Etorkinak kanpora

Etorkinak kanpora –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Hori da gero eta ozenago entzuten den aldarria.

Urtarrilaren 26an Frantziako estatuak migranteak muga pasatzen laguntzeagatik epaitu behar dituen hainbat kideri babesa emateko manifestazioa egin zen Irundik Hendaiara. Han egon nintzen.

Hurrengo egunean sustoa eman zigun amak, baina zorionez bideratu da. Otsailean hala moduz ibili ginen, baina martxo hasieran gurean ia bederatzi urte daramatzan Nikaraguako andre gazte bat kontratatu genuen amaren zaintzaile gisa. Ez da lehena izan.

Siriako mediku bat entzun nuen irratian Alemanian hauteskundeak egin ziren egunean. Oker ez banago, Berlinen bizi zen, baita bertan lan egin ere.

Javier del Pinoren asteburuko irratsaioan kontatu zuen, gaztelaniaz, zein gaizki pasa zuen Alemaniako Ekialdean bi ospitaletako lankideekin. Minduta hitz egin zuen, noski.

Egoera salatu zuenean geratu omen zuten jazarpena.

Igande hartan izan zuen lehen aldiz botoa emateko aukera. Kazetariaren galderari erantzunez, sozialdemokraten alde egiteko asmoa zuela esan zuen antenan, nahiz eta erabakia erabat hartu gabe izan oraindik.

Etorkinak kanporaBera bezala 10.000 siriar omen daude Alemanian osasun alorrean lanean, oker ez banago gehienak mediku dira. Erdiak baino gehiagok jada lortua omen dute herritartasuna. 10.000 lagun horiek kanporatuz gero, nola geratuko litzateke osasun sistema herrialdean?

Plataforma sozial batean ikusi dut egoera hori gordinki erakusteko Alemaniako hainbat osasun gunetan egiten ari diren kanpaina. Hots, “bertakoak” soilik geratuz gero zenbat langile egongo liratekeen. Edo hobeto esanda “kanpotarrak” kaleratuz gero zein izango litzatekeen egoera.

Pertsonak munduan libre mugitzeko askatasunaren alde ez bazaude, ea modu berekoia aktibatzeko gai zaren. Nahiz eta jakin, Brexit-a eta Trump dira adibide, badagoela jende asko ez duela buruarekin ematen botoa, tripekin baizik, beren interesen aurka.

Etorkinak kanpora

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Etorkinak kanpora”-ri buruz

  • Talent Management 2025-03-13 13:16

    Bertako talentuaren kudeaketa hobeagoa eta osasun fakultateetako plazen eskaintza handitzea, hori mendebaldeko edozein herrialdek egin beharreko politika.

    Siriak ez al du bere osasun langileen beharrik?

  • Amonamantangorri 2025-03-13 14:26

    Arrazoi humanitarioak uler daitezke eta aldarrikatu egin behar dira, baina “pertsonak munduan libre mugitzeko askatasun” unibertsalik ez dago. Zerbaitegatik ditu estatu-herrialde bakoitzak bere legeak jende joan-etorrien eta harrera-eskubidearen inguruan. Eta eduki behar ditu.

    Ez al zaizu bururatu Siriak 10.000 osasun langile galdu dituela, Siriako estatu zenaren ahaleginaz hezitakoak, soilik Alemanian daudenak zenbatuta?

  • Badagoela jendea asko ez duela buruarekin ematen botoa ez da euskara. Bestela ere, Del Pino hori,ez dut ezagutzen eta egiaren aitortzeko , bost. Irratsaioan ere ez dakit zein irratitan eman zuten. Berdin dio. Del Pinori, jadanik espainola ez dena, zeren botoa eman ahal izateko, Udal hauteskundeetan ez ordea, alemaniarra izan behar du. Hau da, bere herrikideen jarrera zakarrak kexu da, baina alemaniarra izan nahi du, siriar horiek guztiek bezala. Ongi da, ez dezala esan espainiarra dela. Zergatik egiten diot toki ez dakit zer irratitan alemaniar bati alemaniarrek gaizki esaka ibiltzeko? Aizu, zure herrikideak dira. Ziurr nik ez du esan alemanieraz gutxien gutxienik B2 maila egiaztatu behar izan duela. Del Pino horrek, ez dut dudarik Del hori asmatua dela eta haren aitona Pino zela, Euskal Herrira Edo…..euskararen, catalanaren inposizioa salatuko zuen. Eta esan al du dena diruagatik egin duela? Siriarrek be bai.

  • Etorkinei buruzko ikuspegi guztiz kolonialista eta esplotatzailea erakusten du artikuluak, guri zerbitzuak emateko behar ditugu. “Hor konpon hauen jatorrizko herrialdeak, gal ditzatela haiek eskulana eta talentua, guk, europar jaun/andreak haietaz balia gaitezen.” Penagarria, Confebask-en mezua dirudi.

    Honek, migrazioarekin lotutako beste pasarte bat gogorarazten dit. Marokok ehunkaka nerabe Marokoar Espainiak Marokon dituen kolonietara sartzea bultzatu zituenekoa. Adingabe hoien gurasoek haurrak haiekin itzul zitzaizkietela eskatu, eta txupiguai Eurozentrikoek “deportazio” hoiek salatu zituztenekoa. Zer esango genuke nerabe europar batzuk afrikara joan eta hango gobernuren batek nerabe hauek bere gurasoengana itzultzea galeraziko balu?
    Txupiguai hauek guztiz Eurozentrikoak dira. Afrika, Asia eta Hegoamerikarrak gutxiesten dituzte, beraiek bere jendea zaintzeko gai ez direlako ustea daukate eta haien herrialdeek garatzeko behar duten eskulana eta talentua ukatzen diete, haien kontura, haiei “lagunduz”, zein “on” eta zein “eskuzabalak” diren erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude