(Euskadi Irratiaz) Nire ustea da…
… ala Euskadi Irratian gero eta musika gehiago ipintzen da espainolez? Azken bolada luze batean, zenbat aldiz esnatu ote naute goizeko 6etan edo 7etan espainolezko kantekin? Zenbat aldiz bazkalondoko 3etako albistegiaren ondoren…? Zenbat aldiz…? Nahiz, hori bai, kantak Espainia bertakoak izan gabe, maiz direla Hego Amerikakoak… Horrek kalte gutxiago egiten digulakoan…, edo behintzat disimulatuagoa delako. Nik ez dut normalean (Euskadi) Gaztea entzuten, baina irakurri ditut antzeko makina kexu honen espainoltasunaz.
Eta egia da. Joshua Fishmann, soziolinguistikaren aitajauna, jadaneko hila da. Gainera judua zen. Soziolinguistikaren guru berriren bat aurkitu ote dute nonbait, gutxitutako hizkuntza berreskuratze prozesuan, musika hizkuntza gainartzailean ematea gomendatzen duena? Edo ote da gure aurretiko gorrotoak indartzeko helburu bakarrarekin? Batek daki. Imajinatzen dut gure Ipar Euskal Herriko irratien sarea jo eta ke frantses kantak zabaltzen munduan, ohiko dituen euskal aire gozoen ordez.
Entzuizu Radio Euskadi eta pasako jatzu, Bittor.
Bertan, “euskera obligatorio” edo “nuestro país, España” modukoak entzuteko aukera eukingo dozu. Eta euskal kultura aitatu ezkeroan, zeozer exotikoa eta urrunekoa dala emoten dau.
Nazioforaltze prozesuaren ajeak dira.
Bada nik 6etako alibisteak arteko tartea entzuten dut ia egunero, “Argi ibili” izeneko saioa, eta irudipena dut entzuten ditudan kantuen ehuneko handia euskarazkoak direla.