Eta EAJ-EHBildu gobernu bat? Edo EAJ-EHBildu-PSE hirukoa?

Eta EAJ-EHBildu gobernu bat? Edo EAJ-EHBildu-PSE hirukoa? –

Eta EAJ-EHBildu gobernu bat? Edo EAJ-EHBildu-PSE hirukoa?EAJ-EHBildu gobernu batek EAEko biztanleen %66ren inguruko babesa izango luke, eta euskaltzaleagoa, abertzaleagoa eta ezkerrekoagoa litzateke EAJ-PSE gobernua baino.

EAJ-EHBildu-PSE gobernu batek EAEko biztanleen %80ren inguruko babesa izango luke, eta euskaltzaleagoa, abertzaleagoa eta ezkerrekoagoa litzateke EAJ-PSE gobernua baino.

Nik gobernu horiek nahiago, EAJ-PSE gobernua baino… Eta EAEko biztanleen %66 edo %80ren babesa lukete. EAJ-PSEkoak %50arena baino gutxiagokoa… Zuek? Ezen partiduak elkarren arteko akordioetara heltzeko daude ahalik eta gizarte zabalenaren mesedean, gizartea bera bezala, ez elkarri harriak botatzen aritzeko. Ala?

 

Eta EAJ-EHBildu gobernu bat? Edo EAJ-EHBildu-PSE hirukoa?

Zer duzu buruan “Eta EAJ-EHBildu gobernu bat? Edo EAJ-EHBildu-PSE hirukoa?”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2024-04-15 11:30

    Ni beldur naiz EHBildu EAEn oraindik ez ote dagoen prestatuta EAJrekin batera lan egiteko herri proiektu integratzaile baten alde (itxuraz Iruñean eta Nafarroa Garaian bai dauden moduan herri proiektu posibilista baten alde, eta oxala EAEra ere baleude).
    Bestetik beldur naiz ere EAJri (eta PSEri ere) ez ote zaien interesatzen EHBildurekin batera gobernatzea eta batera egitea ‘herri proiektu integratzaile baten alde’, bakarrik beren orain arteko (gobernu) txiringitoak murriztuko litzaizkiekeelako EHBildurekin ere birbanatu beharko lituzketelako, ezen funtsean ez lirateke EAJ-PSEren gaur egungo politikak gehiegian aldatuko herri honen gehiengoei erantzuten jarraitu ahal izateko…, euskaltzalexeago, abertzalexeago, ezkertiarxeago, sozialxeago izanik ere…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude