Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia

Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia –

Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du Iruñean AHTaren geltoki berria egiteko proiektuaren Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Etxabakoitz auzoan kokatuko dena. Gobernuak berak iragarri nahi izan duenez, hirigintza-proiektuaren berrindartze honek hasieran planifikatutakoa baino ia 3.000 etxebizitza gehiago ekarriko ditu. Informazioaren arabera, zehazki, PSIS edo UGPSaren aldaketak “eremuan aurreikusitako etxebizitzak 9.758tik 12.193ra igotzea dakar”, eta honek esan nahi du proiektuaren “bizitegi erabilera %24a handituko” dela.

Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia

Honela argi geratu da AHTaren etorkizuneko geltokia eta Iruñerriko trenbide sarea finantzatzeko hasieratik planifikatu zena erabat espekulatzailea dela. Begi bistakoa da proiektuaren sustatzaileek eta enpresek eraiki ahal izango duten etxebizitza kopuruaren igoera hau benetako “hirigintza-pilotakada” dela.

Beste behin ere, eraikuntza-sektoreko enpresen interes esklusiboa lehenesten ari dira, eraikuntza enpresa zein herri-lanena, auzoan bizi diren pertsonen eta Iruñeko herritar guztien interesa baino. Argi dago UGPS hau oztopo bat dela Etxabakoitz auzoarentzat, eremu guztiak degradatu baititu. Auzoaren edozein hirigintza hobekuntza atzeratu egin da, UGPSaren garapenarekin lotuta baitago, orain arte aurrera eraman ez dena, neurrigabea eta ekonomikoki bideraezina delako, Kontuen Ganberak bere garaian zalantzan jarri zuen bezala.

Honela, ikusten ari gara zentzugabekeria honekin jarraitzeko ahalegina eraikuntzako enpresa jakin batzuei mesede egiteko ahalegina baino ez dela. UGPSa izapidetzean, antzeman daiteke Gobernua enpresa eraikitzaileen interesetara makurtzen ari dela, eta ematen du kudeatzaile publikoak enpresekin bat datozela. Badirudi proiektu honetan hartzen diren erabakiak zuzenean haien bulegoetatik datozela, beti mesedegarri zaizkielako.

Baina eraikuntza sektorerako ez ezik, Iruñerriko AHTren plangintza pilotakada bat da Volkswagen Navarra auto enpresarentzat ere, AHTren amaieran bere instalazioek azalera librean nola irabazten duten ikus baitezake. Horretarako, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du trenbide saihesbide espezifiko bat egitearen gainkostua, egungo trenbideak lantegi barrutik ateratzeko.

Saihesbidearen proiektu honekin, azpiegitura honen inguruan zegoen beste zalantza bat erabat argitu da. Izan ere, orain argi dago AHTak ez duela merkantziarik eramango, Landabengo industrialdearekiko lotura ohiko bidean proiektatzen baita, eta ez AHTarenean. Hala iragarri zuen 2019an Sustrai Erakuntza fundazioak txosten honetan. Izan ere, ordurako ezagutzen ziren Volkswagenen fabrikatutako autoak ohiko trenez garraiatuko zirela egiaztatzen zuten planoak, orain baieztatu den bezala.

Honela begi bistan geratu da Iruñerriko AHT proiektuak eraikitzaileen eta enpresarien poltsiko beteak handitzeko balio duela. Eta, hala ere, eragin larriak ditu ingurumenean eta pertsonen bizitzan, Iruñerriko trenbidearen erabiltzaileen egoera okerrera egingo baitu proiektu berri honekin.

Izan ere, beste behin ere, AHTa eraikitzeak egungo zerbitzuak okertuko ditu. Alde batetik, Nafarroako hiriburuarentzat berarentzat, tren geltokia erdigunetik urruntzen ikusiko baitu, eta bestetik, Nafarroako herri anitzentzat, orain arte tren konbentzionala erabili ahal izan dutenak eta aldiro zerbitzuak ixten eta kentzen doazela ikusten ari direnak. Argi dago AHTa eraikitzeak eta mantentzeak kostu handiak dituela, eta, ondorioz, gure eskualdeetako tren konbentzionalerako behar diren funtsak murriztu egiten dira. Hala gertatu da geltoki eta geralekuak galdu dituzten Nafarroako herri askotan, hala nola Castejonen, leihatilak eta eta ia geltoki handi osoa ixten ikusi duena.

Baina, gainera, Iruñea eta Tutera bezalako hirietan geltokiak hirigunetik kanpo ateratzen ikusiko dute, eta garraiobide gehiago behar izanen dituzte geltokietara iristeko. Iruñearen kasuan, San Jorge auzoan dagoen geltoki bat izatetik, lerro zuzenean erdigunetik kilometro eta erdira dagoena, Etxabakoitzera pasako litzateke, puntu beretik 3,5 km baino gehiagora legokeena.

Honela, trenbide berriak eraikiko dituzte, ingurumen eta gizarte inpaktu larriak ekarriko dituztenak, eta egungo trenbide-zerbitzuek okerrera egingo dute. Eta honek guztiak ez du ezertarako balioko, Nafarroan Abiadura Handiko Trena ez baita batere beharrezkoa. Gaur egun, bada trenbide bat eremu berberak zeharkatzen dituena eta herri berak komunikatzen dituena. Arazo handirik gabe hobetu eta moderniza daitekeen trenbidea da hau, askotan erakutsi dugun bezala, eta zehazki Nafarroarako Tren Publiko eta Sozialaren Proposamenean.

Krisi ekonomikoak eta ingurumenekoak gero eta nabariagoak diren garai hauetan, gobernuek benetako funtziorik betetzen ez duten azpiegituretan gastatzeari uzteko garaia da. Planetan eragiten ditugun ingurumen-inpaktuak gutxitu egin behar ditugu, eta, horretarako, Abiadura Handiko Trena eraikitzeari utzi behar zaio Nafarroan. Horregatik, Nafarroako biztanleei dei egiten diegu Etxabakoitz auzoaren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen parte har dezaten eta garatu dugun alegazioa aurkez dezaten. Horretarako epea datorren maiatzaren 15era arte dago, Sustrai Erakuntza fundazioak lortu duen luzapenari esker.

Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia  Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia  Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia

Ingurumenaren oreka, bizi kalitatea eta iraungarritasuna. Nafarroa.

Zer duzu buruan “Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia”-ri buruz

  • AHTaren. Okerra. Hemendik aurrera zioa ez dugu azalduko.
    Sustrai erakuntza. Neroni laboraria nauzue, ez dakit ordea hori zer ostia ote den.
    Etxabakoitz.
    Udalaz gaindiko, Udalez gaindiko
    Honek esan nahi du, Horrek esan nahi du
    Ehuneko 24a, ez, ehuneko 24.
    Bizitegi, zer ote da hori?
    Lotuta, beti nori.
    Zalantzan jarri Edo auzitan jarri ez dira bergauza.
    AHTa, desegoki totala, interneta bebai.
    San Jorge baseliza bat izan zen Sanduzelai auzoan eraikia, hori azaldu behar ere! Hain justu itzulpen txar hau egin duena , nago Edo nengoke, auzo horretan bizitegia baitu. Eta akabaila, Nafarroako biztanleak Nafarrak gaituzu. Ezker konfederalak horrelako babukeria anitz ditu, biztanle, hiritar, ez herritar, hori boronoa da, ciudadano. Ez bada, Nafarra ostia! Eta bukatzeko. Iruñeko geltokia, Iparraldeko Geltokia du izena, lotsa emangarria da, eta biribilgune osoa zuzendu beharra dago, berdin dio zer tren daukagun. Eta zainak, erroak eta sustraiak itsatsi, errotu eta zabaldu egiten dira.Eta alegra hadi ongi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude