ETA-ko presoen ustezko ihesaldi planean parte hartzeagatik atxilotutako 6tik 3 espetxeratu dituzte
Iñaki Goioaga abokatuari, ustez ihes egin behar zuen Jorge Garcia Sertutxa presoari eta azken honen bikoteari, Ana Paz Cinosi ezarri zien atzokoan kartzela zigorra Auzitegi Nazionalak. Azken honek, baina, 60.000 euroko fiantza ordainduta Soto de Real espetxetik atera ahal izango du. Goioagari ETA-ren eta presoen arteko bitartekari lana egitea egozten dio Auzitegi Nazionalaren autoak. Gainontzeko hiru atxilotuak aske utzi zituen, tartean, ihesaldiaren arduradun izatea egotzi zioten Arkaitz Goikoetxea. Gara egunkariak ustezko ihesaldi horren frogak falta direla salatu du.
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, duela bi urte jarri zuen ETA-k ihes plana martxan eta iaz saiakera bat egin zuela dio. Lehen saiakerak porrot egin ostean, uda honetan berriz saiatzeko asmoa indarrean zegoela adierazi dute.
ETA-ren historian hainbat ihesaldi prestatu dituzte, baina gutxik lortu dute helburua betetzea. Film bat eragin zuen Segoviako ihesarekin batera, ezagunenetakoa, Kortaturen Sarri sarri abestia inspiratu zuen ihesaldia izan zen: 1985eko San Fermin egunean, uztailaren 7an, Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak bozgoragailu batean ezkutatuta ihes egitea lortu zuten Martuteneko espetxetik, Imanolen kontzertu baten ostean.
Interesgarria Konfidentzial espainol honek dioena: Huelvako fugaren pelikula Rubalcabak asmatu du Frantzian Goardia Zibilari harrapatutako marroi ilegal bat estaltzeko.
Bestalde, azkar asmatutako gezurra da klarki: “Thierry”ri 2007an atzemandako paperak, “plan erreak” ziren ETArentzat, beraz nola arraio mantendu behar zituen ihesaldi planak Huelcan?
http://ttiki.com/4505