Euskadi Irratia eta Meza Saindua

OTEx

Zergatik zoritxar guztiak geuri? Txikiak gara, gutxi gara… eta, gainera, irratitik meza saindua igande eta jai egunetan. Zergatik hori? Zergatik, Radio Euskadin mezarik ez, eta Euskadi Irratian bai?

Mauritanian bahitu dituzten Kataluniako hiru ongileekin zer gertatzen den jakin nahi nuen, baina horren lekuan Pello Zabalaren ahots mengel eta orotarikoak meza ematen zuen, beste apaiz batek erantzuten ziolarik. (Begiristain  zela uste dut, Arantzazuko frantzizkotar gazteena, abade mediatikoa, alegia.)

Sekulako pena zantzua zabaldu zait barrenean hentzun ditudanean, ihesi doakien mundu-ikuskera zehatz bati ezin eutsirik ikusten baititut biak hala biak, zeregingodutbestelabesterikegiteneztakiteta horretan oinarriturik. Deprimentea, zinez.

Une batez egon naiz pentsatzen zer arraio dela eta, Zabala eta Begiristainen kontu obsesibo hori entzuten egon behar ote dugun besteok, oraindik ere. Eta hori baino gehiago, zergatik euskaldunok bai eta gainerakoek ez. Zergatik dagokigu guri irratian beste inori ez dagokion errezorik? Nor Kristok gauzka oraindik ere fededuntzat? Zer egin behar da topiko horretatik aska gaitzaten? Eliza atarietan prakak jaitsita agertzen hasi?

Agian hobe izango da Euskadi Irratiaren beraren bulegoen parean hastea horrelako lanetan, mezua zuzenago eta garbiago irits dakien.

Irudia | kanpaia jotzen hasi behar ote? | Francisco Javier Martin | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.