Euskal Herriko etorkizun ekonomikoaz doako hitzaldia Bilbon (asteazkenean 19.00etan)
Ekonomian doktore den Anton Borjak hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, hilak 23, Bilboko Batzar Nagusietan, arratsaldeko 19.00etan.
Ekonomiaren diagnosi laburra egin eta etorkizun ekonomiko iraunkor baterako zenbait gako emango ditu Borjak.
Hitzaldia Gaindegiak, Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategiak antolatua da, eta gaztelaniaz izango da.
Doakoa da, baina izena ematea eskertzen da: klik hemen
Informazio gehiago Gaindegiako blogean
etorkizun ekonomikoaz