Alferrik da Estilo Liburua: Zestoan ere, ETB gaztelaniaz
Alferrik da Estilo Liburua: Zestoan ere, ETB gaztelaniaz –
ETBk bere hizkuntza irizpideak urratzen jarraitzen du.
Zestoako herritar batek azaldu digu, berak euskaraz erantzun zuela. Ondoren, gaztelaniaz erantzuteko eskatu zioten eta berak ezetz, azpitituluak jartzeko. ETBk ez zuen publikatu euskaraz bakarrik erantzuteko hautua egin zuen herritarraren erantzuna
— Danbolin (@danbolinzestoa) 2017(e)ko abenduak 5
Zestoako “Danbolin” herri aldizkariak jakinarazi duenez Euskal Telebistako kazetariak gaztelaniaz egiteko eskatu zien herritarrei, denboralearen tximista batek kanpandorrea bota izanaren harira. ETB2ko informazio batzuetan euskaraz agertu dira herritarrak, baina baita euskaldunak gaztelaniaz egiten ere. Ez hori bakarrik, Zestoako alkatea Josetxo Mendizabal, espainolez aritu da, eta hala agertu, ETB2n eta Radio Euskadin. Hemen EITB.EUS-en topa daitekeen bideoa:
Erabat urratzen du horrek EiTB berak onartu dituen hizkuntza adierezpenen tratamenduak –Oier Aranzabalek azaldu zuen artikulu batean nola irizpide horiek berriki aldatu diren euskararen kaltetan–
Estilo liburuak argi dio: “Euskara nagusi den herrien kasuan, herriko bizitza ukitzen duten gaietan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna”. Zestoan %84a da euskalduna, eta kale erabilera %63koa da. Zergatik eskatzen du kazetariak gaztelaniazko adierazpena? Ulertezina, eta salatzekoa da.
ETB espezialista da erdaraz eginarazten haurrei, herri oso euskaldunetako herritarrei eta baita erdaraz oso ongi moldatzen ez direnei ere.
Oso gaizki iruditzen zait . Konpromezuak betetzeko behartu behar zaie. Gutxienez estilo liburuarena. Gero eta okerrago dabiltza kasu batzutan . Goitik etorri behar dira aginduak.
Euskal Telebistan Zestoan eta Gasteizko Parlamentuan ikusten duguna gauza bera da: euskaldunak espainieraz hitz egiten. PPkoak? Ez. Abertzaleak, euskaltzaleak eta euskararen defendatzaileak omen diren horiek. Euskaraldia ideia polita da baina adibide horiekin amildegira goaz.
Honek nahikoa beharko luke arduradunek azalpenak publikoki emanarazteko, eta behar izanez gero lanpostua galtzeko. Zeregin publiko bat betetzen ari denak bere soldata ordaintzen diottenei errespetua erakutsi beharko lieke. Baina gauza jakina da zoritxarrez euskaldunok bigarren mailako herritarrak garela, EEBBtako indio jatorrak bezala, eta UEMAko herriak direla gure erreserba. Gure biziraupenerako epe luzerako estrategia bati ez badiogu jarraitzen desagertu egingo gara pixkanaka-pixkanaka.
Nik nire enpresaren arauak bortxatzen baditut enpresak abisua eta zigorra jartzen dizkit. ETBko estilo liburuaren arauak bortxatu zituen Zestoako berria eman zuen kazetariak, eta ez da ezer gertatzen…. Zergatik ez al diote espediente bat ireki?
ETB txarto, Kazetari horiek ere txarto, Arduradun politikoak? Arestian entzun diot nik erdara beteko deklarazioetan alkate jaun txit gorenari (Bildu), Bizkaiko Txorierriko herri euskaldunenean…Gero galdetuko dugu zerk hiltzen-makaltzen duen gure hizkuntza eta bide batez gure euskal sena…
Zer gehiago behar da etsaia etxean dugula behingoz ohartzeko?