxiburduntzia, bertsoak, trikipotea… ZELAKO IMAJINAZIO GUTXI DAUKAGUN!!!
ESPABILATU GAITEZEN!
Txantxangorri, txarto ulertu ez badut, ez dut uste kritikatzen dena EUSKAL ASTEA bera denik, edota bertsoak, taloak… txarto daudenik. Inondik inora ere. Hori ere gure kulturaren parte dira, et nik izguarri disfrutatzen dut dantza saioetan, esaterako.
Nire ustez XESKIBEL kritikatzen ari dena zera da: euskara udaleko plangintzan (kasu honetan, Zallan)ezertarako kontutan hartu ez, eta kontutan hartzen dutenean, hain justu betiko “Euskal Astea” eta horrelako ekitaldi folklorikoetarako izatea. Hor bai, taloak egiten, bertsoak entzuten, dantzan… euskaraz egingo dugu, baina ez ote dugu horrekin euskararen erabilera folklore bihurtzen? Horretarako bakarrik erabiltzen badugu euskara, dinot…
Hain daukagu barneratuta non ez garen konturatzen. Eta edonon gertatzen da, mintzalagunen, berbalagnean, euskara elkarteetan… ekintza bat planteatu eta beti beti dira sagardotegia, bertso saioa… eta euskara beste 10.000 gauzetarako erabili ahal da!!
Hori da nire iritzia, nik askotan bizi izan dut, eta euskara elkarte bateko kide naizenez, ezagutzen dut giroa…
Uste dut hori zela XESKIBELek esan nahi zuena, txarto ulert badut zure komentarioa, parkaidazu! Ondo izan
Eskerrikasko azalpenengatik!
Ados esandakoekin. Gauza inportante bat, halare; bertsoak folklorea direla dioenak ez daki zer den bertsolaritza edo ez daki zer folklorea
TAR-talo, halako izenaz taloa derrigor gustatu behar!!! Kar, kar, kar. Baina jar dezagun orea bestelako talotegi batean; zer inpresio hartuko zenuke honako programa honekin??? Semana del español en Gibraltar de la mano del Instituto Cervantes. 1. Como fabricar morcillas de Burgos. 2. Primeros pasos de jotas manchegas. 3. Corrida de toros. 4. paellada pa toos. (Iparraldekoren batek leituko balu ere: Cervantes Institutuak Gibraltarren atondutako espainieraren astea. 1.Burgosko eran odolkiak egiten ikastea. 2. jota dantza Mantxakoaren hastamenak 3.Zezenketa. 4.denontzako paella-jana.
Ba, odolkia ez zaidala hainbeste gustatzen; baina, tira, paella ez dago gaizki! Hori bai, zezenketek debekatuta egon behar lukete.
EUSKAL astea ala EUSKARAREN astea?
Akaso nonbaiten “semana española” antolatzen denean tradizio eta folklorea izango da ardatza, ez?
Euskal usadio, tradizio eta folklorea sustatzea helduru duen astea ala euskara bultzatzea helburu duena?
Niri behintzat ez nau kezkatzen halako programazio batek, urtean zehar egiten den kultur programazioan euskara leku duina (lehentasunezkoa leku batzuetan, tartekoa beste lekuetan) duen bitartean. Ideiarik ez dut Zallako Udalak egiten duenaz (itxura txarra du)baina ez zait gaizki iruditzen euskal folklorea sustatzeko astea antolatzea.
Hori bai guztiz gaiztzesgarria da kartelean erabili duten “euskal tipografia”. Nik uste nuen legez debekatuta zegoela karteletan “euskal” edota “comic sans” tipografiak erabiltzea!
Azken orduko albistea, Zuzeuk comic sans erabiltzeko asmoa du, hona hemen froga:
http://comicsans.de/m/http://www.zuzeu.com
😀
Ummm… arrazoia duzulakoan nago.
“Euskal Astea” “Euskararen Eguna”rekin nahastu nituen, sarritan horrela nahasten direlako/ditugulako.
Bainan horrek beste hausnarketara narama, alegia, “Euskal Astea” bezalako ekitaldiak antolatzea beharrezkoa al da? Zertarako? Zer adierazteko? Urteko beste 51 asteetan baino euskaldunagoak garela erakusteko?
Horrela bada, akonplexaturiko gizaseme baten ekimenak baino ez dira.
Akonplexatu horien gaitza osatzeko balioko dielakoan, Sabino Aguirre Gandarias adituaren “El euskera en Las Encartaciones: Lengua vulgar a fines de la Edad Media” dokumentuak merezi du bistadizoa:
http://issuu.com/xeskisabel/docs/el_euskera_en_las_encartaciones
Antxoa pare bat sartu dut testuan, nik ere ikusi ditut, barkatu. Euskal Taliban Jatorrak merezi duzdan zigorra jarri dit. Ergatiboen hilerrirako bidea hartu dut, ea oraindik bizirik topatzen dudan…
Xeskisabel:
Nik gauza bera bizi izan dut Bilbon. Antzeko gauzak sufritu behar izan ditut. Ume batek esandakoa (semeen eskolakidea bera): “¿Tú eres un vascuence como mi “andereño”? Beste bat semeei esandakoa, herriko euskaraz (bizkaiera da, ez zuberera) mintzo zirela: ¿Qué habláis? Eso no es euskera ni nada(eta barre aurpegira). Edota orain dela pare bat hilabete, batxilergoan (16-17 urte) eskolan badago burla egiten dienik “-tz” ondo ahoskatzeagatik: ¡Por que dices “beroTZen”, si todos decimos “beroTXen”. Eta inork arrazoirik eman ez. !BILBON!!!!!! Eta Alde/Hiriune/Uri Zaharrean (“7 kale” baino gehiago dituena) euskaldun kopuru handiena duen auzoan eta eskola publikoan.
Hona bizitzera etorri ginenetik kulturalki gutxienez, emigrante sentitzen gara, jokoz kanpo. Hemen bai dela eskertzekoa eta txalogarria euskararen alde egunero lan egiten duten taldeen ahalegina!
Euskal Herrian azterketa soziolinguistiko sakona egin beharrean gaudelakoan nago (konplexurik gabe). Asterketa ofiziala, orokorra eta gizarte-eragile guztiak kontuan hartuta.
Badakit usteak ustelak izaten direla, baina nirea emango dut: estatu independentea lortzen ez bada, euskara hilda dago. Independentzia da euskararen kimioterapia egokia.
Ez dakit ba, ni ere geroz eta independentistagoa naizen arren, Irlandara begiratzen diot ta herri independientea izanagatik gaelikoaren egoera ez dirudi oso osasungarria…
Non ote zeuden honezkero Irlandako gaelikoaren hezurrak, Irlanda independentea ez balitz!!!!
Josemari, txantxetan ala? Gaelikoari geratzen zaizkion azken hezurrak osteoporosiak jota daude! Gainera, badago beste kontu bat: osasunik onena okupatutako 6 konterrietan dauka.
Horrekin ez dut esan nahi guk independentzia behar ez dugunik (gero eta jende gehiago ari da ikusten beharra, bereziki arrazoi sozioekonomikoak direla-eta) baina independiente izan eta gero Bilboko Zazpikaletako (jatorrizkoak zazpi dira) abertzale askok gaztelaniaz egiten jarraituko dute. Beraz, ezin gara egon oraindik urruti dagoen helmuga horren zain.
Amaitzeko, bi kontu: batetik, oso subjetiboa begitantzen zait zure kontakizuna. Izan ere, kontatu ahal dizut txantxa berbera baina alderantziz (ikasleak adarra jotzen kide bati beroTXen esaten duelako) ikusi dudala neuk ere hirigune berean. Bestetik, gogoratzea badagoela euskaraz bizitzerik gure metropolian (asko gara horretan gabiltzanok).
Ez didazu ulertu. Nik ez dut esan gaelikoaren egoera okerra (larria) ez denik. Azken esaldi horrekin esan nahi nuen, Irlanda independentea izan ez balitz, ez litzatekeela dagoenik ere egongo.
Hala ere, beti egoera txarrena duenarekin alderatzen dugu euskara (gaelikoa ezin da euskararekin konparatu, ez hiztun-kopuruan, ez produkzioan, ez erabileran, ezta eskola-hedapenean ere). Nik beste hizkuntza batzuk aipatu nahi nituzke, estatu independentea izan ez balute, desgertuta leudekeenak: hebreera,islandiera, eslobakiera, luxenburgera, eslobeniera, guarania, erromantxera…
P.D.: Alde Zaharra dela eta: jatorrizkoak 7 baino gehiago dira (Erronda, Pelota, Gurutzea, Txakurra…) Baina Euskaltzaindiak eman zuen arrazoia ez zen jatorria izan. Haien arrazoi potoloa izan zen, lehen horrela deitzen ziotela gure guraso eta aitita-amumek. Jakina, erdaraz ere horrela deitzen zioten, baina orain ez, eta ez dira 15 urte izen ofiziala jarri ziotela, hau da, balizko 7 kale horiek 7.000 direnean eta mundu guztiak Alde/Parte Zaharra esaten dionean.
Josemari:
Bilboko jatorrizko kaleak hiru ziren: Somera, Artekale eta Tenderia.
Gero, lau gehiago batu zitzaizkien: Belostikale, Carniceria Vieja, Barrenkale eta Barrenkale Barrena
Horra hor Bilboko Zazpi Kaleak, jatorrizkoak, noski. Erronda ez zen kale bat, erronda bat baizik (que obviedad). Hor zegoen harresia eta gauetan erronda egiten zen… Pelota, Santa Maria eta besteak geroagokoak dira, nahiz eta zaharrak izan. Eta Bidebarrieta, Korreo, Plaza Barria… oraindik ere “modernoagoak”.
Eta? Hori ez da arrazoia Alde Zaharrari ofizialki “7 kaleak” jartzeko. Arrazoia (neuri esandakoa izena ezarri zuenetako batek) “gure zaharrek” horrela esan ohi zutela da.
Nik ez dut historiaz sinesten. Historia guztia gezurra da, baina, zuk diozunaren arabera, 3 kale deitu beharko genioke alde zaharrari (nekez izan daitezke Bilboko lehenbiziko 3 kaleak, Bilbo ibaiaz handik sortu baitzen, orain Bilbao la Vieja -Bilbi- deritzon lekuan. Hala ere, auskalo hori ere egia den).
Gaelikoak iparraldeko sei konterrietan duela osasunik onena? Zein da zure iturria? Beharbada, iparraldeko errepublikanoek maiz erabiliko dute irlandera “hizkuntza liturgiko” gisa (hemen askotan egiten dugun bezala), baina irlandera ama-hizkuntzatzat duten irlandar apurrak errepublikako Gaeltachtaí-etan bizi omen dira, hau da, irlandera hizkuntza ofizial bakartzat duten eskualdeetan. Hori Espainiako Erresuman eta Frantziako Errepublikan konstituzioaren kontra jotzea litzateke. Euskal Herrian, UEMA ia-ia erakunde alegala da.
Egia da komeni zaigula Irlanda aldera begiratzea, zer egin eta zer ez egin ikasteko. Ez bakarrik hizkuntzari buruz: gogoan izan James Conollyren adierazpen famatua (eta ezagutzen ez duenak googlen bilatu).
Ahaztu egin zait -TX ahoskatzeagatik burla egitea “normala” da, gaizki esanda dagoelako eta gazteak mozoloak direlako. Baina aldrebes, eta 17 urterekin, gutxienez, surrealista da (ona izanda).
Ni euskaraz bizi izan naiz, Gasteizen eta, nola ez, Bilbon ere hala bizi naiz. Hori besterik ez zitzaigun falta. Baina niri ez zait ezer kostatzen; bizimodu normala da guretzat, baina gero eta oztopo gehiago topatzen ditugu.
Gero eta oztopo gehiago Bilbon euskaraz bizitzeko? Egoera ez da batere ona baina azken hamarkadetan hobera egiten ari da apurka-apurka; duela 20 edo 10 urte baino aukera gehiago dago.
Irlandako ezagutza, berriz, bertan ikusi/entzun dudanetik dator. Landa eremuko
Gaeltachtetako egoera negargarria da; azken mohikano zaharren erreserbaren traza hartzen zaie eta aitzakia perfekto bezala erabiltzen dute Dublin edo Corkekoek (“guk ez baina Aran irletan…”). Belfasten, aldiz, hiriko lehen gaeltacha ari dira sortzen
Falls Roadeko tarte batean (hori ere asko kostata).
Kaixo, Manu (eta tut):
Ez nago bat ere ados. 29 urte daramatzat Bilbon bizitzen eta lanean. 10 Euskal Herrian Euskarazen eta 8 AEKn eta ez dut uste gaur egun orain dela 20-30 urte baino aukera gehiago dagoenik euskaraz bizitzeko. Aste Nagusia ikusi besterik ez daukazue. Edota San Mames: orain dela 25 urte, futbol-zelaiko giroa orain baino askoz ere euskaldunagoa zen (begiratu orain zenbat kantu eta zenbat euskal sinbolo ikusten diren lehen aldean). Eta auzoetako jaietan? Joan Santutxuko edo Deustuko jaietara orain eta konparatu orain dela 20 urtekoekin. Eskoletako eta institutuetako irakasle batzuen euskara-maila lotsagarria da (orain dela 25 urte pentsaezina) eta ikastetxe barruko giroa eta Laredoko ikastetxe batekoa antzekoak dira. Agian, diozuenaren arabera, Indautxun nabarmenagoa izango da hoberako joera, baina Alde Zaharrean, Santutxun eta Ensantxean zein Udaletxe inguruan eta Deustuan (batez ere) diglosia izugarria da.
Nire semeak gazteak dira 18-16 urte (adoleszenteak) eta kaleko lagunekin euskaraz hitz egiten hasten direnean, euskara eskolarako dela esan (erdaraz, jakina) eta aho bete hortz uzten dituzte.
Guk helduok ez daukagu euskaraz bizitzeko arazo gehiegirik, bidea eginda dugulako, baina gazteen mundua ez da berdina eta kalean, nik neuk, behintzat, ez dut orain dela 20-30 urte baino euskara gehiagorik entzuten, ezta hurrik eman.
Josemari, norbere inpresiotik edaten dugu guztiok, argi dago. Baina San Mames aipatzen duzula, orain dela 20 urte joaten naiz ni, eta lehen ez bezala (edo agian ahaztuta ditut euskaraz zirenak) orain “Beti Zurekin”, “Jo ta ke irabazi arte” eta “Ikusi mendizaleak” kantatzen dira. Athletiki esker ere “Aurten bai” edo “koparen bila” leloak Bilbo osoan ikusi ditugu, eta euskara hutsez.
Gaur arratsaldeko beste detailetxo bi:
* nere etxe azpiko plazan 10 bat gazte euskaraz eztabaidan (batua “bilbainoa” zen, beraz, ez ziren “kanpoko” ikasleak)
* Campo Volantinen Eki Europako emakume bat euskara hutsez kantatzen diru eske. Hirugarren aldia da azken asteetan entzuten dudana (aurrekoan Alondegiaren pareko Bizkaia plazan – Alhondiga gaztelera da, ez diezagutela izena ere gazteleraz “irentsarazi” mesedez- eta bestean Eliptikan). Benetan zoragarria da nola kantatzen duen emakume honek eta nola bere megafonoarekin euskalduntzen duen kalea (lau teilatu, ikusi mendizaleak, loretxoa.. eta holakoak kantatzen ditu).
Jai ezberdinen inguruan ere esperientzia ezberdina dugu. Nire inpresioa da gaugiroan askoz euskara gehiago entzuten dela orain dela 20 urte baino. Lehen oso gutxi, eta orain gutxi, baina gehiago. Batez ere 18-20 urte inguruko zenbait gazte girotan euskara entzuten da, nabarmenki gainera.
Orain, egarateren ildotik, hemen aurrerapausu guztiak Udalaren kontra edo Udalaren inakzioaren zailtasunak gaindituz egiten ditu euskarak eta euskaldungoak. Alondegian aipatu dituen horiek oso nabariak dira.. berdin berdin kasu Bilbao Kirolak osoan ez dago inon inongo ikastaro euskaraz jasotzeko aukerarik bermatuta. Edo 2012ko partidetan Euskara gizarte arloetan sustatzeko partida 120.000 euro diren bitartean Alondegiak berak bakarrik 8.121.173 euro eramaten ditu.
Beraz ados egongo gara lehentasuna Udala norabidez aldatzera eramatea izan behar dela…
Irizpiderik gabe eta borondaterik gabe gastatzeaz gainera, hona Euskara Sailaren aurrekontuak Bilbao.net-etik hartuak:
* 2.010: 2.594.990 euro
* 2.011: 1.476.200 euro
* 2.012: 1.183.806 euro
Alhondiga gaztelera da bai. Baina baita eraikinak duen izen bakarra ere, zehatzago izateko AlhóndigaBilbao dena elkartuta eta tildearekin. BEC dena ingelesez eta soilik ingelesez den bezala. Erabaki horren atzean zerbait intentzionatua egon litekeen ala ez auskalo, baina beraiek euskarazko komunikazioan ere Alhondiga hitza darabilte eta ez Alondegia. Guk egin behar al dugu orain ere euskalduntzeko lana?
Nire iritzia da toponimo eta leku-izenekin izugarrizko paranoia daukagula. Nire ustez, edifizio horrek Alhondiga edo Alondiga izateak ez du ardura. Sinbolikoa izan daiteke izen euskalduna izatea, bai, baina hori ez da garrantzizkoena.
Bilbon edifizio horri mundu guztiak, euskaldun, erdaldun, bertako zein kanpotarrek ALHONDIGA deitu izan diogu. LA PEÑA auzoari LA PEÑA deitzen diogun bezala, eta erdaldunek ITURRIBIDEri ITURRIBIDE deitzen dioten bezala.
Onartu beharra daukagu bilbon bi hizkuntza bizi izan direla luzaroan, eta leku izenak horren isla direna. Leku izen gehienak euskarazkoak dira (uribitarte, uribarri, abandoibarra, errekalde…), baina badaude erdaldunak ere (la peña, monte caramelo, el peñascal, huertas de la villa, gran via…). Erderaz euskal izenak euskeraz esaten diren moduan (bilbotar guztiok Uribarri, Bidebarrieta, Iturribide), gaztelaniazkoak ere horrela esan beharko ditugu (alegia, Gran Via, La Peña…). Duela gutxi “Huertas de la villa” kalean “URIORTU” ikusi nuen, eta ahoa zabalik geratu… nori okurritu zaio hori?
Eta amaitzeko, Somerari GOIENKALE jarri diote. GOIENKALE!!! Euskaldunok zer diogu?
Alhondiga, beraz, nire ustez, Alhondiga…. sortu zenean horrela esan zioten, ez ote?
Ondo izan
Jakina guk egin behar dugula AlhóndigaBilbao euskalduntzeko lana. Ze bestela, BEC, AlhóndigaBilbao, La Paloma eta besteak onartzen baditugu, ez ditugu zertan ez onartu udalaren gainontzeko politika deseuskaldunak. Eta horrela, Bilbon berria eta garaikidea den guztia gaztelera eta ingelesaren esku uzten badugu, gureak egin du. Euskara berriz ere toponimo zahar batzuetarako, eta berria den guztia gaztelera eta ingelesa. Emango duzue adibiderik Bilbon azken hamarkadetan eraiki edo sortu den azpiegitura erreferentziazkorik euskarazko izena duenik?
Eta era berean, La Peña (Abusu), Monte Caramelo (Masustegi edo Arraiz) eta holakoak “naturaltzat” eta betikotzat jotzen baditugu gureak ere egin du. Noiztik da La Peña Abusu?
Halakoak onartuta, berdin berdin onartuko dugu gazteleraren olatuak jan dizkigun eta oraindik ere jango dizkigun beste guztiak. Bilbotar erdaldun askok normaltzat jotzen dituztela euskarazko toponimoak? Faborez.. onartuko dituzte gaztelerazko baliokiderik ez dutenean, bestela ia beti (kenduta bereziki euskaltzalea edo abertzalea den baten bat, badaude ere) gaztelerakoa hartuko dute. Ezagutzen duzue erdaldunik “voy a Areeta” “voy a Las Arenas”-en ordez erabiltzen duenik?
Gainera Correo eta gainontzeko lagunen bitartez, erdararen lobbyek berehala joko dute gaztelerazko berriak ezartzera (Zubizuri zena orain El Puente de Calatrava, Euskalduna Jauregia hasieran entzuten zen – orain beti Palacio Euskalduna, Elorriaga mendia – el Monte Banderas…).
Hemen normaltzat hartzen dena ez da normala. Ez delako normala TVE-n “El Barca ha jugado en el Campo Nuevo” esatea edo “Maragall dió un mitin en el Palacio San Jorge” esatea, eta guk aldiz justifikatu beharrean gaude ez ditugula gaztelerazko izenak nahi.. hiria euskalduntzeko bidean ezinbestekoa delako azpiegitura eta prestijiodun guneen izenen (eta beste gauza askoren jakina) euskalduntzea. Euskara hutsezko izenak eramatea hain zuzen. Horretarako omen baikaude bilbotar gehienok euskararen berreskurapenaren alde (ala ez)? Edo ume eta auzoetako lekuetarako bakarrik nahi dugu euskarararen berreskurapena? Halamoduzko berreskurapena.. agian berreskurapena baino, nahi duguna da berkokapena, baina behin ere ez Alhóndiga edo BEC bezalako leku “betiko” eta “inportanteak” ikutu gabe, klaro…
Zenbatetan ez ote dugun entzun: “euskara en Bilbao? pero si nunca se ha hablado euskara, por favor, hablar los que queráis pero no nos impongáis a los que nunca hemos hablado ni en una ciudad como Bilbao donde nunca se ha hablado (quitando los boronos)”… aspertuta halakoak entzuteaz eta irakurtzeaz…
PP-ko edo PNV-ko alderik gaztelerazaleeneko BTV bati entzuten diogunean “voy al Mirabillako Polikiroldegia a ver al Bilbao Basket y luego he quedado en Areatza con mi madre para comer chocolate con churros” hasiko gara nabaritzen gure hizkuntza behar den lekuan jartzen ari garela. Bitartean, hirian erdiguneak ikutu ere ez egin eta gure txokoetatik ateratzeko ez garela gai baino ez dugu erakutsiko.
“Noiztik da Abusu La Peña?” Esan nahi nuen..
Eta baita nik ere esan dezakedala “Alhondigara” noa, nahiz eta saiatu Alondegia erabiltzen (berria egunkariak egiten duen bezala) baina hain zuzen erakunde publikoen lana horretarako dagoela, euren politika publikoen bidez lor dezaten gazteleradunek esatea “voy al Alondegia” edo “voy al Erakustazoka”…horrela hiria eta jendea euskalduntze bidean jarrita..eta egiten ari direna kontrakoa dela hain zuzen..hiria eta jendea gero eta erdaldunago bihurtzea..ez balitz herritarren erantzun eta euskalgintzaren kontrako jardunarengatik.
Ni Bilbon euskaraz bizi naiz,
Ez da nahiko nukeena, baina uste dut pentsatzen duguna baino aukera gehiago ditugula euskeraz bizitzeko, Bilbon bertan ere.
Neu ere BBO naiz (bilbotar bizitza osokoa) eta garbi ikusten dut gaur egungo Bilboko euskararen munduak gero eta aukera gehiago ematen dituela hiritik irten gabe (tabernak, dendak, kioskoak, udaleko informazioa, Hamaika tb, irakurle txokoak, mintzakide programak…). Baliteke Azpeititik datorrenarentzat urria ematea baina zenbat kosta den hori guztia zutunik jartzea dakigunontzat ez da gauerdiko lehoiaren orroa (Aupa Athletic!!)
Ados Irala… Alhondigako mediateka eta igerilekuak erabiltzen ditut ia egunero eta harrituta nago zenbat euskera entzuten den… aldageletan izugarria da!
Bai, baina Alhondigako igerilekua aipatu duzunez, haurrentzat igeriketa klase puta bat bera ere ez dute eskaintzen gero euskaraz…Eta haurrentzat ekitaldi ugari gaztelera hutsean. Helduentzat imajinatu….Azken Gutun Zuria ekitaldian adibidez, eskerrak Andu Lertxundi euskaraz aritu zen. Gainontzean, “derrigorrezko” bertso saioa besterik ez euskaraz, kuota folklorikoa osatu zuten antolatzaileek eta kitto. Bernardo Atxaga ere gazteleraz.
Guk geuk jarriko dugu geure aldetik, baina ez da nahikoa eta erakundeei ere zerbait gehiago eskatu beharko genieke. Are gehiago multikulturalitatearen eta abangoardiaren sinbolotzat euren burua aurkezten dutenei, Alhondiga kasu. Trikipandero folkloriko eta bertsosaioek baino gehiago lagunduko lukete, haurrei igeriketa euskaraz irakastea bezalako eguneroko ekintza xumeek.
Euskararen egoera Zallan bezain negargarria da Hego Euskal Herriko herririk / hiririk gehienetan. Nafarroan eta Iparraldean egoera kritikoan sartu dela esan daiteke beldurrik gabe. Egoera honi buelta ematea posible da. Badakigu posible dela beste herrialde batzuetan, askoz hiztun gutxiagoko hizkuntzak osasuntsu dirautelako adibidez, eta EAEn bertan ere, orain baino egoera okerrago batetik gatozelako (1960 / 80 urteetako egoera hil ala bizikoa).
Independentzia ezinbestekoa dugu euskararen berreskurapenerako, baina ez du ezer bermatzen. Are gutxiago dauzkagun poitikari abertzale erdarazleak izanda.
Euskararen berreskurapenerako alderdia sortzea ez legoke batere gaizki.
Hutsune askorekin, baina nik esango nuke, Bilbon lehen baino aukera gehiago dagoela euskaraz bizitzeko. Ikastetxe gehienetan D eredua ezarri dute, euskara taldeak daude, auzoetako jaietan euskara ikusgarri bihurtzeko neurriak hartu dira, Aste Nagusian zenbait konpartsa euskaltzale daude… Gero beste gauza bat da, jende gehien-gehienak ez duela euskarara jotzen, nahi ez duelako edo modan ez dagoelako edo ez duelako ohiturarik, baina nahi duena bizi daiteke euskaraz (gutxi gorabehera eta muga batzuekin hala ere).
PS: “Zazpi Kaleak” esatea ez da zaharren kontua, gazteok ere esaten dugu, hori baitu izena Bilboko alde zaharraren zati batek, errekaren eskuinaldean dagoenak. “Bilbo Zaharra”, hain zuzen, errekaren ezkerraldean dagoen beste auzo bat da. Zazpi Kaleetan zazpi kale baino gehiago daude, bai, baina Txorierrin ere badaude behiak eta txakurrak, txoriez gain, eta ez diogu horregatik izena aldatuko.
Bilbon eta Euskal Herriko herri / hiririk gehieneten, gizarte hpnetan ezarritako baldintzak erdararen aldekoak dira. Euskaraz bizitzeak ahalegina eskatzen du. Askotan oso ahalegin handia eta arriskuak hartzea ere bai. Erdaraz bizitzeak ez. Berez doa erdara geure gizartean. Horregaitik jotzen dute elebidun gehientsuenek erdarara. Horregaitik eta gehien-gehienek hobeto menderatzen dugulako erdara, euskara baino.
Bilbon euskaraz egiteko aukera batzuk badaudela? Irla moduko batzuk ageri direla hemen eta han? Bai, baina ez dira euskaraz bizitzeko nahikoa, ez bada horretarako itzelezko gogoa eta adorea duzula.
Bilbon, Gasteizen, Donostian, eta zer esanik ez Iruñean, arazorik nahi ez baduzu, lasai bizi nahi baduzu, erdaraz bizi. Baita alderdi superabertzaleen baitan ere!!!
Zirt edo zart, hori hala dela inork ez du dudarik egiten. Baina ni gehiago ari nintzen gutxitasun horren barruan aurrera egin dela adierazi nahian eta hiriburu ia guztietan, zerotik abiatuta, DENA DELA IRABAZIA, lehen izan ere ez ziren irlatxo horiek baditugula eusteko, apurka beste euskarri batzuk sortzen ibiltzeko. Kontua da iruditzen zaidala euskaldunok hileta kanpaiak sarriegi jotze zale handiak garela eta gehiago egin beharko genukeela beltzaren ondoan argiuneak nabarmentzeko.Adibidez, orain dela gutxi irakurrita nago (Argian) Laudion hamar urtean erabilerak %9ra egin duela salto, baina horren oihartzunik ez dut inon ere entzun. Bestetik, jakin nahi nuke (eta baten batek komentatzea) zer ondorio leukakeen euskaldunen alderdi batek (ez nago ez alde, ez kontra).
DENA EZ DA IRABAZIA, GEHIENA GALERA BAIZIK. Eta hori ez da hileta kanpaiak jotzea, errealitatea islatzea baino. Insituzioek eta alderdi politikoek euskararen bilakaeraren irakurketa baikorra egiten dute denek. Batzuek ezjakintasunez edo arduragabekeriaz (abertzaleek). Besteek, espainiazaleek, azkarregi goazela eta inposatzen ari garela, egoera oso bestelakoa delarik.
Egoerak buelta dauka, baldin eta errealitatetari aurre egiten bazauio.
Bilbon “dena da irabazia” azken 30 urteetan, baina lehenago, gerra ondora arte, euskara gainbehera zetorren Bilbon, ia guztiz desagerrarazi zuten arte. Noski, zerotik abiatzen denak irabazia besterik ez du ezagutuko, baina horrek ez du esan nahi euskararen berreskurapenerako nahikoa denik.
Gasteizen edo Iruñean ere “dena da irabazia”, baina Burgosetik askoz gertuago daude Lekeitiotik baino, hizkuntzaz, kulturaz eta izaeraz.
Bestalde, gaztetxo eta haurrek ez dute inongo motibaziorik euskara ikasteko. Ez dute debekurik ezagutu, gehienetan ez zaie euskarririk ematen, eta halabeharrez ikasi beharreko hizkuntza ezgauza gisa ikusten dute gehien-gehienek euskara.
Euskararen aldeko alderdia behar dugu, euskararen alde dauden alderdi bakarrak, abertzaleak, ez direlako berreskurapenaz arduratzen. “Euskararen aldeko” anterkigintza patetikoa besterik ez dutelako egiten.
Nik Iralak planteatu duen hausnarketarekin bat egiten du. Alegia, niri askotan amorru itzela ematen dit entzuteak “Eske Bilbon ez da euskararik egiten” “Ezin dozu kafesne bat ere eskatu euskaraz”…. Zenbat bider nagoen horrelakoak entzunda!
Denok dakigu ez direla berdin Bilbo, Gernika edo Ondarroa.
Askotan biktimismo asko egiten dugula uste dut. Zergatik ez diogu uzten biktimismo horri eta behingoz ekin behar diogunari ekin? Egunerokotasunean, hor daude benetako “iraultzak”, jendeak ikus dezala euskara ere hor dagoela. Orain dela gutxi kamarero batek ikasi zuen palillo euskeraz “zotz” esaten dela, nik eskatuta. Eta gizon hura saiatzen zen behin eta berriz euskeraz egiten, eta hori da benetan garrantzitsuena, jarrera ireki hori izatea, zigortu beharrean pertsona horren ahalegina saritzea. Bestela, nekez.
Ba nik ez dut biktimismorik ikusi hemen. Salaketa sendoa bai ordea. Eta ni ere bat nator zirt… egin duen salaketa horrekin. Aski da. Euskaldunok egunerokoan egin behar dugu ahalegina, bai, bai gutxieneko baldintzak aldatzen ez badira nekez egingo dugu aurrera. Nire ustez geldialdian gaude, ez atzera ez aurrera, eta nekea eta etsipena zabaltzen hasi direla ere esango nuke.
Biktimimoak ez du ezertarako balio, baina buenismoa eta optimismo suizida, biktimismoa bezain kaltegarriak dira. Palillo euskaraz nola esaten den ikasi nahi duen kamarero bakoitzeko, beste hiruri bost axola. Beste zerbait beharko da kamareroak ere kafesnea identifikatzen hasiko badira.
Bada, bost axola dien kamarero horiek ez dute nire dirurik izango. Aspalditik nabil ez egunnonik ez agurrik aste oso batean behin ere esaten ez duten kamareroenetara bueltatzen ez naizela. NEUK erabakitzen dut nire dirua non gastatu. Kioskoekin berdin.Eta hala egunean egunean badaude mila gauza egin daitekeenak. Eta orain botako dut boutadea: Bilbon, Laudion, Lizarran edo Gasteizen euskararen amoreakaitik egunero borrokan egin behar duten horiek txapela kentzeko moduko esku zarta merezi dute. Ostias ez dela egiten!!! Zorroztu belarriak gure ondotik igaroz gero. Aldiz, %80ko ezagutza duten leku dontsu horiek erabilera ozta-oztakoa, halamoduzkoa, duten horietaz zer esatea gura duzu…
Beste erronka bat: datorren legebiltzarrean alderdi abertzaleek 22 eta 24 legebiltzarkide inguru izango omen dute: 46 osotara. Bada, kopuru horrekin BARKAEZINA izango da DENAK ERE euskaldunak ez badira, eta, Quiroga-Basagoiti-Pastorrak kaskoak egun osoan jarrita uzten ez badira.Hau da, aukera ezin hobea izango dute parlamentua euskaraz lan egiten jartzeko. Hala izan ezean, agian serio hartu beharko genuke euskaldunon partidua eratzea. Eta beste horrenbeste gertatu behar da hainbat udaletan (batzuetan hala da).
Hori bai dela tajuzko proposamena! Hasi nonbaiten sinadura bilketa berantu gabe.
Irala, hiri eta herri erdaldunduetan euskaraz egiten duten horien meritua itzela da. Baina haize kontrako ahalegina da, eta oso luzaro eusten zaila, baldintzak adatzen ez badira. Ni neu herri nagusiki abertzale erdaldundu batean bizi naiz. Badira, bagara batzuk euskaraz egiteko aukerarik txikiena probesten dugunak. Oso gutxi. Gero bada talde handi samarra, euskaraz liturgietan edo gure aurrean besterik egiten ez dutenak. Erdaldunak alde batera utzita, noizbehinkako euskaldunak ohiko euskaldun bihurtu ahal izateko, politika eraginkorrak behar dira ezinbestean. Baina aipatzen dituzun alderdi abertzaleek ez dakite haizeak nondik jotzen dien ere euskararen arloan. Ez da euren lehentasunetako bat. Zama da eurentzat, joko eremu arrotz eta zaila.
Nago, Legebiltzarraren osaketa, eta batez ere praktika ikusi ondotik Euskaldunon Alderdia osatzen hasi beharko dugula…
Jada euskara azkar sustatzeko euskal etorkinak behar ditugula pentsatzen hasia naiz…
Euskararen alde lana egiten da baina kaleetan ez da asko entzuten (ia ezer), behintzat Arabako Errioxan.
Hego-Araba, hor euskara sustatzeak meritu handia duela onartuta ere, uste dut Arabar Errioxa ez da lekurik aproposena euskarari tenperatura hartzeko. Ni gehiago ari naiz Bermeoz, Tolosaz, Arrasatez, Durangoz, Lazkaoz, Elorrioz, Zaldibarrez, Debaz, Gernikaz…dena alde edukita euskaraz ia osorik bizi izateko, kalean atzeraka ari diren horietaz ari naiz. Zer gertatzen da? Euskarak atzeraka eginez gero, zenbat denboraz eutsiko diote alderdi abertzale omen diren horiek euren ideologiari? Ados, hizkuntza ez da dena, baina hizkuntzarik gabe jai izango duzue/dugu.
euskaldunon erakunde politikoa eratuta dago aspaldian, Madrilek erregistratu ez bestela, estatutuak itzuli nahi ez dituztelako, legeak hala agindu arren. Abandoko Erripan gaude, seiko etxabean, beti bezala. Ongi etorri edo ongi joango gara eta elkarrekin euskal tortila osoari buelta emango diogu, noizbait, EH osotasunean onartzen duten gainerako alderdiekin (717.000 boto)100.000 gehiago lortuz, osotasuna onartzen ez dutenei (800.000 boto inguru) betiko irabazteko. urtzi.